orrialdeak

2014-01-18

2014-01-17

2014KO SAN ANTON EGUNA

San Anton eguna dela eta, zuregana jotzen dugu burutuko diren ekintzetan zure ikastolako ikasleek parte hartzera gonbidatzeko. Ekintzok, Espainia Plazan egingo dira, urtarrilaren 17an, ostirala, 17:00etatik aurrera. Haurrentzako hainbat ekitaldi antolatuko dira: erraldoiak eta buruhandiak, zezensuzkoa, musikagiroa eta gaztelu puzgarriak. Baita San Anton Txikitxo zozketa. Zozketa, parte hartzen duten ikasgela guztien artean egingo da; hau da, hiriko Haur Hezkuntzako (txartel urdinak) eta Lehen Mailako Hezkuntzako ikasgelen artean. Saria, txokolatezko txerri handi bat izango da. Zozketan parte hartzeko, ikastetxeko ordezkaria (neska/mutila) enparantzan egon beharko da eta gelari dagokion txartela berarekin eraman.beharko du. lrabazlea izatekotan bera aurkeztu beharko da, txartelarekin batera, saria jasotzeko. Behar adina aldiz errepikatuko da zozketa, bertan direnen artean saritua agertu arte.

                                                                 ZORTE ON!!!!!!!

2014-01-15