orrialdeak

2011-10-03

ZINTZOTASUNAREN LOREA

Jesukristo aurreko 250.garren urtean antzinako Txinan, iparraldeko herrialde bateko printzesa erregina egiteko zuten eta legearen arabera horretarako ezkondu behar zuen.
Jakinaren gainean zegoenez gorteko mutil artean senarra hartzeko lehia zabaltzea erabaki zuen. Beraz, nola egingo zuen ondo hausnartu eta  mutilen probarako eguna; lekua eta ordua jakinarazteko deia zabaldu zuen.
Berriak jauregian hainbat urtetan  zerbitzari ibilitako ama bat kezkatu zuen, jakin bazekielako bere semea printzesarekin aspalditik maiteminduta zebilela. Etxera ailegatzean berria eman zion eta semea joateko prest zegoela ikusita galdetu zion harriduraz:
-“Seme, maitea, baina zer egin behar duk han gorteko mutil aberats eta ederrenen artean? . Ken ezak gogotik asmo hori!. Ba zekiat egoera mingarri zaiala baina ez zoratu ezin baten atzetik”.
Erantzun zion, baina:
-“Ez ama, ez daukat minik hartzeko ezta zoratzeko ere inolako asmorik. Ziurrenik ez naiz hautatua izango, baina ez dut bere ondoan egoteko eta bertatik bertara ikusteko aukera galduko. Gauza xume horrek nahikoa zoriontasun emango dit eta”.
Mutil gaztea jauregira ailegatu orduko han zeuden eskualde haietako gazte ederrenak, beraien apaingarri bikainenekin eta printzesak aukeratua izateko esperantza eta asmo osoarekin.  Halako baten lehiaren nolakoak azaldu zizkien printzesak:
 -“Zuetako bakoitzari hazi bat emango zaizue. Sei hilabete barru lorerik ederrena ekarriko didana nire senarra eta herrialde honetako erregea izango da”.
Printzesaren proposamena ohitura zaharren haritik zihoan, herrialde hartan estima handia baitzioten ereiteari: landareak; adiskidetasunak; harremanak; dantzak, musikak..gauza asko ereiteko eta zaintzeko ohitura zegoen.
Denbora aurrera zihoan eta gure mutila ez  ba zen ere  lorezaintzan oso aritua ardura handiz zaintzen zuen emandako hazia, maitasuna bizitzaren ongarri eraginkorrena zela bazekielako. Hiru hilabete iragan zirenean hezia ernaldu gabe jarraitzen zen eta egunez egun bere ametsa urrutiago ikusten ari zen, hala ere hazia ez bezala maitasuna hazten zerraion bere baitan.
Sei hilabeteak bete zirenean hazitik ezer ez zen oraindik sortu, Erabili zituen zaintza eta ardura kontuan hartuta nahiz eta ezer ez sortua izan jauregira joango zela erabaki eta hola esan zion amari, ez zuela printzesaren ondoan egoteko aukera galduko.
Jarritako hitzorduan han zen mutil gaztea ontzi hutsarekin. Gainerako senargaiek lore bana zeukaten zein baino zein ederrago, mota forma zein kolore guztietako loreek bete zuten gela. Benetan liluraturik zegoen sekulan ikusi gabeko eszenaren aurrean.
Erabakitzeko unea ailegatu zen azkenean. Printzesak banan banan aztertu zituen loreak eta denak ikusi zituenean erabakia eman zuen: Zerbitzariaren semearekin ezkonduko zela, hain zuzen.
Han zeudenek denetako iritziak zabaldu zituzten, harridura handia baitzen. Ezin zezaketen ulertu nola lorerik lortu ez zuen mutil bakarra aukeratu zuen printzesak ezkontzeko.
 Erreginak azaldu zuen lasai: -“Mutil hau bakarra izan da ZINTZOTASUNAREN LOREA zaintzen eta  bera izan ezik inork ez du errege izatea merezi. BANATU NITUEN HEZI GUZTIAK ANTZUAK ZIREN”.


LA FLOR DE LA HONRADEZ

En el año 250 antes de Cristo, en un pequeño pueblo del norte de China vívia una princesa, quien  para poder ser reina debería casarse.

Por tanto decidió publicarlo y convocar una competición entre los jóvenes del lugar.

La noticia llegó a oidos de una vieja sirvienta de palacio sabedora de que su hijo vivía enamorado de la joven. Cuando llegó a casa y se lo dijo, él le hizo saber que intentaría ganarse el corazón de la chica.

- Pero hijo, ¿qué vas a hacer tú en medio de todos esos ricos y guapos galanes? ¡Quítate esa idea de la cabeza! Sé que es una situación muy dolorosa, pero no te vuelvas loco tras esa quimera.

Él repuso: "No mamá, no tengo intención de enloquecer. Seguro que no saldré elegido, pero no pienso perder la oportunidad de estar a su lado aunque sea poco tiempo. Sólo con eso seré feliz.

Cuando el joven llegó al palacio vio a un buen número de jóvenes ataviados con sus mejores galas esperanzados de ser escogidos por la joven dama.

La princesa las explicó las condiciones de la prueba.

"Os daré una semilla a cada uno. Quien, dentro de seis meses, traiga la flor mas bonita será mi esposo y el rey de toda esta tierra.

La propuesta de la princesa era concordante con la tradición del lugar: la agricultura. Cultivaban plantas, amistades, relaciones, danzas, músicas. Plantaban y cuidaban cantidad de cosas.

Pasaba el tiempo y aunque el joven no era muy diestro en la floricultura, cuidaba mucho la semilla, le daba mucho amor, ya que sabía que ése era el mejor de los abonos. Sin embargo, pasados tres meses la semilla seguía sin germinar y mas lejos que nunca estaba la ilusión del joven. No así su amor, que sí crecía sin cesar.

Se cumplieron los seis meses y de la semilla no había surgido nada. A pesar de todo se encaminó al palacio para no perder la última ocasión de estar cerca de su amada.

Allí estaba el desdichado con la maceta vacía. El resto de los pretendientes lucía cada uno su flor, a cual mas bella. Estaba deslumbrado por la escena de belleza.

Era el momento de decidir, la princesa examinó todas y  cada una de las flores y decidió casarse con el hijo de la sirvienta.

Los presentes no salían de su asombro ante la decisión, no entendían que pudiera ganar el único que se presentaba sin flor.

La ahora reina se explicó con tranquilidad:
"Éste es el único que ha cultivado LA FLOR DE LA HONRADEZ. Nadie, excepto él merece ser rey.

TODAS LAS SEMILLAS QUE REPARTÍ ERAN ESTÉRILES.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK.