orrialdeak

2012-01-12

2012ko Sahararen aldeko Euskal karabana

Aurreko urteetan bezala Sahararen aldeko Euskal karabana abian jarri da.
Elkartasun kanpaina honen helburu nagusia Saharar Herriari elikagaiak helaraztea da, Tindufen (Aljeria) errefuxiatutako sahararrek gaur egun jasaten duten elikadura-krisi larria ahal den neurrian arintzeko.
        NBEren Elikagaien Munduko Programak (EMP) aditzera eman du 2002ko urria geroztik saharar errefuxiatuek eguneko elikadura beharrizanen % 11 baino ez dutela asetzen. Diru-ekarpen erregularrak oso gutxi direnez, elikadurarako erabiltzen diren fondoak oso gutxi dira. Era berean, elikagaien murrizketa zorrotz horrek saharar errefuxiatuen osasunean ondorio  larriak izango dituela adierazi du, batez ere bost urtetik beherako umeen, emakume haurdunen eta ama bular-emaileen osasunerako.
  2012ko urtarrilaren 30ean amaituko den kanpaina honetan laguntza eman nahi baduzu honako  hauek ikastetxera ekartzea proposatzen dizuegu: oliotan ontziratutako atuna, sardinak oliotan, olio, pasta, azukrea, arroza, lekaleak,  konpresak eta helduentzat ipurzapiak.
Mila esker aldez aurretik eta animatu, zuk egindako ahalegin txikia beraientzat laguntza  handia bait da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK.