orrialdeak

2011-03-30

SANTIAGO BIDEA



Ibiltarien etorreraren hasiera
Done Jakue Apostoluaren heriotzatik (K.o. I) zortzi mende pasa ondoren, Hispaniako ipar mendebalde inguruan Done Jakue apostolua, zonaldea ebanjelizatu ostean, bertan hilobiratu zutenaren kondaira zabaldu zen. Alfontso II.a bertara hurbildu zen bere gorte guztiarekin, Historiako lehen erromesa izan zelarik. Iritsitakoan bertan elizatxo bat eraikitzea agindu zuen. Albiste hau azkar zabaldu zen inguruko lurretan.
814. urtetik aurrera Santiago Compostelakoak erromesak jasotzen hasi zen, apostoluaren hilobiaren aurkikuntzaren ostean. XII. mendearen lehen erdian bultzada handia izan zuen bertarako erromesaldiak. Albistea azkar zabaldu zen Europa katolikoan zehar eta bertatik erromesak iristen hasi ziren hilobia zegoen gunera Campus Stellaera, eta hortik egungo Compostela izena.

Erromes-maskorra ohikoa da Galiziako kostaldean. Erdi Aroan, Done Jakue bideak Santiagotik haraindira jarraitzen zuen, Finisterrera iritsi arte. Han, erromesek vieira bat hartzen zuten, erromesaldiaren erakusgarri. Horrela, Bidearen ikur bihurtu zen. Egun ere, Done Jakue bidea markatzeko erabiltzen den ikur nagusia da.