orrialdeak

2012-01-28

BAKEARI BURUZKO ABESTIA: BETOR BAKEA



HONA HEMEN BAKEARI BURUZKO ABESTI POLIT BAT


BETOR BAKEA

Ez kendu, gero, ume bati ogirik,
ezta ezpainetatik irribarrerik!
Herriak ez daitezela borrokan ibil!
Ez itzali, gero, maitasun begiradarik!

Elkarrekin inoiz ez ezaxolarik!
Ez gorde, gero, senideari gorrotorik!
Esperantzarako beranduegi ez baita,
ez gogortu, gero bihotzik!

ETOR BEDI BAKEA
HERRIETARA, BIHOTZETARA.
ETOR BEDI BAKEA
PERTSONENGANA, LAGUNENGANA!
MAITASUNAK ALDA DEZALA
MUNDUA.

Denok poz-pozik, eskutik oratuta,
maitasuna lege bakarra da eta.
Aberatsek, gutxien daukatenek,
ez daitezela esplota!

Ez kendu, gero, gauari musikarik!
Sortutakoari, egunsentiari... distira!
Haizearen laztanak sentituko ditugu!
Betor bakea gure herrira!

ETOR BEDI BAKEA...

2012-01-20

Mohandas Karamchand Gandhiren bizitza

Mohandas Karamchand Gandhi, gujaratiz મોહનદાસ કરમચંદ ગાંધી mohandās karamchand gā̃dhī?, (1869ko urriaren 2-1948ko urtarrilaren 30) politikari eta buruzagi erlijioso indiarra izan zen. Mahātmā Gandhi izenez egin zen ezaguna (sanskritoz, mahā ātmā, ‘arima handia’). Indiako estatuaren sortzaileetariko bat izan zen. Bere filosofiak bakezaletasuna iraultzarako bitarteko bezala aldarrikatzen du. Bizitza osoan zehar mota guztietako indarkeriaren aurka egon zen.Bizitza
XIX. mendean erreforma garrantzitsuak gertatu ziren Indian. Mugimendu hauek, Hinduismo tradizionala, erreforma sozial eta ideia politiko berriekin elkartzea zuten helburu. Arlo honetan Gandhik eragin handia izan zuen.
Hinduista nazionalisten buruak, abokatu ikasketak egin zituen Londresen. Bere lana Hego Afrikan egin ondoren (1893) hinduisten egoera salatzeko protesta egin zuen, bere erresistentzia pasiboaren politika aplikatuz.
Britainiar inperialismoaren aurkako gatazkan, gizarte borrokarako eta politikarako egokitu zituen hindu irakaspen zaharrak: bortxarik gabeko jarrera, barazkijale izatea, ezkongabetza eta jende desberdinen arteko begirunea.
1947. urtean hindu eta musulmanen arteko biolentziari bukaera ematen saiatu zen.
1948ko urtarrilaren 30ean sikh erlijioko fanatiko batek hil zuen, eguneroko otoitzak egiten ari zela.
Gandhiren printzipioek Martin Luther King, Jr. edota Nelson Mandela bezalako demokraziaren aldeko eta arrazismoaren aurkako ekintzaile belaunaldi oso bat insipiratu dute.

2012-01-18

EMAKUMEAK ETA BAKEA

RIGOBERTA MENCHU
AUNG SA SUU KYI



ZER EGIN DUTE ETA ZER EGITEN DUTE EMAKUMEZKOEK BAKEARENGATIK?

Rigoberta Menchú guatemaltarra; Aung
San Suu Kyi birmaniarra, Shirin
Evadí irandarra eta Wangari
Maathai afrikarra.
Beraien antzera, milaka
emakume ari da mundu
osoan zehar, bakearen aldeko
indarkeriarik gabeko borrokan
lanean, hala nola, “Las
Madres de la Plaza de Mayo”
edo “las Mujeres de Negro”…
Beraiek beti eskaintzen diete irribarre eta esku zabal
bat beraien manifestazioetan parte hartu nahi duten
pertsona orori.
Guk ere lagun dezakegu bakea eraikitzen, bai kalean,
bai etxean, bai auzoan… edonon. Horrela lortuko baitugu
indarkeria edozein zirrikitutik desagertzea.

SHIRIN EVADI

WANGARI MAATHAI
                

KALKUTAKO AMA TERESA

Denok ezagutzen gogun pertsonaia famatu da eskuzabal honek, hau da, Kalkutako ama Teresak, hurrengo erantzunak eman zituen inkesta honi. Hamen daukazuez!!
  1. Zein da egunik ederrena? GAUR
  2. Zein da gauzarik alaiena?    HANKA SARTZEA
  3. Zein da oztoporik handiena?    BELDURRA
  4. Zein da hutsegiterik handiena? NORBERA ALDE BATERA USTEA
  5. Zein da gaitz guztien jatorria? NORBEREKERIA
  6. Zein da distrakziorik politena? LANA
  7. Zein da porrotik txarrena? ETSIPENA
  8. Nortzuk dira irakaslerik onenak? HAURRAK
  9. Zein da lehenengo premia? KOMUNIKATZEA
  10. Zer da gehien pozten gaituena? BESTEENTZAT BALIOGARRIA IZATEA
  11. Zein da misteriorik handiena? HERIOTZA
  12. Zein da akatsik handiena? UMORE TXARRA
  13. Zein da pertsonarik arriskutsuena? GEZURTEROA
  14. Zein da sentimendurik kaxkarrena? GORROTOA
  15. Zein da oparirik ederrena? BARKAMENA
  16. Zer da ezinbestekoa?   EGOITZA
  17. Zein da biderik azkarrena? BIDE ZUZENA
  18. Zein da sentsaziorik handiena? BARNEKO BAKEA
  19. Zein da babeslekurik eraginkorrena?    BAIKORTASUNA
  20. Zein da asetasunik handiena? EGINDAKO BETEBEHARRA
  21. Zein da munduko indarrik potenteena? FEDEA
  22. Zein dira pertsonarik beharrezkoenak? GURASOAK
  23. Zein da gauzarik ederrena? MAITASUNA

BAKEARI BURUZKO POEMA

Egizu hegan uso galdua,
esnatu eta egin hegan berriro
zauri zaharren gainetik,
lur eta itsaso guztien gainetik.

Egizu hegan, eta
zabaldu zure hegoak
gauza tristeak eta txarrak, bakardadea eta oinazea
maitasunez estaltzeko.

Bakea bedi zurekin,
emadazu eta har ezazu bakea,
bake askea, eta ireki zure bihotza baldintzarik gabe.

BAKEARI BURUZKO ESALDIAK

Mahatma Gandhi. Indiako politikari eta pentsalaria

“Indarkeriaz lortzen denari indarkeriaz soilik eutsi dakioke”

John Hume. Bakearen Nobel Saria 1998

“Indarkeria dagoen tokian beti da posible eta desiragarria bakea ezartzea”

Martin Luther King. Bakearen Nobel Saria 1964
“Txorien antzera hegan egiten eta arrainak bezala igeri egiten ikasi dugu; baina
ez dugu ikasi haurride bezala bizitzeko arte xumea”

John F. Kennedy. EEBBetako Presidentea

Gizakiak azken puntua jarri behar dio gerrari, edo gerrak azken puntua jarriko
dio gizakiari

Nelson Mandela. Bakearen Nobel Saria 1993

“Aske izatea da bestea errespetatzea”

Desmond Tutu. Bakearen Nobel Saria 1984

“Sistema ekonomikoa txarto dabilenean arrazakeria sortzen da”

Mihail Gorbachov. Bakearen Nobel Saria 1990
“Gardentasuna eta elkarrizketa behar ditugu mundua hobeto antolatzeko”

Willy Brandt. Bakearen Nobel Saria 1971

“Bidegabekeria bat onartuz bide ematen zaie ondorengo bidegabekeria guztiei”

Jose Antonio Agirre Lekube. Eusko Jaurlaritzako Lehen Lehendakaria
“Askatasuna da mundua batuko duen gauza bakarra”

GANDHI

EZ DAGO BIDERIK BAKEA LORTZEKO, BAKEA DA BIDEA (Gandhi)
Urtarrilaren 30an , Indiako lider espirtituala eta nazionalaren heriotzaren oroitzapena egiten da, eta honekin batera, BAKEAREN EGUNA.
Gandhi, abokatu eta politiko hindu bat izan zen eta mundu osoan ezaguna egin zen erresistentzia pazifikoan eta espiritualismoan oinarritutako
ekintza eta aldarrikapen politikoaren sinbolo bezala. Bere doktrina bi printzipiotan oinarritzen da: pertsona zuzena izateko "egiaren bilaketan" eta
erasoei aurre egiteko "indarkeriaren aurkan". Mahatma ezizenak "anima haundia" esan nahi du.

2012-01-14

SAN ANTON ABADEAREN EGUNEKO ZOZKETA. 2012/01/17

Egitaraua
17:15
· Erraldoi eta Buruhandien korpartsaren
Bezperetarako irteera, Espainia Plazatik
San Pedro parrokiara, Txistulari Udal
Taldearen eta Udalaren Folklore
Akademiako gaitero, txistulari eta
trikitilarien laguntzaz.
· Gargantua eta Puzgarriak Espainia
Plazan (17:00.-18:30.).
17:30
· Txerriaren bedeinkapena eta
Bezperetako elizkizuna San Pedro
parrokian. Bezperetako irteeran,
Erraldoien dantza eta ondoren Espainia
Plazara berriz ere, kalejiran
17:45
· Txokolate eta bizkotxoen banaketa
Espainia Plazan.
· Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren
dantza.
· Dantza Plazan.
18:00
· San Antoneko zozketa Udaletxeko
Areto Nagusian.
18:30
· San Anton Txikiren zozketa.
18:50
· Zezensuzkoak.
19:00
· Erraldoi eta Buruhandien agurra. Jai
amaiera.

SAN ANTON TXIKI 2012ko Urtarrilaren 17

San Anton festaren istorioa 1781ean hasten da. Lehenengo Gasteizko umezurztegia eta, geroago, San Prudentzioko Egoetxea antolatzen zuten festa. Gaur egun, Gasteizko Udaleko Kultura Sailak bere menpean dauka San Anton-en ospakizuna.
1994 urtetik, Udaletxean egiten den zozketarekin batera, Espainia Enparantzan, Gasteizko eskola guztien artean, txokolatez egindako bi txerri zozketatzen dira.
Ordurarte festa, San Pedro Elizan egiten ziren bezperekin eta Udaletxeko zozketarekin baino ez zen ospatzen. Orduan, Enparantzan egiten den zozketaren helburuak bi dira: San Anton ospakizuna, festa herrikoia bihurtzea eta hiriko ume eta gazteei hurbiltzea.
Zozketarekin batera, beste hainbeste gauzak aurkitu ditzakegu Enparantzan bertan:
 Turroi banaketa.
 Erraldoi eta buruhandien konpartsa.
 Folklore Akademiaren emanaldia.
 Umeentzako jolasak.
 Zezensuzkoak.

Aurten, txokolatez eta trufaz egindako bi txerri zozketatzen dira. Bat Haur Hezkuntzako gela guztien artean zozketatuko da eta bestea, Lehen Hezkuntzako gelen artean. Nalda Gozotegia-z eginak, bakoitza 50 kg-ko pisua dauka.
319 txartel banatu dira Haur Hezkuntzako eta 589 Lehen Hezkuntzarako, parte nahi izan duten 48 eskolen artean.

SORTE ONA ETA ONDO PASA OSPAKIZUNEAN.

2012-01-12

2012ko Sahararen aldeko Euskal karabana

Aurreko urteetan bezala Sahararen aldeko Euskal karabana abian jarri da.
Elkartasun kanpaina honen helburu nagusia Saharar Herriari elikagaiak helaraztea da, Tindufen (Aljeria) errefuxiatutako sahararrek gaur egun jasaten duten elikadura-krisi larria ahal den neurrian arintzeko.
        NBEren Elikagaien Munduko Programak (EMP) aditzera eman du 2002ko urria geroztik saharar errefuxiatuek eguneko elikadura beharrizanen % 11 baino ez dutela asetzen. Diru-ekarpen erregularrak oso gutxi direnez, elikadurarako erabiltzen diren fondoak oso gutxi dira. Era berean, elikagaien murrizketa zorrotz horrek saharar errefuxiatuen osasunean ondorio  larriak izango dituela adierazi du, batez ere bost urtetik beherako umeen, emakume haurdunen eta ama bular-emaileen osasunerako.
  2012ko urtarrilaren 30ean amaituko den kanpaina honetan laguntza eman nahi baduzu honako  hauek ikastetxera ekartzea proposatzen dizuegu: oliotan ontziratutako atuna, sardinak oliotan, olio, pasta, azukrea, arroza, lekaleak,  konpresak eta helduentzat ipurzapiak.
Mila esker aldez aurretik eta animatu, zuk egindako ahalegin txikia beraientzat laguntza  handia bait da.

2012-01-08

TETRIS


MEMORY 2


GORPUTZ ATALAK EZAGUTZEN INGELESES