orrialdeak

2011-09-29

2011-09-26

2011-09-23

ADIKIDETASUNA.-ANTTON&MACQUFFINS

Askotan galdurik sentitzerakoan,
zer egin jakin gabe aurkitzerakoan,
begiak itxi eta zabaltzerakoan,
ni beti izango nauzu zure alboan .

Norbaiti zerbait kontatzeko beharra duzunean,
hotziturik zaudenean edo goibel zarenean,
ta noiz bait izan ezkero laguntza beharrean,
ni beti izango nauzu aldamenean, aldamenean.

Adiskidetasuna da sentiarazten didazuna,
zuretzat beraz kantu hau betirako laguna,
Adiskidetasuna da sentirazten didazuna,
zuretzat beraz kantu hau betirako laguna.

Zer litzateke bizitza lagunik gabe,
bizi osoa bakardadearen jabe,
noiz bait geratzen banaiz zu gabe ene laguna,
zindagit izango dela nire azken eguna.

Zure etxerako bidea ez zait inoiz luzea
horrela lortzen badut behintzat zu laguntzea,
benetan barkaidazu noizbait egin badizut kaltea,
ni beti izango bait nauzu adiskidea, adiskidea.
Zail zait esatea baina zer da adiskidetasuna,
guk biok elkarrekiko sentitzen duguna.
Azkenean helduko da dena den agurtzeko eguna,
ni beti izango nauzu benetako laguna,
benetako laguna,
laguna .


Adiskidetasuna da sentiarazten didazuna,
zuretzat beraz kantu hau betirako laguna.
Adiskidetasuna da sentiarazten didazuna,
zuretzat beraz kantu hau betirako laguna.

ZENBAKIEN MAZEDONIA


Istorio honen bidez,haurrak zenbakiak ikasteaz gain, hainbat balore ikusiko dituzte

2011-09-21

UMERIK GABEKO HERRIALDEA

“Umerik gabeko herrialdea munduaz nagusituz doa eta gizateria osoaz jabetzen ari da. Zorionez, gizaki aldra batek, tartean zu zeu eta zeure lagunak, Lurra planeta tristura eta hondamenditik salbatzeko ahalmena daukazue. Zein izangoda zuen zeregina? Taldeka, zoriontsu izateko sei arlo garrantzitsuenak aukeratu behar dituzue. Aukeraketa horri esker, Lurra planeta salbatu ahal izango duzue”.

Ondoko gauza hauen guztien artean, zoriontsu bizitzeko sei garrantzizkoenak aukeratu behar
dituzue. Argudia ezazu zergatik erabaki duzun horrela.
1. liburuak                                              10. «gominolak»                         19. magia
2. jolasak                                              11. laztan eta musuak                   20. justizia
3. adiskideak                                          12. botikak                                 21. ondo lo egitea
4. elikadura                                           13. etxearen jabe izatea              22. barreak
5. beste pertsona batzuei laguntzea          14. jantziak                                23. fantasia
6. tolesgabetasuna, maltzurkeriarik eza     15. edertasuna                            24. eguzkia
7. ikastea                                              16. gauzak elkarbanatzea             25. telebista
8. elkartasuna, solidaritatea                    17. kirolak                                26. Beste batzuk...
9. familia                                              18. musika ................


Aukera guztiek arrazoituak izan behar dute. Jarduera amaitzeko, talde guztien ekarpenak bateratu eta garrantzizkoenak jasoko dira. Taldeek eginiko aukerez berba ere egin daiteke.

HAURREEN ESKUBIDEEN HITZARMENAREN HISTORIOA


1989ko azaroaren 20an, mundu osoko gobernuetako funtzionarioen, profesionalen, umeei babesa emateko erakundeen eta talde erlijioso ugariren arteko kontsulta eta negoziazioz osatutako hamar urteren ondoren, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Umeen* Eskubideei buruzko Hitzarmenaren testua onartu zuen, eta hurrengo urtean sartu zen indarrean.

Bertan, mundo osoko neska-mutilen eskubideen zerrenda deskribatzeaz gain, umeen garapenerako etapetan euren ongizatea bermatzeko arauak ezarri ziren. Gaur egun, Eskubideen Nazioarteko Trataturik berretsiena da munduan, herrialde bi baino ez baitira geratzen hori berresteko.

Hitzarmenak, aurreko Adierazpenak ez bezala, derrigorrezko izaera du Estatuetan, eta horrexegatik da hain garrantzitsua. Izan ere, hori berretsi duten gobernuek euren lege, polĂ­tika eta praktikak Hitzarmeneko arauen arabera harmonizatu behar dituzte, arau horiek egia bihurtu behar dituzte eta eskubide horien betearazpena oztopatu edo baliogabetu dezakeen neurririk ezin dute hartu.

Hitzarmenak umeei buruzko ikuspuntu berri bat ematen du. Umeak jada ez dira gurasoen jabetzakoak, ez karitateko obra baten onuradun babesgabeak. Gizakiak dira, eta euren eskubideak dituzte. Hitzarmenaren ikuspuntutik begiratuta, umea pertsona da, eta familiako eta komunitateko kidea, eskubide eta erantzukizunekin. Garai batean haurren beharrak negozia zitezkeela uste bazen ere, orain juridikoki lotesleak diren eskubideak bihurtu dira.

Hain zuzen ere, Umeen Eskubideei Buruzko Hitzarmenean ezarritakoaren haritik eta nazioarteko eta Estatuko lege-mailako joerekin bat etorriz NBEk egindako gomendioei erantzunez, Eusko Legebiltzarrak Umeen eta Nerabeen Arretarako eta Babeserako Legea onartu zuen, 2005eko otsailaren 18an.


Lege hau erakundeetan eta gizartean luze jo duen eztabaida-prozesuaren ondorio nagusia da, eta bertan, umeen eta nerabeen aldeko oinarrizko eskubideak testu bateratuan jasotzeaz gaitera, helburu hau ezarri da, besteak beste: Umeen eta Nerabeen Euskal Behatokia osatzea, gaztetxoen eta nerabeen beharrizanak zein diren jakiteko eta polĂ­tika publikoak horietara moldatzeko.

Hitzarmenaren arabera, 18 urtetik beherako pertsona guztiak dira "neskatoak" edo "mutikoak", baldin eta tokian tokiko legeek adin horretatik beherago jartzen ez badute adin-nagusitasuna.


2011-09-20

BIRZIKLAPEN SOLIDARIOA

AITZINA lan taldeak gure laguntza behar du, birziklapen solidario kanpaina baterako. Hemen, Gasteizen badago ume bat, gaixotasun arraro bat duela (ataxia telangiectasia) eta laguntzeko plastikozko tapoiak bildu behar dituzte.
Kanpaina honetan parte hartu nahi baduzu  ekar ezazu tapoiak ikastolara. ESKERRIK ASKO.


GORA EDO BEHERA?

AHATEA ALA UNTXIA?

EMAKUMEA EDO GIZONA?

LORE SORTA ALA BOST AURPEGI?

Begiratu arretaz eta ea aurkitzen dituzun bost aurpegiak.

ZER IKUSTEN DUZU?


ZENBAT PERTSONA DAUDE?




ERANTZUNA:

EZ ZUEN EMATEN HAINBESTE ZEUDENIK EZTA?


ZIUR ZAUDE COCA-COLAKO IRAGARKI BAT DELA?



Begiratu arretaz eta irakurri ondo.

EMATEN DUENA AL DA?


Begira ezazu marrazki hau arreta handiz. Atzea zer da, beltza ala zuria? Pertsona baten irudia ikusten al duzu? Ba al da beste inor? Begiratu arretaz. Pista bat: "bazen behin, sudur bati itsatsiriko saxo bat...". Ohartu al zara? Ongi mugatu gabeko pertsonaren irudiak saxoa jotzen ari den gizona du lagun.

EMATEN DUENA AL DA?

Zein da erdiko bi zirkulu gorrietan handiena: goikoa ala behekoa? Zure erantzuna bi hauetakoren bat izan bada, huts egin duzu. Bi zirkuluak berdin-berdinak dira. Ez al duzu sinisten?

EMATEN DUENA AL DA?

Gauzak hautemateko dugun modua kultura eta gizarte baldintzatzaileek mugaturikoa izan ohi da. Batera ditzagun ikuspegiak eta bila ditzagun berriak. Hautematen dugunaren araberako portaera eta jokabidea izan ohi dugu. Ikus ditzagun adibideak.


Begiratu arretaz, segundu batzuetan, irudiaren erdialdeko puntu ilunari. Marrazkia estatikoa dela jakin arren, mugitzen ari dela irudituko zaigu. Zergatik? Atzealdea beltzak eta marrazkiaren kanpoaldera zabaltzen doazen lerro izurtuek, izan ere, itxurazko mugikortasun hori eragiten dute.

2011-09-13

ADINGABEEN ESKUBIDEEN ALDE

            Unda taldekoek NiKazetarirako egin duten bideoa, haurrek eta adingabeek dituzten arazoak islatzen duena.

1,20 METROTARA ERAKUSKETA -HAURREN ESKUBIDEAK-


              Bizkaiko Abokatuen elkarteak antolatuta eta urriaren 14a bitartean, 1,20 Metrotara izeneko erakusketa berezia ikusteko aukera izango dugu Bilboko FNAC dendan. Erakusketak haurren eskubideen urraketak salatzeko helburua du.

BEHIN BATIAN LOIOLAN: EGAN

Behin batian, Loiolan,
erromeria zan.
Hantxen ikusi nuen
neskatxa bat plazan
txoria baino ere
ariñago dantzan.
Huraxe bai polita,
han politik ba zan!

Esan nion desio
senti nuen gisan,
harekin hizketa bat
nahi nuela izan.
Erantzun zidan ezik
atsegin har nezan
adituko zidala
zer nahi nion esan.

Aurkitu ginanian
inor gabe jiran,
koloriak gorritu
arazi zizkidan.
Kontatuko dizuet
guztia segidan,
zer esan nion eta
nola erantzun zidan.

-Dama polita zera
polita guztiz, ai!
baiñan halere zaude
oraindik ezkongai.
Ezkon gaitezen biok!
Esan zaidazu bai!
-Ni zurekin ezkondu?
Ni zurekin? ja, ja!

Behin batian, Loiolan,
erromeria zan.
Hantxen ikusi nuen
neskatxa bat plazan
txoria baino ere
ariñago dantzan.
Huraxe bai polita,
han politik ba zan!

MALEN: KEN7

IZARRAK ETA LIRAILI PRINTZESA

Antzina, gauzak ez ziren gaur egun diren bezalakoak. Garai hartan ez zegoen ez ilargirik, ez eta izarrik ere.
Zeruak lurra ikutzen zuen ia-ia eta hodeiak, zer esanik ez, eskura zeuden.
Haurrak ondo baino hobeto ibiltzen ziren. Oso txikiak zirenez, ez zuten zerua buruaz jotzen eta egun osoa ematen zuten hodeiez egindako bolak elkarri jaurtitzen, edurrezko bolak balira bezela.
Nagusiak, ordea, makurturik ibili behar izaten zuten beti zeruarekin kaskarrekorik ez hartzeko. Zerua hain hurbil, hain behean, egoteak makina bat buruhauste eragiten zien. Gauean neka-neka eginda egoten ziren, egun osoan markurturik ibili ondoren. Gainera, gauak ilunak eta tristeak ziren ilargirik eta izarrik ez zegoelako.
Urruneko herrialde batean printzesa eder bat bizi zen. Izena ere oso polita zuen: Liraili (Liraili-k “egunsentia” esan nahi omen zuen, haien hizkuntzan).
Arratsalde gozo batean Liraili jauregiko lorategian zegoen josten. Aldean zeramatzan bitxiak oso astunak zirenez, buruko diadema, belarritakoak, eraztunak eta diamantezko lepoko luzea kendu eta bi hodeiren artean eskegi zituen.
“Orain askoz hobeto nago”, pentsatu zuen Liralik zama hura arinduta. Dena den, bazuen beste kezka bat, beste buruhauste bat: josteari utzi eta burua altxatzen zuen bakoitzean zeru-sapaiari takarreko ederra jotzen zion. Horregatik bere nebari laguntza eskatzea erabaki zuen.
Neba Malakas deitzen zen (Malakas hitzak, “sendoa” esan nahi omen zuen). Izan ere herrialde hartako gizonik indartsuena bera zen. Lirailik hau esan zion Malakasi:
-“Malakas, bada garaia zure indarra jendearen onerako erabil dezazun, jendeari laguntzeko”.
-“Zer nahi duzu egitea, Liraili?”.
-“Jaso ezazu zerua gorago. Hartara ez dugu zerupean makurturik ibili beharko”.
Malakas zeruari bultzaka hasi zen. Beno, bultzada bakarra egin zion, itzelezkoa. Zeruak gorako bidea hartu zuen eta ez zen berehala gelditu: egunak joan egunak etorri, zerua urrunduz joan zen.
Baina zer ahaztuko eta Liraili ri bitxiak hodeietatik hartzea ahaztu! Ooooh! Lastima! Ordutik aurrera bere buruko diadema zeruan zintzilik dago, eta guk “Ilargia” deitzen diogu. Baina bitxi gehiago ere ahaztu zuen: belarritakoak, eraztunak eta diamantezko lepokoa. Han goian daude guztiak: Izarrak.

KATUEN TXILINA

Garai hartan saguak urtero biltzen ziren. Mundu osokoak elkartzen ziren: Japoniakoak, Amerikakoak, Italiakoak... Zuriak, grisak, beltzak, hirikoak, basokoak... Guztiak onartzen zituzten batzarrean.
Batzar hoietako batean katuei aurre egitea erabaki zuten.
Nahikoa zen! Erruki gabeko sagujale haiekin nazkatuta zeuden! Nazkatuta haien bibote luzeekin eta nazkatuta, batez ere, haien erpe zorrotzekin! Bakean bizi nahi zuten, beldurrik gabe, mehatxurik gabe.
Zer egin, ordea? Han bildutako guztiek hitzegin zuten. Berriketak etorri ziren, eztabaidak, erabakiak eta, azkenean, borrokak. Ez ziren ados jartzen. Han ez zeuden iritzi bereko bi sagu. Zelako saltsa! Ikustekoa izan zen!
Halako batean sagu eme batek hartu zuen hitza eta isiltzeko esan zien beste guztiei.
-“Lasai, denok gaude ados, lagunok. Bai, katuak gure arerioak dira, gure etsaiak. Beraiek eragiten dituzte gure arazo guztiak. Munduko piztiarik krudelenak dira. Pentsa, batzuetan lehoiak ere errukitu egiten dira gurekin, baina katuak inoiz ez. Katuek amaigabeko pazientzia dutenez, beti egoten dira gure zain. Katu zikinak! Buztanetik harrapatzen gaituzte eta kozka egin aurretik gurekin jolas egitea gustatzen zaie. Eta gainera, hain dira isilak!”.
- “Aizu, hori badakigu”. -Moztu zion sagu handi batek-. “Berriketak alde batera utzi eta kontaiguzu zure ideia. Azkar”.
-“Erraza da” -esan zuen sagu emeak-. “Nahikoa da katu bakoitzari txilin zaratatsu bat lepotik jartzea katuei ziria sartzeko”.
Saguek oso pozik hartu zituzten hitz haiek. Txaloka hasi ziren. Oso ideia ona zen! Txilina! Nola ez zitzaien aurretik bururatu? Ahobatez onartu zuten ideia hura eta oso pozik itzuli ziren etxera. Mundua aldatzeko zorian zegoen, zalantzarik gabe. Akabo katuen erregetza!
Orduan, katuek zergatik jaten dituzte saguak oraindik? Txilinek zarata gutxi egiten dutelako?
Bai zera! Ez da horregatik. Badakizue zein izan zen arrazoia? Susmatzen duzue, ezta? Katuei txilina jartzeko sagu ausartik ez dagoelako zoritxarrez.

MUNDUKO ARRAZAK

2011-09-08

DANTZARIAK ETA TALDE LANA

TALDE LANETAN AGERTZEN DIREN ARAZOAK

       

         Talde lanetan lan egiten dugunean, oso normala da arazoak agertzea. Hori gertatzen da, guztiok desberedinak garelako, baina aldi berean, hori da taldeak aberatsa egiten duena.
         Errezago izango zaigu, aurkitzen ditugun arazoei guztion artean aurre egitea. Hurrengo bideoan, talde lanetan lan egiterakoan ager ditzakeen arazoei buruz hizt egiten da modu dibertigarri batean. 

IZURDEEN BIZIMODUA


       Bideo honen bidez, animaliak elkarrekintzan lan egiten dute bizitzako lehenengo unetik.kasu honetan izurdeen bizitzan oinarritzen dira, hauek elkar lan egiten dute beraien bizi - iraupena ziurtatzeko. Animaliak eta gizakiak aldentzen dira, hauen elkarrekintza aztertuz.

INURRIAK TALDE LANEAN

 

          Oraingoan inurriak dira protagonistak.Inurria gizakia bezala, kooperazio kontzektua barneratuta dutela dirudi. Honako honetan, beraien bizimoduan zelan talde lanean aritzen diren eta guztiak helburu berdina duten azaldu egiten digu. Hortaz, inurri bakoitzak helburu berdina izango du baina lan zehatz bat burutu beharko du.Begira nolako antolaketa duten beraien bizi - iraupena kontrolatzeko. 

TALDE LANA -BUSCANDO A NEMO-

Askotan aipatu dugu talde lanaren garrantzia eta honekin jarraitzen dugu. Hemen daukagu Nemo" filmaren zati bat, non talde lanari esker askatasuna lortzen dute.
Eguneroko bizitzan izugarrizko inportantzia izaten du lan taldean aritzea, ez soilik eskolan.

2011-09-07

PINTURA LEHIAKETA

Leirek ilusio handia zuen pintura lehiaketa irabazteko, baina Xabierri eman diote saria. Irabazlea nor den ikusten duenean, bi aukera ditu Leirek: zorionak ematea edo kasurik ez egitea.
Zer egingo zenuke Leire bazina?

2011-09-05

ONGI ETORRI

DATORREN ASTEARTEAN, BERRIZ IKASTOLARA. OPORRAK AMAITU ETA IKASTOLARA GURE LAGUNEKIN. NON EGON ZARETE, NOLA IZAN DIRA ZUEN OPORRAK ...

HEMEN GAUDE ZUEN BERRIEN ZAIN.