orrialdeak

2012-12-20

2012KO DESIOEN ZUHAITZA

Urtero bezala, erlijiora etortzen direnen artean, 1.mailatik 6.mailaraino, egiten dugu desioen zuhaitza. Bakoitzak bere eskua jarri eta kopiatu ondoren desio bat idazten du, gero esku guztiekin zuhaitz bat osatzen dugu, DESIOEN ZUHAITZA.
Desioak, mota guztietakoak izaten dira:
     - Ume guztiak opariak izatea gabonetan.
     - Futbolari izatea.
     - Munduan guztiok jateko zerbait izatea.
     - Zoriontsu bizitzea.
     - Bakea egoitea....
Ikusten duzuenez, oso desio politak.
Gero, oporrak hartu baino lehen zozketatzen dugu zuhaitza, eta tokatzen zaionari bere etxera eramaten du.
Aurten saritua MARINA VARA izan da 4.B-koa.
ZORIONAK NESKA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2012-12-14

HAMARRETIK ZORTZI

Ange, Tongu, Karisa eta Enbita, Afrikan bizi dira. Lan egin eta ikasi behar duten arren, pozik bizi dira. Haiek pobrezian bizi dira eta egunero behin baino ez dute jaten, hau da, afaria.
Dauzkaten elikagaiak elkarbanatzen dituzte eta guk, ordez, denetarik daukagu eta askotan gehiago nahi dugu.

Zuk dituzun eta haiek duten gauzen arteko desberdintasunak azaldu, urrengo gaietan: JOLASAK,HEZKUNTZA, ELIKAGAIAK ETA ETXEAK.
Adibidez:
  - Guk eskolan ikasten gauden bitartean, haiek lanean daude bere familiari laguntzeko.
  - Guk protestatzen dugu ikastolara joateagatik eta ez gara konturatzen haiek ez dutela izango guk dugun aukera gauzak ikasteko gure etorkizunerako.

2012-12-05

SAMARITAR ONAREN PARABOLA


KEPA ETA LAGUNENGAN DUEN KONFIANTZA

Kepa oso kezkaturik dago arazo batekin.
Lagunik onena, Jon, galdetu eta galdetu aritu zaio ea zer gertatzen zaion, baina Kepak ez daki zer egin. Lagunari egia esanez gero, ez daki Jonek beste inori kontatuko dion; eta gezurra esaten badio, gaizki sentituko da.

*Zure ustez, ba al du Kepak konfiantzarik lagunarekin? Zergatik? Zer esango zenioke Kepari?

MAITANE ETA TXANGOA

Maitaneren ikaskideak oso pozik daude jaiotzak ikustera doazelako.
Urko, Maitaneren ikaskidea, gaixorik dago eta hainbat egun daramatza etxean, eskolara joan gabe. Horregatik, Maitane irteerako bikoterik gabe geratu da.
Baina Asier, Maitaneren egoeraz ohartu, eta esan dio:
- Nahi al duzu jaiotzak ikustera elkarrekin joatea?
Maitanek baietz erantzun dio. Beraz, Maitane eta Asier irteerara elkarrekin joatekotan gelditu dira.
Baina, gaur goizean, Urko, hobeto dagoenez, eskolara etorri da, eta Maitaneren ondoan eseri da. Urko pozik dago Maitaneren ondoan, eta Maitane ez da ausartzen esaten Asierrekin geratua dagoela. Asier laster igoko da autobusera eta Maitanek ez daki zer egin.
ZER EGINGO ZENUKE MAITANE IZANGO BAZINA?

2012-11-26

2012ko EUSKARAREN ASTEA

ASTE HONETAN, GURE IKASTOLAN, EUSKARAREN ASTEA OSPATUKO DUGU. GAIA HERRI KIROLAK, IKASTOLAKO SARRERA POLIT-POLITA APAINDU DUTE, GAINERA PISTEN JOLASA DAGO. EZ DAKIZULA ZER DEN HORI? BA, EGUNERO 16 PISTA DESBERDINAK JARRIKO DITUZTE, GUK ADI ADI IRAKURRI BEHAR ETA ASMATU ZE HERRI KIROLA DEN, OSO DIBERTIGARRIA DA.
GAINERA, ENTZUN DUGUNEZ,  AZAROAREN 28AN, IKASTOLARA ETORRIKO DIRA HERRI KIROLEN IKUSKIZUN BAT EMATERA: HARRIJASOTZAILEAK, TXINGAK, SOKATIRA....
PRIMERAN PASATUKO DUGU!!!!!!!! ETA NOSKI GUZTI HAU EUSKERAZ HITZ EGITEN!!!
ETA EZ AHAZTU, GUZTION ARTEAN EUSKARA GORA DOA!!!

2012-11-23

ALAIKI ABESTEN DUGU


MARTA ETA PAULAREN ARTEKO ADISKIDETASUNA

Ikasturtearen hasieran, Marta eta Paula oso lagun onak ziren, baina orain dela egun batzuk haserretu egin ziren, Paulari ahaztu zitzaiolako patinatzera joatekoak zirela. Martak lagunaren zain eman zuen arratsalde osoa.
Marta minduta dago ,eta Paulak uste du huts egin diola lagunari eta, zerbait egin ezean, beren arteko adiskidetasun-hitzarmena hautsi egingo dela.
Paula prest dago bakamena eskatzeko  eta lagunari erakusteko berriz ere konfiantza izan dezakeela berarengan.

            - Zure ustez, fidatuko al da berriz Marta Paularekin? Zergatik?
            - Hitzarmenak eta konpromisoak berritu behar izaten al dira batzuetan? Zergatik?

2012-11-21

MELENDI: CUESTION DE PRIORIDADES

Melendi abeslariak sortu du abesti hau eta abesti honekin lortzen duen diru kopuru guztia, oparituko du Save the  Children ONG-ra.
Entzun Melendiren abesti hau, benetan polita eta unkigarria.
Zer iruditzen zaizu?

2012-11-16

HAURREN ESKUBIDEEN EGUN UNIBERTSALA

AZAROAREN 20AN
Haurren Egun Unibertsala
1989ko Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena, historian berretsiena izan den giza eskubideen ituna da. Indarrean sartu zenetik, milioika haurrek beraien bizitzak nola aldatu diren ikusi dute.

BERDINTASUNA
BABESA
IDENTITATEA
ONGIZATEA
EZGAITASUNARI ARRETA
MAITASUNA ETA ULERMENA
HEZKUNTZA ETA JOLASA
LEHENTASUNA
EZ ESPLOTAZIORIK
SENIDETASUNA

2012-11-06

2012-10-15

ESKU GARBIKETAREN MUNDUKO EGUNA

URRIAK 15
ESKU GARBIKETAREN MUNDUKO EGUNA
Eskuak garbitzea erraza eta funtsezkoa da, eta gaixotasun kutsakor askoren hedatzea prebenitzeko jarrera higieniko garrantzitsuenetako bat da.

2012-09-09

OLARIZUKO ERROMERIA


Irailaren 8an, Andre Maria Birjinaren jaiotza-egunaren ondorengo astelehenean, hain zuzen, ospatzen da. Olarizuko zelaietan edo Kuntzamendi tontorrean (bertakoek Olarizu esaten diote) bazkaria eta askaria egiten ohi da. Gainera, kultura eta kirol ekitaldi asko antolatzen dira Urrezko Zeledoia ematen da. Horrez gain, goizean, agintariak udalerriko mugarriak ikustera joaten dira.


Irailaren bigarren astelehenean Olarizu gainean dagoen gurutzerako erromeria ospatzen da.

2012-07-10

EL DIA DEL SILENCIO


Regal no podía oír nada. Era un niño normal en todo, pero había nacido sordo. Era muy famoso en el pueblo, y todos le trataban con mucho cariño, pero a la hora de la verdad, no le tenían muy en cuenta para muchas cosas. Los niños pensaban que podría hacerse daño, o que no reaccionaría rápido durante un juego sin oir la pelota, y los adultos actuaban como si no fuera capaz de entenderles, casi como si hablaran con un bebé. A Regal no le gustaba mucho esto, pero mucho menos aún a su amigo Manuel, que un dia decidió que aquello tenía que cambiar. Y como Manuel era el hijo del alcalde, convenció a su padre para que aquel año, en honor de Regal, dedicaran un día de las fiestas a quienes no pueden oir, y durante 24 horas todos llevaran unos tapones en los oidos con los que no se pudiera oír nada.
La idea fue muy bien recibida, porque todos querían mucho a Regal, que durante las semanas previas a las fiestas tuvo que aguantar bastantes miradas de lástima y sonrisas compasivas. Y el Día del Silencio, como así lo llamaron, todos fueron a ponerse sus tapones con gran fiesta y alegría. La mañana estuvo llena de chistes, bromas y risas, pero según fueron pasando las horas, todos comenzaron a ser conscientes de las dificultades que tenían al no poder oir. Pero todo lo que aprendieron sobre lo difícil que era vivir así, no fue nada comparado con el gran descubrimiento del día: ¡Regal era un fenómeno! Como resultaba que ya nadie se fijaba en su sordera, aquel día Regal pudo jugar a todo como cualquier niño, y resultó que era buenísimo a casi todo. Y no sólo eso; Regal tenía una mente clara y ágil y aquel día como nadie tenía la prisa habitual todos pudieron atender a Regal, que era quien mejor se expresaba por gestos. Y todos quedaron sorprendidos de su inteligancia y creatividad, y su facilidad para inventar soluciones a casi cualquier problema. Y se dieron cuenta de que siempre había sido así, y que lo único que necesitaba Regal era un poco más de tiempo para expresarse bien.
Así que el Día del Silencio fue el del gran descubrimiento de Regal, y de que había que dar a todos la oportunidad de demostrar lo que valían. Y para que otros aprendieran la misma lección, desde aquel día, cada vez que alguien visitaba el pueblo le recibían con gran alegría, poniéndole un gran gorro con el que no se podía oir nada.
Autor..Pedro Pablo Sacristán 

RECUERDA: Debemos dar la oportunidad a quienes tienen alguna minusvalía para que demuestren todas sus cualidades, evitando que sus problemas nos impidan tratarlos con normalidad

EL HADA FEA

Había una vez una aprendiz de hada madrina, mágica y maravillosa, la más lista y amable de las hadas. Pero era también una hada muy fea, y por mucho que se esforzaba en mostrar sus muchas cualidades, parecía que todos estaban empeñados en que lo más importante de una hada tenía que ser su belleza. En la escuela de hadas no le hacían caso, y cada vez que volaba a una misión para ayudar a un niño o cualquier otra persona en apuros, antes de poder abrir la boca, ya la estaban chillando y gritando:
- ¡fea! ¡bicho!, ¡lárgate de aquí!.
Aunque pequeña, su magia era muy poderosa, y más de una vez había pensado hacer un encantamiento para volverse bella; pero luego pensaba en lo que le contaba su mamá de pequeña:
- tu eres como eres, con cada uno de tus granos y tus arrugas; y seguro que es así por alguna razón especial...
Pero un día, las brujas del país vecino arrasaron el país, haciendo prisioneras a todas las hadas y magos. Nuestra hada, poco antes de ser atacada, hechizó sus propios vestidos, y ayudada por su fea cara, se hizo pasar por bruja. Así, pudo seguirlas hasta su guarida, y una vez allí, con su magia preparó una gran fiesta para todas, adornando la cueva con murciélagos, sapos y arañas, y música de lobos aullando.
Durante la fiesta, corrió a liberar a todas las hadas y magos, que con un gran hechizo consiguieron encerrar a todas las brujas en la montaña durante los siguientes 100 años.
Y durante esos 100 años, y muchos más, todos recordaron la valentía y la inteligencia del hada fea. Nunca más se volvió a considerar en aquel país la fealdad una desgracia, y cada vez que nacía alguien feo, todos se llenaban de alegría sabiendo que tendría grandes cosas por hacer.

Autor..Pedro Pablo Sacristán

RECUERDA: Todos podemos conseguir grandes cosas, y tenemos en nosotros lo necesario para conseguirlas. No debemos darle importancia a la belleza exterior, y querer cambiar sólo por cómo nos vean los demás

2012-06-27

Haur-esplotazioaren kontrako Nazioarteko Eguna

Haur-esplotazioaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Intervidak nabarmendu egin du "premiazkoa" dela neurriak hartzea eta "haur horiek heziketa egokia jasotzea bermatzeko" programak bultzatzea.


Mundu osoan 215 milioi adingabe dira lan-esplotazioaren biktima, eta horien erdiek baino gehiagok (115 milioi) baldintza eskasetan egiten dute lan, Intervida Gobernuz Kanpoko Erakundeak emandako datuen arabera. Erakunde horren arabera, "lan merkatuan hain goiz sartzen direnez, ez dute oinarrizko heziketa eta prestakuntzarik, etorkizunean , euren familien eta euren komunitatearen bizi-kalitatea hobetu ahal izateko".

Haur-esplotazioaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, eta arazoaren larritasuna ikusirik, heziketa jasotzeko aukera izatea beharrezkoa dela eta "haur-esplotazioari aurre egitea bermatzeko ezinbesteko pausoa" dela adierazi du Intervidak,.

Halaber, haur horiek, batez ere, baldintza txarretan lan egiten dutenek heziketa jaso dezaten, "premiazkoa" da hori bermatuko duten neurriak, politikak eta programak bideratzea.

Horretarako, Intervida erakundeak El Salvadorren, Nikaraguan eta Bangladeshen lehen hezkuntzarako sarrera sustatzeko proiektuak jarri ditu abian, lan egiten duten haurrei heziketa ematen diete eta familiak sentsibilizatzen dituzte haurren heziketak duen garrantziaren gainean.

2012-06-07

ESKUBIDEEI BURUZKO ESLOGANAK

 HONA HEMEN 6.MAILAKOEN ESLOGANAK HAURREN ESKUBIDEEI BURUZ:
- "Gudarik gabeko mundua, alaitasunez eta pozez zaindua."
- "Zure eskua behar dugu mundua hobera aldatzeko"
- "Goserik gabeko mundua"
- "Gure munduan, guztia bizitza da"
- "Txirotasuna eta tristura herritik atera"
- "Ez sinestu zuri esaten dizutena, zuk pentsatzen duzuna baizik"
- "Lagun, lagunak munduan bizi dira"
- "Ikasbidea erlijiora etortzen bazara, denak elkartuko gara eta ikusiko duzue pertsona guztiak berdinak garela eta guztiak eskubide berdinak ditugula"
- "La salud derecho de todos ¡ACTUA!"

GUZTIOK OSO LAN POLITAK EGIN DITUZUE.
ZORIONAK!!!!

SOMOS Elkarrekin mundua aldatzeko

“SOMOS unidos para cambiar el mundo” (SOMOS Elkarrekin mundua aldatzeko) kanpaina aurkezten dizuegu, bertan estatuko 25 G.K.E. garrantzitsuenak parte hartzen dutelarik, beraien helburua gizarte partehartze kultura bat sorraraztea da eta besteei laguntzeko sentimendua handitzea, erakunde baten bazkide izateari balore emanez.

Hori dela eta, esperientzia hau gizarte guztiarekin partekatu nahi dugu, ekintza honi amaiera emateko "D eguna" ospatuko dugu, non gizarte ekintza bat egiteko asmoa dugu,non G.K.E.-i laguntzen dieten bazkide guztiak eskertu nahi ditugu. Egun hori, denboran iraun dezala espero dugu eta egun horri "solidaritate eguna" bezala ezagutzea nahi dugu, ekainak 8 ospatuko dugularik. Egun horretan, gizarteari keinu bat egingo diogu, honela erakutsiko diegu solidario izateaz arro gaudela, "Gauzei bira eman nahi diegu", hau da, egun horretan jantzi bat aldrebez eramango dugu. Ekintzaren bideoak aurkezten dizkizuegu, bideo hauek arrakasta handia izaten ari dira sare sozialetan eta komunikazio sareetan, baita kanpaina azaltzen den web orrian ere.
 

                                                 SOMOS Elkarrekin mundua aldatzeko




Ea lortzen dugun ikastolako guztiak edo ia gehienak,  EKAINAREN 8AN, jantzi bat aldrebez eramatea.
SOMOS ELKARREKIN MUNDUA ALDATZEKO

2012-05-25

IZARREN HAUTSA


Mikel Laboaren kanta polit ezaguna "Izarren hautsa", ken zaspik abestua.

