orrialdeak

2012-06-27

Haur-esplotazioaren kontrako Nazioarteko Eguna

Haur-esplotazioaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Intervidak nabarmendu egin du "premiazkoa" dela neurriak hartzea eta "haur horiek heziketa egokia jasotzea bermatzeko" programak bultzatzea.


Mundu osoan 215 milioi adingabe dira lan-esplotazioaren biktima, eta horien erdiek baino gehiagok (115 milioi) baldintza eskasetan egiten dute lan, Intervida Gobernuz Kanpoko Erakundeak emandako datuen arabera. Erakunde horren arabera, "lan merkatuan hain goiz sartzen direnez, ez dute oinarrizko heziketa eta prestakuntzarik, etorkizunean , euren familien eta euren komunitatearen bizi-kalitatea hobetu ahal izateko".

Haur-esplotazioaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, eta arazoaren larritasuna ikusirik, heziketa jasotzeko aukera izatea beharrezkoa dela eta "haur-esplotazioari aurre egitea bermatzeko ezinbesteko pausoa" dela adierazi du Intervidak,.

Halaber, haur horiek, batez ere, baldintza txarretan lan egiten dutenek heziketa jaso dezaten, "premiazkoa" da hori bermatuko duten neurriak, politikak eta programak bideratzea.

Horretarako, Intervida erakundeak El Salvadorren, Nikaraguan eta Bangladeshen lehen hezkuntzarako sarrera sustatzeko proiektuak jarri ditu abian, lan egiten duten haurrei heziketa ematen diete eta familiak sentsibilizatzen dituzte haurren heziketak duen garrantziaren gainean.

2012-06-07

ESKUBIDEEI BURUZKO ESLOGANAK

 HONA HEMEN 6.MAILAKOEN ESLOGANAK HAURREN ESKUBIDEEI BURUZ:
- "Gudarik gabeko mundua, alaitasunez eta pozez zaindua."
- "Zure eskua behar dugu mundua hobera aldatzeko"
- "Goserik gabeko mundua"
- "Gure munduan, guztia bizitza da"
- "Txirotasuna eta tristura herritik atera"
- "Ez sinestu zuri esaten dizutena, zuk pentsatzen duzuna baizik"
- "Lagun, lagunak munduan bizi dira"
- "Ikasbidea erlijiora etortzen bazara, denak elkartuko gara eta ikusiko duzue pertsona guztiak berdinak garela eta guztiak eskubide berdinak ditugula"
- "La salud derecho de todos ¡ACTUA!"

GUZTIOK OSO LAN POLITAK EGIN DITUZUE.
ZORIONAK!!!!

SOMOS Elkarrekin mundua aldatzeko

“SOMOS unidos para cambiar el mundo” (SOMOS Elkarrekin mundua aldatzeko) kanpaina aurkezten dizuegu, bertan estatuko 25 G.K.E. garrantzitsuenak parte hartzen dutelarik, beraien helburua gizarte partehartze kultura bat sorraraztea da eta besteei laguntzeko sentimendua handitzea, erakunde baten bazkide izateari balore emanez.

Hori dela eta, esperientzia hau gizarte guztiarekin partekatu nahi dugu, ekintza honi amaiera emateko "D eguna" ospatuko dugu, non gizarte ekintza bat egiteko asmoa dugu,non G.K.E.-i laguntzen dieten bazkide guztiak eskertu nahi ditugu. Egun hori, denboran iraun dezala espero dugu eta egun horri "solidaritate eguna" bezala ezagutzea nahi dugu, ekainak 8 ospatuko dugularik. Egun horretan, gizarteari keinu bat egingo diogu, honela erakutsiko diegu solidario izateaz arro gaudela, "Gauzei bira eman nahi diegu", hau da, egun horretan jantzi bat aldrebez eramango dugu. Ekintzaren bideoak aurkezten dizkizuegu, bideo hauek arrakasta handia izaten ari dira sare sozialetan eta komunikazio sareetan, baita kanpaina azaltzen den web orrian ere.
 

                                                 SOMOS Elkarrekin mundua aldatzeko




Ea lortzen dugun ikastolako guztiak edo ia gehienak,  EKAINAREN 8AN, jantzi bat aldrebez eramatea.
SOMOS ELKARREKIN MUNDUA ALDATZEKO