orrialdeak

2011-12-22

Gabon zoriontsua izan


ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

2011-12-19

DESIOEN ZUHAITZA

DATORREN ABENDUAREN 22AN, DESIOEN ZUHAITZA ZOZKETATUKO DA. ZOZKETAN PARTE HARTU NAHI DUENA, ERLIJIO GELAN PATIO ORDUAN.ZORTEA IZAN EZAZUE.


2010 urteko zaritua: MARIA BORDEGE 3.D
ZORIONAK!!!!!!!!!!!!

2011-12-04

MAHJONGG


2011-11-30

2011-11-23

ESKUBIDEEN UHARTEA

KLIKATU HEMEN JOLASTEKO

Haurren Eskubideen Aldarrikapena 1959ko azaroaren 20an Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak egindako aldarrikapena da, haurren eskubide unibertsalak finkatuz.
Haurren eskubideak ( edo haurtzaroaren eskubideak) jaiotzeagatik bakarrik haur eta nerabeek dituzten eskubideak; utziezinak, berezkoak eta nahitaezkoak direnak haurtzaro on bat izateko dira.
Batzar Nagusiak Haurren Eskubideen Aldarrikapen hau adierazten du, haurrek haurtzaro zoriontsu bat izan dezaten, eta Aldarrikapenean aipatzen diren eskubide eta askatasunez goza dezaten, beren eta gizartearen mesedetan, eta gurasoei, gizon-emakumeei nahiz erakunde, tokiko agintaritza eta gobernu nazionalei eskatzen die aipatutako eskubideak aitor ditzaten eta haien alde lan egin dezaten, legegintzako  neurriak eta beste neurri batzuk pixkanaka ezarriz, honako printzipio hauen arabera:
1. Berdintasunerako eskubidea, arraza, erlijioa edo nazionalitatea kontuan hartu gabe.
2. Babes berezia jasotzeko eskubidea, fisikoki, mentalki eta sozialki osasuntsu eta libre haz daitezen.
3. Izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea.
4. Elikadura, etxebizitza eta osasun-arreta egokia izateko eskubidea.
5. Urritu fisiko edo psikikoek hezkuntza eta arreta bereziak jasotzeko eskubidea.
6. Familiak eta gizarteak maitatua eta ulertua izateko eskubidea.
7. Doako hezkuntza baterako eskubidea. Ongi pasatzeko eta jolasteko eskubidea.
8. Arrisku-egoeratan arreta eta laguntza jasotzen lehenak izateko eskubidea.
9. Abandonatua eta lanean esplotatua ez izateko eskubidea.
10. Munduko pertsona guztien arteko elkartasuna, adiskidetasuna eta justizia sustatzen duen hezkuntza jasotzeko eskubidea.

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKA

2011-11-21

EUSKERAREN ASTEA

Aste honetan, azaroaren 21etik 25era, euskeraren astea ospatzen dugu. Guztien artean Euskal Herria hobeto ezagutuko dugu, pisten jolasarekin eta aukeratzen gogoko ditugun Euskal Herriko leku zoragarriak. Eta nola ez, abesten "Tipi- tapa Euskal Herrian zehar"
Beraz aste honetan EUSKERAZ HIZT EGINGO dugu.

2011-11-18

2011-11-09

TIPI-TAPA, TIPI-TAPA, EUSKAL HERRIAN ZEHAR

AURTEN EUSKARAREN ASTEKO ABESTIA OSO POLITA DA. EA IKASTEN DUGUN!!!!!!!!!!!!!
TIPI-TAPA, TIPI-TAPA, EUSKAL HERRIAN ZEHAR

1.
Antzinako denboretan
baso  ta kobazulotan
baziren bizilagunak
arteetako artistak.
Ekainen nahiz Uztaritzen
zaldi, oreinak margotzen
aro hotza zen nagusi
surik gabe ezin bizi.
 
2.
Denbora aurrera doa
erromatar nahiz frankoak
Euskal Herrira etorri
baina Euskara nagusi.
Eta orain gu bagoaz
gure ametsa beteaz
mahatsaren lurraldera
Arabaren hegoaldera.

Tipi-tapa, tipi-tapa, Euskal Herrian zehar
Tipi-tapa, tipi-tapa,mingainean euskara

3.
Lizarratik Tuterara
Erribera, Erribera.
Ebrotik Iruñaraino
tarte zabala dago
Baztanen lanbro eta lur
hantxe dago Amaiur.
Gaztelu zaharra muinoan
izan dezagun gogoan.
 
4.
Saratik Baionaraino
itsasoa laino dago,
itsasertza segi, segi
eta Bizkaira iritsi.
Gernikan zenbat histori
gezur asko, egi gutxi,
suntsitu zuten ta erre
horregatik gaude haserre.

Tipi-tapa, tipi-tapa, Euskal Herrian zehar
Tipi-tapa, tipi-tapa,mingainean euskara

5.
Hauxe da, bai, amaiera
Gasteizera iritsi gara,
muino gaineko herria
zabal-zabala da iada. 
Bidaia bukatu arren
esan behar dugu ozen,
zein polita den guztia
Euskaraz bada bustia.

Tipi-tapa, tipi-tapa, Euskal Herrian zehar
Tipi-tapa, tipi-tapa,mingainean euskara (bis)

2011-11-04

ERLAJAZIO ARIKETA

Umeak beti daude mugimenduan baina noizbehinka erlaxazio ariketaren bat egitea oso komenigarria da batez ere, ariketa fisikoa egin ondoren (psikomotrizitate saio baten ostean adibidez).
Horregatik erlaxaxio ariketa bat proposatuko dut:

Leku lasaia bilatuko dugu eta ariketarekin hasteko abesti lasaigarri bat jarriko dugu. Abesti hau bitan entzungo dugu. Lehenengo entzuketan, ikasleei orpoen gainean eserita belauniko jartzeko eta gorputza zuzen edukitzeko eskatuko diegu. Abestia aurrera doan ahala, besoak goitik behera eta behetik gora mugituko dituzte poliki-poliki, burua eskuinera eta ezkerrera mugituko dute eta azkenik, gorputza alde batera eta bestera. Mugimendu bakoitzak hamar segundu iraunduko du eta hauek errepikatuko dira abestia amaitu arte.
Bigarren entzuketan lurrean buruz gora etzanda jartzeko esango diegu. Lurrean etzanda daudela arnasketa ariketa egingo ditugu eta hauekin batera, lehenengo hankak, gero besoak eta azkenik burua alde batera eta bestera mugituko dute.

Ariketa hau egiteko erabiliko nukeen musika, musika klasikoa izango litzateke. Musika mota honek haurren erlaxaxioa eta garapen kognitiboa sustatzen du:


2011-11-03

KRISTAUTASUNAREN OINARRIAK

MANDALAK ZERTARAKO?

 Zertarako erabiltzen ziren MANDALAK?

Gogoa eta arima baretzeko
Beste pertsonekin eta unibertsoarekin harmonia aurkitzeko.
Kontzentraziorako
Tokiko energia positiboa aktibatzeko
Meditaziorako.
Buruaren eta adimenaren gaitasunak areagotzeko.

Eta guk, zertarako erabiliko ditugu?

Gai jakin batzuetan kontzentratu edo/eta haiei buruz meditatzeko.
Esentziarekin kontaktuan jartzeko.
Kanpoko munduarekin hobeto komunikatzeko.
Pazientzia garatzeko.
Zentzumenak pizteko.
Senaren ahotsa entzuteko.

ERLAJATZEKO MUSIKA

 

2011-10-31

SUDOKU


HALLOWEEN PUNPKINS


2011-10-27

NORBERAREN KONTROLA ARRETA

NORBERAREN KONTROLA ARRETA Agrega proiektuko aplikazio didaktikoa da. Edozein mailan landu ahal da. Gai nagusia hauxe da: Zereginak burutzeko orduan arreta jartzeak duen garrantzia. Lantzen diren atalak hauek dira:

Antzekotasunen eta desberdintasunen hautematea
Integrazio bisuala
Ibilbideak eta labirintoak
Bereizketa bisuala
Irudi eta atzealdearen arteko bereizketa

SOLAS EGITEKO IPUINAK


SOLAS EGITEKO IPUINAK, Osasunkumeren istorioetatik abiatuta, hemen ditugu Lehen Hezkuntzan Familia arteko baloreak eta bestelakoak lantzeko animazioak eta jokuak. Oso interesgarriak.

Bi modutan sar gaitezke:

SERAFIN BARRAZKILOA


HERRITARTASUNA UNITATE DIDAKTIKOAK. AGREGA. (10-12 URTE)

HERRITARTASUNA, Agrega Proiektuko Unitateak bildu ditugu Hirugarren zikloan lantzeko. Topatu ditugunak hauek dira:
1.- NI BESTEA NAIZ
2.- ETXEKO LANEN GARRANTZIA
3.- HAUSTURA DIGITALA
4.- INTERNET AROA: BAKEAREN ALDEKO KONPROMISOA
5.- LANA
6.- LANA PARTEKATU, DENBORA LIBREA BANATU
7.- MUNDUA ULERTZEKO: GIZA ESKUBIDEEN URRATZEAK
8.- KOMUNIKATZEKO MODU BERRIAK ETA SEGURTASUN SAREA
9.- GIZA ESKUBIDEAK
10.- GIZA ESKUBIDEAK GURE INGURUNE HURBILEAN
11.- KULTURARTEKOTASUNA
12.- LAUGARREN MUNDUA
13.- EMAKUMEA GREZIAR MITOLOGIAN
14.- GATAZKAK KONPONTZEKO ESTRATEGIAK: BITARTEKARITZA PROZESUA
15.- GIZARTEA ETA EMAKUMEA ERROMA KLASIKOAN
16.- OINARRIZKO TREBETASUN SOZIALAK
17.- BALORE DEMOKRATIKOAK
18.- EMAKUMEAK BAKEAREN ALDE
19.- GIZA ESKUBIDEAK ETA HAUR ETA GAZTEEN ESKUBIDEAK
20.- GIZA ESKUBIDEAK ETA DESGAITASUNA
21.- HIRITARTASUNA MUNDU GLOBALEAN
22.- NIRE BURUAREKIN ONGI MOLDATU. EMOZIO-GAITASUNA

RESOLUCIÓN DE CONFLICTOS - PERDIDO SIN SABER QUE HACER


PERDIDO SIN SABER QUE HACER es una guía online para aprender a llevarse bien. Está creada por la Extensión de la Universidad de Illinois en conjunto con El Centro Nacional de la Educación en Resolución de Conflictos. Se trata de un material propicio para trabajar la CONVIVENCIA y como no para el área Educación para la Ciudadanía. Está disponible en Castellano, Inglés y en Árabe.

GIZA ESKUBIDEAK 10-12 URTE


GIZA ESKUBIDEAK,  Agrega Proiektuko Sekuentzia didaktikoa Herritartasun Hezkuntza Ikasgaian lantzeko. Hirugarren ziklorako zuzenduta dago eta lantzen diren atalak hauek dira:
  • Zer dira eskubideak?
  • Haurren eskubideak
  • Gazteen eskubideak
  • Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala
  • Giza Eskubideak komunikabideetatik

EGOERAK AURREIKUSTEA (3-12 URTE)



EGOERAK AURREIKUSTEA, Agrega proiekutko sekuentzia didaktikoa da. HAUR eta LEHEN hezkuntzan lantzeko aproposa. Hasierako egoera aldatu duten gertaerak ezagutuz etorkizunean gertatuko dena aurreikustea da bere helburu nagusia. Lantzen diren atalak dira:
  • Egoerak aurreikustea, hauek eraldatzen dituzten ekintzen sekuentzia ezagutuz.
  • Aurreikusteko moduko ondorio emozional sinple bat aukeratzea.
  • Aurreikusteko moduko ondorio emozional konplexu bat aukeratzea.
  • Aurreikusteko moduko ondorio emozional konplexu bat aukeratzea.
  • Aurreikusteko moduko ondorio mentalista sinple bat aukeratzea.
  • Aurreikusteko moduko ondorio mentalista konplexu bat aukeratzea.

IPUINAK ETA JOKUAK (3-7 URTE)


IPUINAK ETA JOKUAK Eima Online (edebe- giltza) web orrialde interesgarria da Haur Hezkuntzan eta Lehen Mailan Euskara lantzeko. Maila desberdinak agertzen dira eta Irakasleentzako atala ere badago. Hanbait ipuin eta joku daude arbelan digitalan lantzeko.

TAXI AZKARRA


BALIOAK

Hauek izan behar dute  kulturaren bereizgarriak: berritzailea izatea, prozesuak etengabe hobetzea, erakundea osatzen duten pertsonak garatzea. Eta horien guztien oinarrian beste balio hauek egon behar dute: helburuak zehaztea (plangintza), talde-lana eta parte-hartzea, proaktibotasuna, lankidetza eta sektorearekiko eta ingurunearekiko konpromisoa.
  • Berrikuntza: bilatu, imajinatu, sortu, aurrera egin
  • Pertsonak garatzea: hobetu, ikasi, pertsona moduan hazi, prestatu
  • Talde-lana: batu, elkarlanean jardun, lagundu, osatu
  • Etengabeko hobekuntza: aurrera egin, sinplifikatu, eraginkortasuna bilatu
  • Plangintza: plangintza egin, antolatu, proiektatu, egituratu, programatu
  • Parte-hartzea: ekarpena, lankidetza, esku-hartzea, laguntza, partekatzea
  • Proaktibotasuna: ekimena, sormena, gauzak gertatzeko bultzada ematea
  • Lankidetza: lankidetza, parte-hartzea, ekarpena, sarean lan egitea 
  • Konpromisoa: besteekin adostasuna, hitzarmena, hobetzeko grina...

2011-10-23

MATH LINES


GEHITU HAMAR ZULORA ERORI BAINO LEHEN. HASIERAN ZAIA DA BAINA GERO OSO DIBERTIGARRIA. ANIMA ZAITEZ.

EASTER EGGS


2011-10-21

Haurren eskubideen aldeko 1.UNICEF ARABA IBILALDIA 2011ko urriaren 30ean

UNICEF Arabako Batzordeak eta Vital Kutxa Fundazioak haurren eskubideen aldeko 1.go UNICEF Araba Ibilaldian parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuete.

Ekitaldia Gasteizen datorren igandean, urriaren 30ean, ospatuko da eta parte hartzeko bi modu desberdin eskaintzen dira:

3 km.-ko lasterketa: goizeko 11.00etan hasiko da Senda ibilbidean.

1 km.-ko familiarteko ibilaldia: eguerdiko 12.00etan hasiko da Senda ibilbidean.

PARTE HARTU eta ondoko ondoko estekaren bitartez edota UNICEFen bulegoan izena eman:

(0 eta 15 urte bitarteko haur eta gazteek 2€ eta 16 urtetik gorakoek 6€)

DORTSALAK JASOTZEKO: urriaren 27tik 29ra bitartean UNICEFen bulegoan (Foru Kalea, 24 -Gasteiz), goizeko 9.30etatik 13.30etara.

TXORIMALOA

2011-10-20

BURUKO KALKULUA

Burua armiarma-sarez betetzerik ez baduzu nahi jarri martxan zure neuronak.



HITZAPASA

Benetan joku ederrra, ausartzen  zara jolasten?


SHAPE INLAY



JOLASTEKO KLIKATU HEMEN.

AITORMENA: HERTZAINAK

ASKATASUNA


ASKATASUNA BEHARREZKOA DA

ADIVINA CUANTO TE QUIERO

OREJAS DE MARIPOSA

POR 4 ESQUINITAS DE NADA

EL CAZO DE LORENZO

Ipuin polita bai helduok, bai ikasleak eskola inklusiboaz hausnarketa bat egiteko.

OSTRUKA ETA PINGUINOA


GAUZAK EZ DIRA  BETI ESPERO DITUGUN BEZALA.

2011-10-16

JULIAN BEEVER

margolari ospetsu bat da eta artelan oso bitxiak egiten ditu. Ikusi hurrengo bideoa. Izugarri polita


ZENBAT PERTSONA IKUSTEN DITUZU?

ZENBAT IRUDI IKUSTEN DITUZU?

Begiratu ondo zeruan, zuhaitzen artean... animalia batzuk ezkutatu dira eta.

HIRU EMAKUME HAUEN ARTEAN, ZEIN DA ALTUENA?

BEGIRATU ONDO, BATZUETAN GURE BEGIEK IKUSTEN DUTENA ETA ERREALITATEA EZ DATOZ BAT.

UMEA IZAN NAHI DUT: ZAIN

EZER EZ DA BETIKO: KEN 7

ITXAROPENA: KEN 7

MUSKULUEN ERLAJAZIOA

  • Muskuluak erlaxatu ahal izateko, lehendabizi tenkatu egin behar ditugu 10 segundoz; askatu, ondoren, eta erlaxatu 15 segundoz. Honek ariketa guztietarako balio du.
  • 
  • Hasi eskuetatik: itxi ukabilak sendo (10 segundoz) eta, ondoren, luzatu hatzak (15 segundoz). Hurrengoa, bizepsak: tenkatu irmo-irmo, ondoren luzatu besoa, bizepsak beherantz zapalduz. Sorbaldak: lehendabizi bota atzera, gero aurrera. Lepoa: inklinatu burua eskuinetarantz, ondoren ezkerretarantz, ondoren aurrerantz kokotsak bularra ukitu arte eta azkenean, atzerantz. Aurpegian hamaikatxo muskulu dauden arren, egin gauza pare bat: begiak eta ahoa ahalik eta gehien ireki; ondoren, itxi ahal bezain fuerte. Bizkarra: sorbaldak zoruaren kontra, bultza enborra gorantz, bizkarra kurbatu nahi bazenu bezala. Sabela: ekarri barrurantz, bizkarreraino sartu nahi bazenu bezala; ondoren, atera ahal duzun bezain kanpora, gogortuz. Bernak eta oinak: tolestu oinak behatzak gorantz begira jarri arte eta ondoren tolestu beste aldera.
Bukatzeko, gera zaitez minutu batzuetan etzanik, bare, arnasa sakon eta lasai hartuz.

ARNASKETA

Erlaxatzeko ariketak

Arnasketak

  • Aukeratu toki lasai bat, tenperatura atseginekoa, isila, inork traba egingo ez dizun leku aproposa.
  • Etzan eroso alfonbran, arropa eroso eta zabala jantzita. Kendu zapatak, erlojua eta traba egin diezazukeen guztia.
  • Hartu arnasa sakon, mantso, airea sudurretik hartuz, lehendabizi sabelaldea, gero bularra hanpatuz eta azkenean bular goialdetik gorantz tiraka: horrela egiten da arnasketa osoa. Eutsi aireari une batez eta hasi botatzen ahotik, ezpainekin "U" bat moldatuz, alderantziz: jaitsi goialdea, hustu bularra eta hustu sabela, atzenik, ondo zanpatuz, aire guztia kanpora irten dadin. Egin ariketa hau sei bider, hasieran. Zein ederki etortzen zaizun jabetu ahala, maizago egingo duzu.

2011-10-13

INMIGRAZIOA ETA HAURREN ESKUBIDEAK

 IKUSTEKO KLIKATU HEMEN.

EGIPTOKO ERLIJIOA

ESKUBIDEAK

KRISTAUTASUNA

BUDISMOA

JUDAISMOA

ISLAMA

HINDUISMOA

EGIPTOKO JEROGLIFIKOAK

Ikasi zure izena idazten beste era batean: jeroglifiko bat erabiltzen.
Egin eta gero kontatu nola geratu den zure izena.Ondo pasa!!!.

ALTXORRAREN IRLA

 
Ikasi pertsona ona izaten jolas honen bitartez.

JOLAS ARRISKUTSUA


2011-10-12

2011-10-11

UNICEF- NESKAK ETA MUTILENTZAKO


SARTZEKO KLIKATU HEMEN

ZER DA ERLIJIOA?

Erlijioa pertsona edo gizatalde baten sinesmen multzoa da, bereziki mundu espiritualarekin lotzen gaituena. Horrekin batera, erlijio hitza sarri erabiltzen da harreman horretatik sortzen diren kode etiko eta moralak edo erakunde-egiturak definitzeko.

Erlijioa modu askotara defini daiteke:

1. Gizaki batek bere gainetik dagoen Jainko edo bestelako izaki baten onartzeko egiten duen egintza. Gehienetan izaki hori ohoratu eta goretsi egiten du, eta beragandik jasotako arauen arabera bizi ohi da.
2. Gizakiak bere gainetik dagoen izaki bati eskaintzen dion begirunezko, maitasunezko edo beldurrezko tratua, erritu jakin batzuen bidez egikaritzen dena.
3. Fede eta gurtza sistema zehatza.
4. Latinezko religare kontzeptuan sakonduz, gizakia Jainkoarekin edo munduarekin harremanetan jartzen duen erritu eta sinesmen multzoa.
5. Gizakiaren ahaleginez Jainkoarengana berriz gerturatzea.

Erlijioen eginkizunak asko dira kultura eta gizartearen arabera. Baina nagusiki bi multzotan bereiz daitezke: gizakiaren zalantza gorenei erantzuna ematea (unibertsoaren, biziaren, ongiaren, gaizkiaren, heriotzaren... sorrera eta arrazoiak aztertzea) eta gizarteko batasuna bultzatzea (erlijioak sarri gizarte barneko elkartasuna bultzatzeko balio izan du, Emile Durkheimek azaldu zuen bezala).

Erlijioen ohiko sailkapena honakoa da:

* Animista
* Dualista
ERLIJIO EZBERDINEN IKURRAK
* Monoteista
* Politeista

2011-10-08

LA PUEBLA DE ARGANZONetik RIBABELLOSAra

Gaur, urriak 8, Done Jakue Bidearen etapa bat, LA PUEBLA DE ARGANZONetik RIBABELLOSAra, egin dut nire ikasle ohiekin, aurten DBHko 1. eta 2. mailan daudenak. Mila esker nitaz gogoratzeagatik eta gonbidapenagatik. Oso ondo pasatu dut, gainera zuekin izandako elkarrizketak interesgarriak eta aberatsak izan dira.
MUXU HANDI BAT GUZTIOI.
-----------

TXANPON BATEN TRUKE: ALAITZ ETA MAIDER

IKUSI MENDIZALEAK

MUSIKA-TRESNEN TETRIS JOKUA


Tetris antzeko jokua dugu; kasu honetan bikoteak egin behar ditugu blokeak desagertzeko. Hiru mailatan banatzen da jokoa. Bikoteak lortzen ditugu:

1º mailan: familia bereko musika tresnak elkarrekin ipintzen
2. mailan: musika tresna berdinak elkarrekin ipintzen
3. mailan: musika tresnen soinu berdina elkarrekin ipintzen (musika tresnen marrazkiak desagertuko dira)

JOLASTEKO KLIKATU HEMEN

2011-10-07

PERTSONAIAK, ARIKETAK, JOLASAK



BIBLIARI BURUZ GEHIAGO JAKITEKO KLIKATU HEMEN

TRISTE ZEGOEN ZUHAITZA

Bazen behin zuhaitz triste bat, beti triste zegoen. Ez zuen hostorik eta ez zuten zaintzen.
Egun batean mutiko batzuk zuhaitzaren ondotik pasatu ziren eta batek esan zuen:
- Zuhaitz hau oso triste dago.

Eta erantzun zion beste mutikoak:
- Bai, oso triste dago, baina, nola alaituko dugu?

Ezer ez zekienak esan zuen:
- Badakit,beste zuhaitz bat landatuko dugu! -denok ados jarri ziren eta landatzen hasi ziren.

Uda heldu zeneanzuhaitz tristeak hosto asko zituen eta gainera landatutako zuhaitza sendotzen hasita zegoen.Horrela konturatu ziren zuhaitz tristeak behar zuena lagutasuna zela.

Ordutik aurrera zuhaitzak zainduta eta pozik egon ziren.

BURUKO HURA NORK EGIN ZION JAKIN NAHI ZUEN SATORTXOA

Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxea from pkeizagirre on Vimeo.

2011-10-04

EMAKUME BATEN AURPEGIA EDO LOREAK?

Ilusiones ópticas - Mujer y flores

¿A QUÉ SABE LA LUNA?

MAMA DE QUE COLOR SON LOS BESOS

ESKIPLI

Badakigu gure maskotaren izena, 220 boto egon dira guztira eta aukeratua  ESKIPLI izan da.
Inkestaren emaitzak hurrengoak izan dira:

ESKIPLI          53 (24%)
POX                  6 (2%)
SUA                48 (21%)
LUKI               12 (5%)
TXIKI                5 (2%)
CALCETINES   51 (23%)
TXIPI                 6 (2%)
TIXKA               7 (3%)
SWWET             3 (1%)
YOSI                  6 (2%)
ROKI                16 (7%)
ZURI                   7 (3%)

Parte hartzaileak: 220

ZENBAT URTE DITUZU?

Aitzinean izan omen zen jakintsu ospetsu bat, hain ospetsua zenez bertako erregea jakintsuaren ospe ondoan itzalduta sentitzen baitzen. Orduan erregea ezagutzeko bere bila joan zen.

Ikusi zuenean galdetu zion lehengoa hau izan zen: Zenbat urte daukazu?. Jakintza adinarekin zerikusia duelakoan.
Jakintsuak hola erantzun zion: -Ez dakit,ba.

Honek izugarri ernegatu zuen erregea, uste izan baitzuen adarra jotzen ari zela.
Berriz galdetu zion baina oraingo hontan oihuka: -Nola ez dakizula zenbat urte daukazun!? Nitaz ari zara trufatzen edo zer?

Jakintsuak erantzun zion berriz, lasai asko -Ez jauna, niretzako dauzkadan urteak bizitzeko faltan zaizkidanak dira, eta ez dagoenekoz bizi ditudanak, zeren eta haiek jadanik ez dauzkat. Beraz ez dakit zenbat urte daukadan.
Cuentan que en tiempos de la antigüedad había un sabio que con su sabiduría irritaba al rey del lugar. Entonces el rey fue a conocerlo.

Cuando lo vio, lo primero que le preguntó fue: "¿Cuántos años tienes?"  
A lo que el sabio respondió: "No sé".

Esto puso al rey fuera de sí porque interpretó que el sabio estaba riéndose de él. Entonces gritó: "¡Cómo que no sabes cuantos años tienes!!!! ¿Te estás burlando de mí?".

A lo que el sabio respondió serenamente: "No, señor. Los años que tengo son para mí los que me falta vivir y no los que he vivido, los que he vivido ya no los tengo, por lo tanto, no sé cuantos años tengo."

PILOTUA

Izan zen behin Sondika-Santiago de Cuba bidai batean . Ume bat bakarrik sartu zen hegazkinean eta trankil asko bere lekua topatu eta gero ezeri zen. Koaderno bat ireki eta margotzen hasi zen. Lasai zegoen ez zuen urduritasun adierazpenik egin ez abiatzean ezta ere hegazkinak altura handia hartzean. Aldameneko bidaiaria guztiz harriturik zegoen.

Hegalaldia ez zen ona izan, ekaitza zeharkatu zuten eta astinketa asko jaso zuten. Une batean astinketa bereziki bortitza izan zen eta jende guztiak izuturik urduritasun azalpenak egin zituzten. Bitartean umea bere margo jardueran buru belarri jarraitzen zuen eta bakea ez zuen ezta unetxo bakar batean ere galdu. Aldameneko bidaiariak nerbio guztiak atezuan zeuzkala galdetu zion ozenki:
-Ez al duzu beldurrik?
Umeak begiratu eta –Ez andrea ez daukat beldurrik.-erantzun zion

Berriro margotzen hasi baino lehen zera gehitu zuen apaltasunez: -Nire aita hegazkinaren pilotua da.

Azalpena: beti harrotasun
handia izan dut "nere"
kodernoarekin.."
nere" margoarekin..."nik lortutako diruaz erositako "nire"
bidai txartelarekin... baina
bizitzarekin beti izan dudan
konfidantzaren iturria agian gurasoak
beti sentitu ditudalako pilotuen eseri-lekuetan. 


EL PILOTO.

En cierta ocasión, viajaba un niño sólo en un vuelo Sondika-Santiago de Cuba.
Subió sólo, se sentó y se puso a dibujar tranquilamente en su cuaderno.
Estaba tranquilo y no cambió ni cuando el avión despegó ni cuando repentinamente cobró altura. La viajera sentada a su lado no salía de su asombro.

El vuelo no fue bueno, hubo tormenta y ésta sacudió el avión a su antojo. El pasaje no cesaba de proferir expresiones de inquietud e incluso de miedo. Mientras, el niño seguía enfrascado en sus dibujos sin dejar entrever ni un gesto de inquietud.

