orrialdeak

2011-05-28

HIZKUNTZA -LETRA ZOPA


HASTEKO KLIKATU HEMEN

OROIMENA- BIKOTEAK


ZURE OROIMENA LANDU NAHI DUZU? BA, KLIKATU HEMEN ETA EA ZENBAT BIKOTE LORTZEN DITUZUN.

KOTXE LASTERKETA


JOLASTEKO KLIKATU HEMEN.

ITA ZAKE AWE BEBEE


HONA HEMEN AFRIKAKO ABESTI BAT, EA ZUEN GUSTOKOA DEN.
ITA ZAKE - AWE BEBEE - Afrikako Abesti hauek lantzeko karaokea. "Ita zake" "Frere jaques"- en bertsio bat da. Euskaraz Anai Xanti edo eskutxoa abestiarekin lotu dezakegu gelan ariketaren bat lantzeko.
Abestia Canciones Infantiles y nanas del baobab bildumatik hartuta dago

DANIELEN KASUA


Eskolan Elisari egokitu zaio irakurtzea. Elisak zailtasunak ditu irakurtzeko, eta oso geldi irakurtzen duenez, ikaskideak urduri jarri dira.
Ikaskide batek, barre egiteko, honela esan dio:
    -Elisa, dordoka herrena ematen duzu!
Denek barre egin dute, eta Elisa gorri gorri jarri da. Elisak, berehala, bere adiskide Danieli begiratu dio, baina hura ere barrezka ikusi du.
Daniel hala ikusita, negarrari eman eta ikasgelatik irten da Elisa.
Daniel konturatu egin da, eta bat-batean utzi dio barre egiteari. Baina gainerakoek jarraitu egin dute.
Eskola amaitzean, Danielek ez daki zer egin.

     *Elisari barkamena eskatzen badio, seguru asko Elisaren konfiantza berreskuratuko du, baina gainerakoek iseka egingo diote.
     *Barkamena eskatzen ez badio, seguru asko Elisa ez da bere laguna izango. Baina gainerakoek ez dute alde batera utziko.

Zer egingo zenuke zuk? Zergatik?

2011-05-27

BATU 20

JOLAS HONEN HELBURUA 20 ZENBAKIA LORTZEA DA, HORRETARAKO, ZENBAKI ESBERDINAK GEHITU BEHAR DITUZU. FROGATU NAHI DUZU? KLIKATU HEMEN.

2011-05-21





6.MAILA
AGURAIN EZKEREKOTXA

NOLA PASATU DUZUE GAUR EGINDAKO ETAPAN?

2011-05-18

MASKOTA BERRIA, ZE IZEN JARRIKO DIOGU?

MASKOTA BERRI BAT IZANGO DUGU, BAINA ORAINDIK EZ DAUKA IZENIK. BURURATZEN ZAIZU IZEN POLIT BAT? ESAN ETA GUZTION ARTEAN AUKERATUKO DUGU.







Quero este Gadget
Orain arte esan dituzte izenak hauek dira:
ESKIPLI           LUKI           CALCETINES         SWWET
POX                PUPI           TXIPI                  YOSI
SUA                TXIKI          PIXKA                 ROKI

Bururatzen zaizue besterik? Datorren astean zabalduko dugu inkesta izen gehiagorik ez badaude.

2011-05-17

ALTXORRA



Sar zaitez webgune HONETAN eta saia zaitez bertako hitz jolasak eta puzleak osatzen. Ondo egiten baduzue altxorra irabaziko duzue.

FULL BOARD

Logika joku hau oso dibertigarria da, baina oso zaila. Poliki poliki buruari eragiten hasten zara eta, azkenean, ez duzu amore ematen maila desberdin guztiak bukatu arte.
KARRATU GUZTIAK BETE BEHAR DITUZU BAINA EZIN ZARA IBILBIDE BERETIK PASA.

Probatu eta esaguzu ea zenbat denbora behar izan duzun JOKU HONEN 9 mailak gainditzeko.

LAU MARRAN


AUSARTUKO ZARA JOLASTERA ORDENAGAILUAREN KONTRA? BAI? 
BA KLIKATU HEMEN.

MARKOREN KASUA

Egun batean, Markok azokara lagundu zion amari. Sarreran gazte batzuk zeuden, uholdeak suntsitutako herri batzuen alde dirua biltzen.

Etxerakoan, Markok ezin zuen burutik kendu zein triste izan behar duen etxerik eta arroparik gabe geratzeak eta edateko urik er ez edukitzeak.

Ez bat, ez bi, itsulapikoa zabaldu zuen. Hura miseria! Han ez zegoen hogei zentimo besterik! Zer egin?

Orduan anaiaren itsulapikoari begiratu zion eta pentsatu zuen: "Anaiari dirua eskatzen badiot, ez dit emango, seguru. Eta ezer esan gabe hartzen badiot? Ez da konturatuko. Itzuli egingo diot poliki-poliki asteko eskupekotik".

Eta halaxe egin zuen. Anaiaren itsulapikoa zabaldu, eta txanpon batzuk hartu zituen.

Azokara joan eta txanpon guztiak eman zizkien diru biltzaileei.

Orain Markok ezin du lo egin, dilema bat duelako: zergatik sentitzen da gaizki, elkartasun kanpainan parte hartuta ondo jokatu badu? Bestalde, anaiari egia esaten badio, haren konfiantza galduko duela uste du. ZER EGIN BEHAR DU?

2011-05-11

GOGORATU

BIHAR AZKEN EGUNA SANTIAGO BIDEKO BAIMENAK ETA DIRUA EMATEKO, EZ AHAZTU.

KIWI

2011-05-10

SOMETHING FISHY

FOR THE BIRD

RAFAREN KASUA

"Lagun  batek  urtebetetze-festara  gonbidatu  du  Rafa.  Rafak badaki lagunari ilusio handia egingo liokeela bere futbol-taldean horma-irudiak, arratsaldero egoten baita  hari  begira  kirol-dendako  irakuslehioan.
Amak 3 euro eman dizkio Rafri, horma-irudia erosi eta lagunari oparitzeko. Baina dendan esan diote 4 euro balio duela. Hori arazoa! Rajak ez dauka diru nahikorik aldean!

Zer egin dezake?
     -3 euro balio duen beste opari bat erosi.
     -Etxera itzuli eta itsulapikotik euro bat atera, (inori ezer esan gabe), horma-irudia erosteko.
     -Ezer erosi ez, eta lagunari esan dirurik ez daukala.

2011-05-09

LAU TEILATU: ITOIZ

ILARGIA: KEN ZAZPI

TXORIA TXORI: MIKEL LABOA

ARRAZAKERIARIK EZ

DONE JAKUE URTEA


Uztailaren 25a (Santiago Eguna) igandea egokitzen den urteari Done Jakue Urtea deitzen zaio. Mende bakoitzean hamalau Done Jakue urte izaten dira. 2010. urtea horietako bat izan da. Hori dela eta mundu guztitik etorritako erromesek Santiago Bidea egin zute.

ERRAUSKIN PRINTZEA- EL PRINCIPE CENICIENTO




Errauskin Printzea from pkeizagirre on Vimeo.

2011-05-08

HAURREN ESKUBIDEEN ALDARRIKAPENA


Haurren Eskubideen Aldarrikapena 1959ko azaroaren 20an Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak egindako aldarrikapena da, haurren eskubide unibertsalak finkatuz.

Haurren eskubideak ( edo haurtzaroaren eskubideak) jaiotzeagatik bakarrik haur eta nerabeek dituzten eskubideak; utziezinak, berezkoak eta nahitaezkoak direnak haurtzaro on bat izateko dira.

