orrialdeak

2011-05-17

MARKOREN KASUA

Egun batean, Markok azokara lagundu zion amari. Sarreran gazte batzuk zeuden, uholdeak suntsitutako herri batzuen alde dirua biltzen.

Etxerakoan, Markok ezin zuen burutik kendu zein triste izan behar duen etxerik eta arroparik gabe geratzeak eta edateko urik er ez edukitzeak.

Ez bat, ez bi, itsulapikoa zabaldu zuen. Hura miseria! Han ez zegoen hogei zentimo besterik! Zer egin?

Orduan anaiaren itsulapikoari begiratu zion eta pentsatu zuen: "Anaiari dirua eskatzen badiot, ez dit emango, seguru. Eta ezer esan gabe hartzen badiot? Ez da konturatuko. Itzuli egingo diot poliki-poliki asteko eskupekotik".

Eta halaxe egin zuen. Anaiaren itsulapikoa zabaldu, eta txanpon batzuk hartu zituen.

Azokara joan eta txanpon guztiak eman zizkien diru biltzaileei.

Orain Markok ezin du lo egin, dilema bat duelako: zergatik sentitzen da gaizki, elkartasun kanpainan parte hartuta ondo jokatu badu? Bestalde, anaiari egia esaten badio, haren konfiantza galduko duela uste du. ZER EGIN BEHAR DU?

11 iruzkin:

  1. Nik Markoren kasuan Anaiari esango nion hartu niola dirua eta zergatik hartu nion.

    ErantzunEzabatu
  2. Maialen eta Adriana13/2/20 (09:26)

    Markoren kasuan,anaiari egia esango nioke eta zergatik egin nuen hori,pertsonei laguntzeko.

    ErantzunEzabatu
  3. Lexuri eta Marina13/2/20 (09:32)

    Ni ez nion kenduko eta esango nion usteko dirua.

    ErantzunEzabatu
  4. Anaiari esango nion kendu diodala dirua, laguntzeko behartzuei

    ErantzunEzabatu
  5. Esan bere anaiari dirua kendu diola eta dirua bueltatuko diola pagarekin.

    ErantzunEzabatu
  6. Markok bere anaiari pasatu dena kontatu dio eta anaiak ulertzen du eta barkatu egin dio.Handik aurrera hilabetero joaten dira dirua ematera.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Nik pentsatzen dut Markok esan beharko zion eta azaldu zergatik kendu dion.Orduan bere ideia azalduko zion eta horrela ez da ezer gertatuko.

      Ezabatu
  7. AINARA ETA LEIRE13/2/21 (10:29)

    Nire anaiari barkamena eskatuko nion,eta nire gurasoei esango nion,
    nire paga anaiari emateko.

    ErantzunEzabatu
  8. xabier eta Ander13/2/21 (10:31)

    Bere anahiari esan zion:
    -Itzulapikotik hartu dizut dirua, behar zuten jendeari emateko.
    -Eta zergaitik ez duzu hartu zure itzulapikotik dirua hartzen?
    -20 zentimo bakarrik nituelako.
    -Orain zure pagarekin ordaindu behar didazu!!!

    ErantzunEzabatu
  9. Anaiari kontatuko nion eta esan zergaitik hartu nion, besteei laguntzeko.

    ErantzunEzabatu
  10. Beza eta Iratxe13/2/21 (10:34)

    Anaiari esango nion ia uholdea suntsitutako jendei lagundu nahi dion eta bera esaten badu ez esango nion-benga mesedes, eta bera esango zidan baietz baina konturatzen bada ez dagoela dirua,barkamena eskatuko nion eta azalduko nion zergatik kendu diodan dirua.Bera ulertuko zidan eta haserre badago ni ez haserretzea egingo diot,eta amari dirua ezkatzera joango ginateke.

    ErantzunEzabatu

ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK.