orrialdeak

2013-12-19

2013ko Desioen Zuhaitza

Bihar DESIOEN ZUHAITZAREN zozketa izango da, ea aurten nori tokatzen zaion? zorte on

Aurtengo saritua. MAIALEN BELATEGI LH5D
Zorionak!!!!!!!!!!

2013-12-03

IKASBIDEAKO 1.go PINTXO LEHIAKETAN

ZORIONAK IRABAZLEEI ETA ESKERRIK ASKO GUZTIOI PARTE HARTZEAGATIK, EUSKARAREN ELTZEA BOR-BOR MANTENTZEN LAGUNTZEAGATIK ZURE EUSKARAREKIN.

IKASBIDEA TXEF, 1. PINTXO LEHIAKETA

Euskararen astearen aurtengo gaia SUKALDARITZA denez, Ikasbidea Ikastolan 1. pintxo lehiaketa egitea proposatu da.
DATA: Abenduaren 3an
ORDUTEGIA: 9:00-10:30 arte
LEHIAKETA: 10:30etan hallean

- Gela bakoitzak pintxo bat aurkeztuko du.
- Epaimahaian 5 "txef" egongo dira. 4 ikasle (3., 4., 5. eta 6. mailetatik ikasle bana), gehi irakasle
   bat. Ikasleen aukeraketa zozketaren bidez egingo da.
- 3 pintxo sarituko dira:

                      1.saria: urrezko koilara
                      2.saria: zilarrezko koilara
                      3.saria: egurrezko koilara
- Sariak ostegunean, abenduaren 5ean, banatuko dira.

                                    ON EGIN!


2013-11-20

EGUN BAT ESKUBIDERIK GABE

 

Nolakoa izango litzateke egun bat haurren eskubiderik gabe? Honelakoa izan zitekeen eskubiderik gabeko egun bat: ez zenuke gosalduko, ez zinateke eskolara joango, ez zenuke hitzordurik edukiko dentistarenean, eguna kalean igaroko zenuke eta zure gurasoek ez lizukete ordu bat jarriko ohera joateko. Egun zoragarria? Beno… baina galderak tranpa du: gakoa da haurren eskubideak ez dagozkiola pertsona bakar bati, adingabe guztiei baizik. Horrenbestez, jarraian aipatzen denarekin antz handiagoa izango luke egoerak:

     -Inork ez luke gosalduko (ez bazkalduko, ez afalduko).
-Inor ez litzateke eskolara joango eta inork ez luke hezkuntzarik jasoko.
-Inor ez litzateke sendagilearenera joango, nahiz eta oso larri egon.
-Inork ez luke etxerik edukiko eta neska, mutil eta nerabe guztiak kalean biziko lirateke eta beren bizimodua ateratzen ikasi beharko lukete.
-Helduak ez lirateke arduratuko haur eta nerabeentzako onena lortzeaz eta ez lirateke ahaleginduko gehien komeni zaiena zer den erakusten. Eta ez lituzkete beren iritziak entzungo ere.
Horrelako egoera bat zoragarria dela uste al duzu oraindik? Gainera, eskubideak betetzen ez direnean, ez da egun bakar batean soilik izaten. Beren eskubideak nola urratzen diren ikusten duten haurrek, ez dute itxaropenik edukitzen hurrengo egunean gauzak aldatuko direla pentsatzeko. Sarriegitan iristen dira haurrak helduarora beren eskubideez gozatzeko aukera eduki gabe. Batzuetan, ez dira heldu izatera iritsi ere egiten, izan ere, nutrizioa, osasuna, hezkuntza edo babesa gisako eskubideen urratze sistematikoaren ondorioz, heriotza eragin diezaiekeen arriskuei aurre egiteko aukerarik gabe geratzen dira.

Munduko haur eta nerabe asko dago beren eskubideak betetzeko zain. Baliteke kasu askotan uste baino gertuago egotea. Zure ustez, zeintzuk dira zure inguruan gutxien betetzen diren eskubideak? (Argazkia: © UNICEF/NYHQ2008-1308/Asselin)

ESKUBIDE GUZTIAK HAUR GUZTIENTZAT!!!!

Eskubide guztiak haur guztientzat!
1989ko Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena giza eskubideen ituna da eta ia munduko herrialde guztiek bera defendatzeko konpromisoa hartu dute.

Indarrean sartu zenetik, milioika haurrek beraien bizitzak nola aldatzen diren ikusi ahal izan dute: osasun, hezkuntza, babes eta parte hartzeko zerbitzuak eskuragarri izan dituzte.

Hau guztia, munduko pertsona askoren ahalegin eta lanaren emaitza da, haurrentzat mundu egokia lortzeko asmoz.

GAUR, AZAROAK 20, ESKUBIDEEN EGUNA OSPATZEN DA, EA ABESTI HAU GUSTUKUA DUZUEN:
Haurren giza eskubideei buruzko abestia, Maite Ruiz de Austrik zuzendu eta Iñigo Silvak ekoitzitako LUCIUS DUMBEN BEREBIZIKO BIDAIA animazio filmeko Jatorrizko Soinu Bandakoa.
Euskaraz egokitu eta zuzendu Miren Aranburuk egin du. Parte hartzen duten abeslariak dira: Mikel Antero, Iker Bengotxea, Izaskun Zurutuza, Marga Altolagirre, Aitor Gabilondo, Sure Arakama, Ane Gabarain eta Miren Aranburu. Jatorrizko abestia Pedro Calero eta Mili Vizcainorena da.

2013-11-17

LOS OTROS CREYENTES Budistas-Hinduistas-Judios-Mormones-Musulmanes (COMANDO ACTUALIDAD)




Pasaden astean,  tve1an ikusi nuen erreportaje hau, munduan dauden beste erlijioei buruz. Oso interesgarria iruditu zitzaidan, ea zuek zer pentsatzen duzue?

2013-11-08

2013-10-29

LAU EBANJELIARIAK

Hona hemen 4. mailako ikasleek egindako lanak ebanjeliariei buruz:

2013-05-29

SOMOS eguna Ikasbidea ikastolan

Pasaden ostiralean, Maiatzak 24, Ikasbidea ikastolan, SOMOS eguna ospatu genuen. Horretarako jantzi bati buenta eman genion: kamisetari, jertseari, mantalari...adierazteko GKE-ek egiten duten lanaren alde gaudela, eta guztion artean munduan dauden arazoei buelta ematea posible dela.
Hona hemen atera genituen argazkiak.

2013-05-24

2013-03-22

ALAVESEKO JOKALARIAK IKASBIDEA IKASTOLAN


Gure ikastolara Alaveseko bi jokalari etorri dira. 2. eta 3. ziklokoak aretoan elkartu gara haiek ikusteko. Hasteko aurkezpena egin dute: Ivan Crespo eta Gorka Laborda. Gero guk galderak egin dizkiegu: nongoak diren, zenbat urte daramate futbolean, zein taldetik datozen… Ondoren galdera batzuk egin dizkigute sari batzuk banatzeko. Azkenik, beraien sinadura nahi izan dituztenei eman diete.

ARRATSALDE EDERRA PASATU DUGU!!!!!!!!!!!!!!
LH 4.Dko ikasleak
 

2013-03-04

2013-02-20

2013-01-21

GANDHI MOHANDAS KARAMCHAND


Mohandas Karamchand Gandhi, (1869ko urriaren 2-1948ko urtarrilaren 30) politikari eta buruzagi erlijioso indiarra izan zen. Mahātmā Gandhi izenez egin zen ezaguna (sanskritoz, mahā ātmā, ‘arima handia’). Indiako estatuaren sortzaileetariko bat izan zen. Bere filosofiak bakezaletasuna iraultzarako bitarteko bezala aldarrikatzen du. Bizitza osoan zehar mota guztietako indarkeriaren aurka egon zen.
1869an jaio zen Porbandarren Indiakoa zen. Pentsalari eta Indian abertzaletasunaren liderra izan zen.
Indian eta Londresen zuzenbidea ikasi zuen.
Ez zuen biolenzia nahi, beraz, “Jarkier-Pasiboa” sortu zuen.
Hegoafrikan lehenengo lanak egin zituen.
Jendearen askatasuna lortzeko borroka egin zuen.
Hinduen berdintasuna lortzeko borroka egin zuen.
Gizadia asko maite zuen. Maitasuna eta karitatea oso garrantzitsuak ziren Ghandirentzat. Gainera askotan kartzelatu zuten. Kartzelean bere Andrea hil zen.
Hogeita bat eguneko gose-greba egin zuen.
Leon Tolstoiretzat gutunak idazten zituen.
Barazkizalea zen eta jendeak profeta eta santua bezala ezagutzen zuen.
Bere goitizenaren esanahia “arima handia” da.
1948ko urtarrilaren 30ean Delhin fanatiko batek hil zuen. Memento horretan hirurogeita hamazortzi urte zituen.