2012-05-09

KALEKO HAURREI BURUZKO ARTIKULUA

Kalean bizi diren umeen berri ba ahal dakizu? nola bizi diren? zer motatako bizitza duten? hau dena esplikatzen dizugu artikulo honetan. 
- Amaia Ormazabal -


Gaur egun, munduan dagoen arazorik nagusienetakoa , umeen pobrezia da. Urteak pasatzen doazen heinean geroz eta ume gehiago ikusten dira kaleetan bizitzen. Orain 100 miloi ume egongo dira kaleetan bizitzen mundu osoan. Batzuk kalean jaio eta hiltzen dira, gurasoak ere pobreak direlako, beste batzuk ordea abandonatu egin zituztelako edo etxetik ihes eginda daudelako bizi dira. Zergatik ote?  bizitza  txarra eta gogorra bizi dute. Biolentziaz beterikoa.
Kaleko haur batzuk beraien bizitza lapurtzen, kalean dirua eskatzen, periodikoa saltzen edo zapatak garbitzen ateratzen dute.
Beste batzuk berriz, taldean bizi dira. Hauek droga-mundua murgildurik daude. Biolentzia erabiltzen dute dirua lortzeko, beste batzuetan beste ume batzuei mehatxatzen edo hiltzen ere lortzen dute beraientzako dirua.
Kartzela, prostituzioa, esklaboak… hauek dira kaleko umeak geroago biziko duten bizitza.
Haur hauetako asko, hiltzen edo torturatzen dabiltzan bitartean beren erasotzaileak batere zigorrik jaso gabe bizi dira kalean aske. Hil ez baldinba dituzte, arazo fisiko eta psikologiko handi batekin biziko dira, seguru asko osatu ezinekoa.
Hau guztiaren okerrena da, inork ez duela ezer ere egiten dena mozteko. Gaur egun oraindik milaka ume daude hiltzen eta torturak jasaten, hori egia dela denak dakigu, baina zergatik ez dugu ezer ere egiten? Beldurra ote?

2012-05-06

2012-04-24

2012-04-16

IQBAL MASIH, APIRILAK 16, HAUR ESKLABUTZAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA


APIRILAREN 16AN, Iqbal Masihnen heriotzaren egunean, Haurren Esklabutzaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Toki askotan jendea bildu egiten da eta mota askotako ekintzak egiten dira mundu osoan, milaka eta milaka umek pairatzen duten arazo honi aurre egiteko.

XARAMELA: GUK EUSKERAZ

2012-03-19

2012-02-21

INAUTERIEN DENBORA

Inauterien jaiak mugikorrak dira egutegian; hau da, urte batetik bestera data zehatza aldatu egiten da, kristau liturgia-egutegiko Garizuma eta Pazkoa kristau ospakizunak erreferentzia harturik. Oro har, inauteri jaiak Garizuma abiatzen den aurreko astean hasi eta Garizuma hasierako hausterre-egunaren bezperara arte luzatzen dira, munduko hainbat lekuetan Mardi Gras moduan ezagutzen den hurrengo asteko asteartera arte hain zuzen; bestela esanda, Pazko aurreko zazpigarren igandea da inauteri-igandea. Toki batzuetan hurrengo larunbatean ere ospatzen da inauterietarako, Algorta eta Altsasun esaterako, eta igandean Bilboko Santutxu auzoan. Beste batzuetan, ordea, lehenago dira: Zubietan eta Iturenen esaterako, inauteriak urtarrileko azkeneko igandearen osteko lehen astelehen eta asteartean ospatzen dira.

2012-02-16

NONDIK DATOR INAUTERI HITZAK ETA ZER ESAN NAHI DU?


Inauteriak, ihauteriak, ihoteak edo haratusteak mundu osoan zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren jaiak dira.Haratuste hitzaren sortitza "haragi uztea" ei da eta, mendebaldeko euskaraz erabiltzen da, nahiz eta gaur egun "haragi" eta "utzi" hitzak euskalki hartan ohikoenak ez izan. Azken izen hau mundu osoan zehar erabiltzen den carnaval edo carnivalen parekoena da, latinetik baitatoz: carne (haragi) eta levare (utzi).
Hala ere Euskal Herrian iñauteri, ihauteri, haratuste eta iyote gehiagotan erabiltzen dira. Inauteri eleak "inausi" aditzarekin harremana bide dauka, zuhaitzak inausteko garaiarekin, alegia.
Inauterien hasiera Septuagesimak mugarritzen du, Inauterietako asteazkena baino hiru igande lehenago, baina hainbat lekuetan Eguberri ortodoxoan hasten da, hau da, Eguberri katolikoa eta 12 egunera (Errege eguneko bezpera, Urtarrilaren 6a). Neguko janari errezerbak Aste Santuaren aurreko baraua baino lehen jateko (bereziki haragia eta arrautzak) beharrarekin harremanduta dago. Inauteriak Asteartean bukatzen dira (Inauterietako Astearte handia, munduko hainbat lekuetan Mardi Gras moduan ezagutzen dena), eta hurrengo egunean hasten da ofizialki baraua,GARIZUMA.

2012-02-15

MAGAYA: ERLAJATZEKO MUSIKA

MUNDUKO JOKURIK ZAIENA

Ona hemen munduko jokurik zaiena, froga nahi baduzu klikatu  HEMEN jolasteko. Sorte izan.

2012-02-03

HAURREN ESPLOTAZIOA

6.Dko ikasle batzuk gara, eta Berria egunkarian agertutako berria bat aukeztuko dizuegu:
 Hainbat lantokitan haurren esplotazioak gora egin du azken urteetan
Mari Orojakile. Iruñea


  Duela urte batzuk nazioarteko prentsak salatu zuenez, munduko hainbat enpresa handik (euren artean, kirol zapatila eta arropa marka ezagunak ekoizten dituzten hainbatek) haurrak erabiltzen zituzten lanerako, hirugarren munduko herrialdeetan ezarrita zituzten fabriketan.
  Erreportaje haren arabera, fabrika horietan baldintza oso txarretan aritzen ziren, lan esplotazio izugarria zen. Produktuak hirugarren  munduko herrialde horietan  eginez, produktuen ekoizpena askoz ere merkeago ateratzen zitzaien  enpresa horiei, irabaziak askoz ere handiagoak izanik, baina giza  eskubideei eta  lan  eskubideei erreparatu gabe.
Multinazionalek honela justifikatu zuten euren jokabidea:
-Guk, ez ditugu zuzenean ekoizten  porduktu horiek; guk egiten  duguna da herrialde horietako enpresei lana eman,eta eurak arduratzen dira prozesu guztiaz. Guk ez genekien fabrika horietan haurrek lan egiten zutenik, eta hain baldintza kaskarretan, horrenbeste orduz lan eginez (13 eta 15 ordu egunean) eta hain diru gutxiren truke. 



SANTA AGEDA DEUNA

 

Gaur, gure  ikastolan Santa Ageda ospatuko dugu, horretarako 16:15etan elkartuko gara sarreran abesteko.

2012-02-01

UMEEN 10 ESKUBIDE GARRANTZITSUENAK

6. D MAILAKO  IKASLEEK EGINDAKO LANA, ESPERO DUGU BALIAGARRIA IZATEA ZUENTZAT.umeen eskubideak
View more presentations from imeldaBC.

2012-01-28

BAKEARI BURUZKO ABESTIA: BETOR BAKEA



HONA HEMEN BAKEARI BURUZKO ABESTI POLIT BAT


BETOR BAKEA

Ez kendu, gero, ume bati ogirik,
ezta ezpainetatik irribarrerik!
Herriak ez daitezela borrokan ibil!
Ez itzali, gero, maitasun begiradarik!

Elkarrekin inoiz ez ezaxolarik!
Ez gorde, gero, senideari gorrotorik!
Esperantzarako beranduegi ez baita,
ez gogortu, gero bihotzik!

ETOR BEDI BAKEA
HERRIETARA, BIHOTZETARA.
ETOR BEDI BAKEA
PERTSONENGANA, LAGUNENGANA!
MAITASUNAK ALDA DEZALA
MUNDUA.

Denok poz-pozik, eskutik oratuta,
maitasuna lege bakarra da eta.
Aberatsek, gutxien daukatenek,
ez daitezela esplota!

Ez kendu, gero, gauari musikarik!
Sortutakoari, egunsentiari... distira!
Haizearen laztanak sentituko ditugu!
Betor bakea gure herrira!

ETOR BEDI BAKEA...

