orrialdeak

2012-12-20

2012KO DESIOEN ZUHAITZA

Urtero bezala, erlijiora etortzen direnen artean, 1.mailatik 6.mailaraino, egiten dugu desioen zuhaitza. Bakoitzak bere eskua jarri eta kopiatu ondoren desio bat idazten du, gero esku guztiekin zuhaitz bat osatzen dugu, DESIOEN ZUHAITZA.
Desioak, mota guztietakoak izaten dira:
     - Ume guztiak opariak izatea gabonetan.
     - Futbolari izatea.
     - Munduan guztiok jateko zerbait izatea.
     - Zoriontsu bizitzea.
     - Bakea egoitea....
Ikusten duzuenez, oso desio politak.
Gero, oporrak hartu baino lehen zozketatzen dugu zuhaitza, eta tokatzen zaionari bere etxera eramaten du.
Aurten saritua MARINA VARA izan da 4.B-koa.
ZORIONAK NESKA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2012-12-14

HAMARRETIK ZORTZI

Ange, Tongu, Karisa eta Enbita, Afrikan bizi dira. Lan egin eta ikasi behar duten arren, pozik bizi dira. Haiek pobrezian bizi dira eta egunero behin baino ez dute jaten, hau da, afaria.
Dauzkaten elikagaiak elkarbanatzen dituzte eta guk, ordez, denetarik daukagu eta askotan gehiago nahi dugu.

Zuk dituzun eta haiek duten gauzen arteko desberdintasunak azaldu, urrengo gaietan: JOLASAK,HEZKUNTZA, ELIKAGAIAK ETA ETXEAK.
Adibidez:
  - Guk eskolan ikasten gauden bitartean, haiek lanean daude bere familiari laguntzeko.
  - Guk protestatzen dugu ikastolara joateagatik eta ez gara konturatzen haiek ez dutela izango guk dugun aukera gauzak ikasteko gure etorkizunerako.

2012-12-05

SAMARITAR ONAREN PARABOLA


KEPA ETA LAGUNENGAN DUEN KONFIANTZA

Kepa oso kezkaturik dago arazo batekin.
Lagunik onena, Jon, galdetu eta galdetu aritu zaio ea zer gertatzen zaion, baina Kepak ez daki zer egin. Lagunari egia esanez gero, ez daki Jonek beste inori kontatuko dion; eta gezurra esaten badio, gaizki sentituko da.

*Zure ustez, ba al du Kepak konfiantzarik lagunarekin? Zergatik? Zer esango zenioke Kepari?

MAITANE ETA TXANGOA

Maitaneren ikaskideak oso pozik daude jaiotzak ikustera doazelako.
Urko, Maitaneren ikaskidea, gaixorik dago eta hainbat egun daramatza etxean, eskolara joan gabe. Horregatik, Maitane irteerako bikoterik gabe geratu da.
Baina Asier, Maitaneren egoeraz ohartu, eta esan dio:
- Nahi al duzu jaiotzak ikustera elkarrekin joatea?
Maitanek baietz erantzun dio. Beraz, Maitane eta Asier irteerara elkarrekin joatekotan gelditu dira.
Baina, gaur goizean, Urko, hobeto dagoenez, eskolara etorri da, eta Maitaneren ondoan eseri da. Urko pozik dago Maitaneren ondoan, eta Maitane ez da ausartzen esaten Asierrekin geratua dagoela. Asier laster igoko da autobusera eta Maitanek ez daki zer egin.
ZER EGINGO ZENUKE MAITANE IZANGO BAZINA?