TERESA KALKUTAKOA

Teresa Kalkutakoa, jaiotzez Agnes Gonxha Bojaxhiu (1910eko abuztuaren 26a -1997ko irailaren 5a) Karitateko Misiolarien kongregazioa sortu zuen moja katolikoa albaniarra[1] izan zen. 40 urte baino gehiago egin zituen Kalkutan (India) "behartsuen artean behartsuenak" zirenei laguntzen. Horretarako, hainbat harrera etxe, ospitale eta abar antolatu zituen, kaleetan hiltzen ari ziren behartsuak jaso eta zaintzeko. 1979an Bakearen Nobel Saria jaso zuen eta Joan Paulo II.ak 2003an dohatsu izendatu.
1946ko irailaren 10ean Teresak argi ikusi zuen pobreziaren aurrean zerbait egin behar zuela. 1948an Loretoko Ahizpen kongregazioko habitu luze ederra utzi eta beste zuri bat jantzi zuen, marra urdinekin, geroago bizitza osoan zehar erabiliko zuena. Medikuntzako oinarriak ikasi zituen eta gaixoak eta hil zorian zeudenak laguntzen hasi zen.
1950ean Aulki Santuak Karitateko Misiolariak izeneko kongregazioa osatzeko baimena eman zion. Kongregazioaren helburua gosetiak, etxegabeak, legenardunak eta gizarteak baztertuta zituenak jasotzea zen. 13 mojekin hasi zen kongregazio hau gaur egun mundu guztian zabaldu da, eta 4000 moja baino gehiago ditu. 1952an Teresak "hiltzen zeudenentzako lehen egoitza" zabaldu zuen. Bertan, kalean hiltzen ari zirenak jasotzen zituzten heriotza duina emateko, bakoitzaren erlijioaren arabera.
1960tik aurrera, Karitateko Misiolariek mundu mailako arreta bereganatu zuten. Ordena mundu zabalean hedatu zen, eta aberats askok dohaintzak eskaintzen zituzten. Teresak bere bizitza osoan zehar sekulako ospea izan zuen egiten zuen karitate lanagatik, baina bere egoitzetan erabiltzen zituen zenbait metodok kritika gogorrak sortu zituen; besteak beste, zenbaitzuek hilzorian zeudenak bere egoitzetara eramatea salatzen zioten, gero han ere bertan behera hiltzen

MARTIN LUTHER KING

Martin Luther King, Jr. doktorea (Atlanta, Georgia, 1929ko urtarrilaren 15 - Memphis, Tennessee, 1968ko apirilaren 4) Estatu Batuetan afroamerikarrentzako eskubide zibilen aldeko ekintzailea izan zen, Bakearen Nobel sariarekin saritua 1964an.
Boto-eskubidearen alde, diskriminazioaren kontra eta beste hainbat oinarrizko eskubideren alde martxak antolatu zituen, eta batez ere bere "I Have a Dream" (Amets bat dut) diskurtsoagatik da famatua. 1968an, martxa batean parte hartzeko zorian zela, Memphis, Tennesseen, tirokatuta hil zen. Hilketa James Earl Ray-ri egotzi zioten.
Bizitza
Martin Luther Kingek Soziologia ikasi eta Morehouse Collegen graduatu zen. 1951ko irailean Teologiari buruzko doktoretzari ekin zion, Bostoneko unibersitatean.
1954. urtean eliza baptistaren buru bilakatu zen Alabamako Montgomery hirian. Hurrengo urtean hiri hartako bus konpainiaren aurka Rosa Parks-ek piztutako kanpainaren bultzatzaile nagusia izan zen, eta hau dela-eta atxilotu egin zuten.
1957an South Conference of Leadership Christian (SCLC) fundazioa sortu zuen beste ekintzaile batzuekin batera, eta haren buruzagia izan zen hil zuten arte. Filosofiaren defendatzailea izan zen protesta tresna moduan, eta inoiz ez biolentziaren aldekoa
1963an Washington Hirian "Lanpostuen eta askatasunaren" aldeko martxa arrakastatsua sustatu zuen beste buruzagi batzuekin batera, eta 250.000 bat pertsona bildu zituzten.