Batzar Nagusiak Haurren Eskubideen Aldarrikapen hau adierazten du, haurrek haurtzaro zoriontsu bat izan dezaten, eta Aldarrikapenean aipatzen diren eskubide eta askatasunez goza dezaten, beren eta gizartearen mesedetan, eta gurasoei, gizon-emakumeei nahiz erakunde, tokiko agintaritza eta gobernu nazionalei eskatzen die aipatutako eskubideak aitor ditzaten eta haien alde lan egin dezaten, legegintzako neurriak eta beste neurri batzuk pixkanaka ezarriz, honako printzipio hauen arabera:

1. Berdintasunerako eskubidea, arraza, erlijioa edo nazionalitatea kontuan hartu gabe.
2. Babes berezia jasotzeko eskubidea, fisikoki, mentalki eta sozialki osasuntsu eta libre haz daitezen.
3. Izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea.
4. Elikadura, etxebizitza eta osasun-arreta egokia izateko eskubidea.
5. Urritu fisiko edo psikikoek hezkuntza eta arreta bereziak jasotzeko eskubidea.
6. Familiak eta gizarteak maitatua eta ulertua izateko eskubidea.
7. Doako hezkuntza baterako eskubidea. Ongi pasatzeko eta jolasteko eskubidea.
8. Arrisku-egoeratan arreta eta laguntza jasotzen lehenak izateko eskubidea.
9. Abandonatua eta lanean esplotatua ez izateko eskubidea.
10. Munduko pertsona guztien arteko elkartasuna, adiskidetasuna eta justizia sustatzen duen hezkuntza jasotzeko eskubidea.

Haurren eskubideen lehenengo deklarazioa Ginebrako Deklarazioa izan zen, 1924an. Eglantyne Jebb-ek idatzi zuen, Save de Children erakunde internazionala eraiki zuen pertsona bera. Erakunde hau 1924ko abenduaren 26an onartua izan zen. Nazio Elkartuak 1948an Giza Eskubideen deklarazio unibertsalak onetsi zituen, eta inplizituki, haurren eskubideak. Hala ere geroago konturatu ziren haurren eskubideak bereziki adierazita eta babestuak egon behar zirela. Horregatik ONUren Batzar Orokorrak 1959an Haurren Eskubideen Deklarazioa onartu zuen, 10 printzipio zituena.

Haurren eskubideak ondoko kategorietan bana daitezke:

- Biziraupen eskubideak: babestu eta bermatu behar da bizitzaren eskubidea eta oinarrizko premiak: osasuna, jana eta babesa.

- Garapenaren eskubideak: babestu eta bermatu behar da garapen osoa ( fisikoa, espirituala, morala eta soziala), hezkuntza, kultura, jolasa eta pentsamenduaren askatasuna, kontzientzia eta erlijioaren eskubideak.

- Babesaren eskubideak: babestea eta bermatzea abusu objektu ez izatea, arduragabekeria eta esplotazioa, baita izena , nazionalitatea eta zaintzaren eskubidea.

ZER DA ERLAJAZIOA?

Erlaxatzea gorputz osoko tentsioak askatzea litzake. Ez bakarrik giharretako tonua gutxitzea baizik eta buruko tentsioak libre uztea ere.

Erlaxazioaren bitartez estres egoerak baretu ditzakegu bai eta kontzentrazioa sendotu. Honek kirolariaren errendimendua igo dezake edo pertsona arrunten bizi kalitatea hobetu. Gaur egungo bizitzan aurkitu ditzakegun egoera ezberdinei aurre egiteko ezinbesteko tresna. Erlaxatzeko metodo ezberdinak dauzkagu:

Ø     Jacobson metodoa. Tentsioan eta distentsioan oinarritzen da. Modu mailakatu batean gorputzaren erlaxazioa bilatzen du atalez atal, ondorengo ordena jarraituz: besoak eta eskuak, zangoak eta oinak, abdominal zonaldea, bular aldea, bizkarraldea, lepoa eta aurpegia. Atal bakoitzean zentratuko gera eta une batez bertako giharra ahalik eta gehien kizkurtuko ditugu. Ondoren eta pixkanaka erlaxatuz tentsioa giharretik nola desagertzen den antzemango dugu sentsazioaz gozatuz. 

Ø     Schultz metodoa. Irudikapen teknikan oinarritutako metodoa da. Gorputzaren zama eta berotasun sentsazioak erabiltzen ditu erlaxatzeko. Gorputz atal bakoitzaren astuna sentitzen joango gera gero eta astunago. Honekin batera sabel aldean berotasun sentsazioa nabarituko dugu. Sentsazio hau gorputz osora zabalduko da.  Astuntasun eta berotasun sentsazioak, erlaxazioa egoera bat eragiten dute.

Ø     Mobilizazio metodoa. Bikoteka egindako erlaxazioa da; bata erlaxatu eta lagunak bere gorputza mugiaraziko dio; burutik hasi eta oinetaraino.

Ø     Irudizko erlaxazio. Irudi eta egoera lasaigarriz betetako ipuin edo narrazio baten ildoa jarraituz gorputza erlaxatzeko metodoa da.

Ø     Astintze teknika. Oinarrizko erlaxazio metodo bat da.  Kirolariek askotan erabiltzen dute gihar edo zonalde konkretu bat “askatzeko”. Bakarka zein laguntzarekin egin daiteke. Normalean gorputz-adarren bat erlaxatzeko erabiltzen da, nahiz eta beste zonaldeetan ere egin daiteke. Beso eta zangoak zintzilik utzita, astinduen bitartez giharrak “askatzean” datza.

Ø     Masajea. Masaje bat hartzea erlaxatzeko oso modu aproposa da.

2011-05-04

VINCENT VAN HARTZA

Vincent Van hartza from pkeizagirre on Vimeo.

KANGURU BAT BASERRIAN

Kanguru bat baserrian from pkeizagirre on Vimeo.

SORGIN BAT BIZIKLETAN

Sorgin bat bizikletan from pkeizagirre on Vimeo.

OROIMENIK GABEKO EGUZKIA

Oroimenik gabeko eguzkia from pkeizagirre on Vimeo.

HEGAN EGIN NAHI EZ ZUEN ARRANOA

Hegan egin nahi ez zuen arranoa from pkeizagirre on Vimeo.

ESPAGETIAK SUSIRENTZAT

Espagetiak Susirentzat from pkeizagirre on Vimeo.

ERLAJATZEKO ARIKETA

KOLOREEN ESANAHIA MANDALETAN

Koloreak erabiltzeko moduak ere esanahi berezia dauka mandaletan.
Margotzen edo marrazten dituenaren gogo-aldartearekin
erlazionatuta dago horien erabilera. Ikusi zer gordetzen duen
tonalitate bakoitzak:
Zuria: ezereza, araztasuna, argiztapena, perfekzioa.
Beltza: heriotza, muga pertsonala, misterioa,
berpizkundea, ezjakintzasuna.
Grisa: neutraltasuna, jakinduria, eraberritzea.
Gorria: maskulinoa, sentsualitatea, maitasuna,
irmotasuna, irrika.
Urdina: lasaitasuna, bakea, zoriontasuna,
gogobetetasuna, poztasuna.
Horia: eguzkia, argia, gaztetasuna, begikotasuna,
harmena.
Laranja: energia, dinamismoa, anbizioa, samurtasuna,
adorea.
Arrosa: emakumezkoen eta haurren ezaugarriak,
gozotasuna, altruismoa.
Morea: lagun hurkoarenganako maitasuna, idealismoa,
jakituria.
Berdea: natura, oreka, hazkundea, itxaropena.
Bioleta: musika, magia, espiritualtasuna, transformazioa,
inspirazioa.
Urre-kolorea: jakinduria, argitasuna, buru-argitasuna,
bizitasuna.
Zilar-kolorea: zentzumenez kanpoko gaitasunak, emozio
gorabeheratsuak, ongizatea.

MANDALAK HISTORIAN

Jadanik neolitoan, gizakia nomada izateari utzi eta sedentario
bilakatu zenean, sinbolo magikoak marrazten hasi zen.
Salisburyko lautadako Stonehnge (Inglaterra) da, agian, Neolitoko
mandalarik garrantzitsu eta ezagunena (nahiz eta hori
eraikitzeko benetako helburua zein izan zen ez jakin).

Antzinako Egiptoko piramideetan ere badaude mandalak irudikatzen
dituzten grabatuak. Kontzentraziorako oinarrizko elementu
gisa azaltzen dira mandala horiek, bai eta tokiko energia
positiboa aktibatzeko, meditazio sakonerako edo buruaren eta
adimenaren gaitasunak areagotzeko ere, besteak beste.

Druiden artean, Txinako zibilizazioan edo Mexikoko piramideetan
ere aurkitu dira sinbolo mandalikoen aztarnak.

Hedapenik handiena ekialdean izan dute mandalek, hinduen tradizioaren
laguntzaz. Sinbolismo handiko irudi konplexuak izatera
iritsi dira mandala horiek.

Esaten da Padma Sambhava (K.a VIII. mendea) guruak Indiatik
sartu zituela mandalak Tibeten. Ordutik hona, mandalak zeremonien
eta irakaskuntza tibetarraren parte dira, eta arroz- eta
harea-alez, pinturez edo kolorezko hariz egiten dira.

Dena den, hinduismoak eta Indiako mendebaldean praktikatzen
den budismoak meditaziorako nahiz arkitekturako irudi gisa erabiltzen
ditu mandalak; ekialdeko beste erlijioetan, ordea, mandalak
ez dira hain biziki irudikatzen.

Antzinatetik daude Txinan ere elementu erlijioso edo arkitektoniko
gisa erabiltzen diren mandala sinbolikoak. Horrez gain, esan
da, I Ching (aldaketen liburua) osatzen duten formak mandalikoak
direla, kosmologia txinatarraren arabera azaltzen baitu unibertsoaren
osaera, existentziaren jatorriaren sinboloa den Wu Gi
zirkuluaren laguntzaz. Feng Shui eta medikuntza txinatarra teknika
mandalikoak dira; horien arabera, ongizate fisiko eta espiritualak
gorputz-energiaren orekarekin lotura estua baitu.

Mandalak mendebaldean. Europan, eraikuntza sakratuetan erabili
dira mandalak, besteak beste, katedral gotikoetan eta beirateak
osatzen dituzten arrosa-lehioetan. Kristau-erlijioko nahiz
islameko irudikapen horien guztien arrazoi sakon eta sakratua
fededuna jainkoarengana hurbiltzea da.

Gaur egun, mandalak erabiltzen dira oraindik budismo tibetarrean
(bai Tibeten, bai erbestean dagoen gobernuan), bai eta
Ameriketan ere; hain zuzen ere, Ameriketako hainbat tribuk
mandalak egiten dituzte koloretako hariz eta lumaz.

Mandalen eragina duten kultura guztietan, irudi zirkularren
bidezko kontenplazioa edo otoitzaren eginkizuna oso garrantzitsua
da bizitza espiritualean. Hori da bide bakarra, gizakiak bere
barneko orekara –bere energia-iturrira– itzultzeko bidea aurkitzeko,
horrek batzen baititu sakabanatutako gogo-energiak eta
itzultzen baitio unitatea. Mota horretako kontenplazioari “meditazio”
deritzo.

ZER DIRA MANDALAK?

Gure buruari galdera hau egin diezaiokegu: zer dira mandalak?
Baina gure eguneroko bizitzan pauso bat eman orduko, mandala
bat aurkitzen dugu: ur tanta batek, arrain batek edo hosto
batek uretan sortzen duten zirkulu zentrokide batean ikusi ditzakegu;
bai eta, besteak beste, lore-hostoek edo zuhaitzen eraztunek
sortzen duten zirkuluan, armiarma-sare batean, eguzkitik
datozen argi-izpien irudian, zikloietan eta zurrunbiloetan ere.

