orrialdeak

2014-10-21

Santiago Bidea 2014ko urriaren 18 a

 
Bideo laburpena 2014ko urriarem 18a
 
 
 
Zerutik ikusita

2014-05-20

ONCEko LEHIAKETAN SARITUAK

Erlijioko LH-ko 5.A mailako ikasleak Araba maian, bere kategorian, ONCE: Ilusioaren eguneko lehiaketa irabazi dute.ZORIONAK!!!!!!!!

2014-04-14

2014ko KANTUZ BLAI- MERENDOLA ERE BAI

Kantuz Blai Apirilaren 14an eta 15ean Urtez urte duen arrakasta ikusita eta ikasleek berriro ere bertan parte hartzeko duten nahia hain handia izanik, KANTUZ BLAIrekin jarraitu behar dugula ez dago zalantzarik. Bizi garen lekuko kulturan murgildu nahi badugu, Kantatzea ezinbestekoa gertatzen zaigu. Herri hau kantaria izan dugu eta musikak leku berezia izan du euskaldunaren bizitzan. Kanturako zaletasuna ez ezik, ikaslearen hainbat balore eta trebezia lantzeko balio duen lehiaketa honek, urtean behin bada ere, bultzatzea merezi duelakotan gaude. I.Lehen zikloa. Apirilaren 14an arratsaldez(1 eta 2 mailako ikasleak). Kategoria honetan ez da lehiaketarik izango. II.Bigarren zikloa. Apirilaren 15ean goizez (3 eta 4 mailako ikasleak) III.Hirugarren zikloa. Apirilaren 14an goizez (5 eta 6 mailako ikasleak) 1. ZER EGIN BEHAR DA?: A B E S T U. EUSKARAZ ABESTU DAITEKEEN GUZTIA: Abesti zaharrak, berriak, sortutakoak, herrikoak, atzerrikoak,... Hori bai, EUSKARAZ bakarrik. Zuzenean abestu behar da eta ez du balio “PLAY BEAK” eta hantzekorik erabiltzea. 2. EPAIMAHAIA. Epaimahaiaren antolaketa era honetara egingo da, 8 guztira: - 6 Ikasle. Gela bakoitzetik bat. Ikasle hau izan nahi dutenen artetik gelakideek hautatuko dute eta ikasle honek GELA OSOA modalitatean bakarrik parte hartu ahalko du. - 1 Ikastolan irakaslea ez den langilea. - 1 Ikastolaz kanpoko pertsona bat. Hauen botoak bildu eta zenbatuko dituen Irakasle bat. Honek botorik ez du izango. 3. SARIAK: Aurkeztutako modalitate guztiek izango dute euren lehen saria.”KANTUZ BLAI MERENDOLA ERE BAI” Jakin, hala ere, epaimahaiaren iritzian modalitate batek ez badu eman behar lukeen mailarik, saririk gabe gelditu daiteke. Sarien tamaina ikastolako aurrekontuek ezarriko dute. GELA OSOA modalitatean BORDATUTAKO TXAPELA izango da jokoan jarriko dena. Txapel hau irabazten duenek hurrengo KANTUZ BLAIrarte gelan zintzilikatuko dute trofeo onenaren lekuan.

2014-01-18

2014-01-17

2014KO SAN ANTON EGUNA

San Anton eguna dela eta, zuregana jotzen dugu burutuko diren ekintzetan zure ikastolako ikasleek parte hartzera gonbidatzeko. Ekintzok, Espainia Plazan egingo dira, urtarrilaren 17an, ostirala, 17:00etatik aurrera. Haurrentzako hainbat ekitaldi antolatuko dira: erraldoiak eta buruhandiak, zezensuzkoa, musikagiroa eta gaztelu puzgarriak. Baita San Anton Txikitxo zozketa. Zozketa, parte hartzen duten ikasgela guztien artean egingo da; hau da, hiriko Haur Hezkuntzako (txartel urdinak) eta Lehen Mailako Hezkuntzako ikasgelen artean. Saria, txokolatezko txerri handi bat izango da. Zozketan parte hartzeko, ikastetxeko ordezkaria (neska/mutila) enparantzan egon beharko da eta gelari dagokion txartela berarekin eraman.beharko du. lrabazlea izatekotan bera aurkeztu beharko da, txartelarekin batera, saria jasotzeko. Behar adina aldiz errepikatuko da zozketa, bertan direnen artean saritua agertu arte.

                                                                 ZORTE ON!!!!!!!

2014-01-15