2012-01-20

Mohandas Karamchand Gandhiren bizitza

Mohandas Karamchand Gandhi, gujaratiz મોહનદાસ કરમચંદ ગાંધી mohandās karamchand gā̃dhī?, (1869ko urriaren 2-1948ko urtarrilaren 30) politikari eta buruzagi erlijioso indiarra izan zen. Mahātmā Gandhi izenez egin zen ezaguna (sanskritoz, mahā ātmā, ‘arima handia’). Indiako estatuaren sortzaileetariko bat izan zen. Bere filosofiak bakezaletasuna iraultzarako bitarteko bezala aldarrikatzen du. Bizitza osoan zehar mota guztietako indarkeriaren aurka egon zen.Bizitza
XIX. mendean erreforma garrantzitsuak gertatu ziren Indian. Mugimendu hauek, Hinduismo tradizionala, erreforma sozial eta ideia politiko berriekin elkartzea zuten helburu. Arlo honetan Gandhik eragin handia izan zuen.
Hinduista nazionalisten buruak, abokatu ikasketak egin zituen Londresen. Bere lana Hego Afrikan egin ondoren (1893) hinduisten egoera salatzeko protesta egin zuen, bere erresistentzia pasiboaren politika aplikatuz.
Britainiar inperialismoaren aurkako gatazkan, gizarte borrokarako eta politikarako egokitu zituen hindu irakaspen zaharrak: bortxarik gabeko jarrera, barazkijale izatea, ezkongabetza eta jende desberdinen arteko begirunea.
1947. urtean hindu eta musulmanen arteko biolentziari bukaera ematen saiatu zen.
1948ko urtarrilaren 30ean sikh erlijioko fanatiko batek hil zuen, eguneroko otoitzak egiten ari zela.
Gandhiren printzipioek Martin Luther King, Jr. edota Nelson Mandela bezalako demokraziaren aldeko eta arrazismoaren aurkako ekintzaile belaunaldi oso bat insipiratu dute.

2012-01-18

EMAKUMEAK ETA BAKEA

RIGOBERTA MENCHU
AUNG SA SUU KYI



ZER EGIN DUTE ETA ZER EGITEN DUTE EMAKUMEZKOEK BAKEARENGATIK?

Rigoberta Menchú guatemaltarra; Aung
San Suu Kyi birmaniarra, Shirin
Evadí irandarra eta Wangari
Maathai afrikarra.
Beraien antzera, milaka
emakume ari da mundu
osoan zehar, bakearen aldeko
indarkeriarik gabeko borrokan
lanean, hala nola, “Las
Madres de la Plaza de Mayo”
edo “las Mujeres de Negro”…
Beraiek beti eskaintzen diete irribarre eta esku zabal
bat beraien manifestazioetan parte hartu nahi duten
pertsona orori.
Guk ere lagun dezakegu bakea eraikitzen, bai kalean,
bai etxean, bai auzoan… edonon. Horrela lortuko baitugu
indarkeria edozein zirrikitutik desagertzea.

SHIRIN EVADI

WANGARI MAATHAI
                

KALKUTAKO AMA TERESA

Denok ezagutzen gogun pertsonaia famatu da eskuzabal honek, hau da, Kalkutako ama Teresak, hurrengo erantzunak eman zituen inkesta honi. Hamen daukazuez!!
  1. Zein da egunik ederrena? GAUR
  2. Zein da gauzarik alaiena?    HANKA SARTZEA
  3. Zein da oztoporik handiena?    BELDURRA
  4. Zein da hutsegiterik handiena? NORBERA ALDE BATERA USTEA
  5. Zein da gaitz guztien jatorria? NORBEREKERIA
  6. Zein da distrakziorik politena? LANA
  7. Zein da porrotik txarrena? ETSIPENA
  8. Nortzuk dira irakaslerik onenak? HAURRAK
  9. Zein da lehenengo premia? KOMUNIKATZEA
  10. Zer da gehien pozten gaituena? BESTEENTZAT BALIOGARRIA IZATEA
  11. Zein da misteriorik handiena? HERIOTZA
  12. Zein da akatsik handiena? UMORE TXARRA
  13. Zein da pertsonarik arriskutsuena? GEZURTEROA
  14. Zein da sentimendurik kaxkarrena? GORROTOA
  15. Zein da oparirik ederrena? BARKAMENA
  16. Zer da ezinbestekoa?   EGOITZA
  17. Zein da biderik azkarrena? BIDE ZUZENA
  18. Zein da sentsaziorik handiena? BARNEKO BAKEA
  19. Zein da babeslekurik eraginkorrena?    BAIKORTASUNA
  20. Zein da asetasunik handiena? EGINDAKO BETEBEHARRA
  21. Zein da munduko indarrik potenteena? FEDEA
  22. Zein dira pertsonarik beharrezkoenak? GURASOAK
  23. Zein da gauzarik ederrena? MAITASUNA