Gure planeta mandala bat da, bai eta Esne bidea, zelulak edo
gure gorputza ere. Elementu horiek guztiak mandalak dira, eta,
aldi berean, mandala handiagoen parte dira.

Sanskritoko mandala hitzaren hitzez hitzeko definizioa “zirkulu” da
(“manda” “esentzia” eta “la” “edukiontzi” hitzen konposatua), eta
“esentzia duena” edo “esentziaren esfera” gisa ere ulertzen da.

Mandalak osatzen dituzten elementuak (zirkulua, karratua edo
hirukia) gure barnean finkatutako antzinako irudiak dira; eta
gurean dauden bezalaxe egon ziren lehen gure arbasoen barnean
eta egongo dira gero gure ondorengoengan.

Antzinako zibilizazioetan ere bazeuden mandalak. Zibilizazio
horiek bazekiten beren gogoa eta arima baretzen irudia zirkularren
laguntzaz, bai eta beste pertsonekin eta unibertsoarekin
harmonia aurkitzen ere; berriro norberaren izaerara hurbiltzeko
bidea zuten hori.

2011-05-03

ITSAS OLATUAK-AFIRMAZIO POSITIBOA

ERLAJAZIOA 1



Hona hemen erlaxatzeko ariketak. Guzti hauek daude zuzenduta ahots baten esaten duelarik zer egin behar dugun. Gainera musika oso aproposa erabiltzen da.
Espero dut gustokoa izatea eta honekin lan egitea,frogatu , benetan funtzionatzen du!!!
animatu zaitezte!!!

AZTERKETAK EGIN BAINO LEHEN

MUNSTRO ILETSUA

Munstro iletsua from pkeizagirre on Vimeo.

MUA!

Mua! from pkeizagirre on Vimeo.

JONAS ETA HOZKAILU BELDURTIA

Jonas eta hozkailu beldurtia from pkeizagirre on Vimeo.

JOANES ETA BIOLETAREN BIHOTZA

Joanes eta Bioletaren bihotza from pkeizagirre on Vimeo.

HAMAR OILO GARA

Hamar oilo gara from pkeizagirre on Vimeo.

6.mailako SANTIAGO BIDEA

DATORREN MAIATZAREN 21EAN, 6.MAILAKO IKASLEAK SANTIAGO BIDEAREN BIGARREN ETAPA EGINGO DUGU, AGURAINETIK EZKEREKOTXARAINO, JOAN NAHI BADUZU, ESKATU (ERLIjIO GELAN) GURASOEN BAIMENA..

2011-05-02

MASAJEA AURPEGIAN

- Kide guztiak begiak zapi batez estaliko
dituzte eta lasaitasunez gelatik paseatzen
hasiko dira.
- Bi pertsona elkartzen direnean aurrez aurre
ipiniko dira hitzik egin gabe eta bata
besteari aurpegian masaje bat emango dio.
-Asmoa laguna erlaxatzea izango da bai eta
ukimenaren bitartez zein den asmatzen
ahaleginduko gara.




BISUALIZAZIOA


Gogoratu erlaxatzerakoan zenbait baldintza betetzen ahalegindu
behar garela:
- Arnasketa lasai eta sakona egitea. Airea sudurretik hartzea tripa
guztia airez betetzea eta ahotik botatzea.
- Bestalde giharrak tentsiorik gabe eta lasai uzten ahalegindu
behar gara.
- Azkenik saiatuko gara buruko pentsamenduak libre uzten, arazo
eta pentsamendu zehatzak baztertuz.
- Lagungarria izango da gustuko postura bat bilatzea, begiak
ixtea, zaratarik ez sortzea lagunak ez molestatzeko, eta egiten ari
garen horretan kontzentratzea.
- Musika lasaigarri batez lagundu gaitzake.

VIRGINIA SATIR AUTOESTIMUA

Noizbait triste bazaude, irakur esazu Virginia Satiren hitz hauek, lagungarriak izango dira.
View more documents from makeip