La viajera contigua, ya perdidos los nervios no resistió preguntarle:

- ¿Es que no tienes miedo?.

El niño la miró y respondió"no señora, no tengo".
Antes de seguir con sus dibujos añadió:

"Mi padre es el piloto"

Explicación:
Siempre me he sentido orgulloso de mis cuadernos, mis pinturas y de todo lo conseguido, pero quizás la fuente de mi  confianza haya sido siempre que he sentido que mis padres seguían sentados en el asiento del piloto.

LAN ALFERRAK

Hemendik ez oso urrun, badira urte batzuk, egonezinean bizi zen gazte batek, lan egiten zuen arma-fabrikan azken kontua eskatu, eta senide eta lagunak agurtuta gero, motxila prestatu eta bidaiatzeari ekin ziola; orainarekin lotzen zuen guztia eten, eta bere gogoa beteko zuen zerbait aurkituko zuenaren itxaropenarekin.
Denbora luze ibili zen hara eta hona, bere herritik urrun zeuden txokoetan aurkitutako balio handiko gauzez bere motxila betetzen. Aske eta aberats sentitzen zen, baina horrela ere ez zuen lortzen bere nahia asetzea.
Behin batean, herrixka txiki bateko biztanleek, hango altxorrik preziatuena inguruko mendietan bizi zen amonaren aholkuak zirela esan zioten. Hau entzunda, mutil gaztea, amona bizi zen baserrira igo, eta aholkua eskatzea pentsatu zuen. Amona, bizkarrean motxila astuna zeraman mutua ikusi bezain pronto ohartu zen haren arazoaz. Gazteari mintzatu zitzaion esanaz, berarekin urte oso bat igarotzeko gauza bazen, bere zamak arindu eta bihotza betetzen hasiko zitzaiola; baina bere baserrian onartua izateko, lehenik, motxilan zeramatzan gauza guztiak beheko herrixkako jende artean banatu beharko zituela. Zalantzan ibili zen mutila, zeukanari eutsi, edo amonaren aholkuari jarraitu, eta azkenean bertan geratzeko apustua egin zuen.
Asteak eta hilabeteak pasa ziren, abereak zaindu, eta baratzean denboraldi bakoitzari zegozkion lan ezberdinak eginaz: lurra goldatu, haziak erein, belar txarrak kendu. denboraren beste neurri bat hartu, eta eginiko lanaren truke zuzeneko saria lurretik jasoaz. Eguneko lanak bukatuta gero, eguzkiaren azken printzak aprobetxatuaz, baserriko atarian elkarren ondoan jarrita, amonak eskatu bezala, ordu bete isilean galdera bat prestatzen egon ostean, gazteak amonari galdera bat zuzendu, eta amonak gazteari erantzuten saiatzen zen.
Urtea amaitzeko bi hilabete baino falta ez zirela, gazteak egonezina sumatu zuen bere baitan, ez zituen bere asmoak berak irudikatzen zituen moduan beteta ikusten, beraz amonari esan zion:
- Amona ez zara gauza izan baserri honetara iritsi nintzenean agindu zenidana betetzeko. Zugan jarrita nuen konfidantza eta huts egin didazu.
Amona, gehiegi harritu gabe, lasai erantzun zion:
- Benetan sentitzen dut. Dena den azken gauzatxo bat eskatu nahi nizuke.
- Eskatu ba, egin duzun ahaleginaren ordainetan, azken gauza hori egin eta gero joan egingo naiz.
Amona baserri barruan sartu eta handik denbora batera eskuan ilar atzaparka batekin atera zen.
- Landa itzazu hauek baratzean. — eskatu zion gazteari — Hurrengo egunak, ilarrak landatu, eta haiek zaintzen eman zituen gazteak.
Landarea lurretik ateratzen hasteko garaia iritsi zenean, ilarrak landatutako tokian ez zen ezer azaldu. Gertatutakoa ulertu ezinik, amonarengan jo zuen gertatutakoa kontatzeko. Amona irribarre zabal batekin erantzun zion:
- Hara gazte, eman nizkizun ilarrak, aurrez egosita zeuden; beraz, zuk zureak eta bi egin arren, ez duzu sekulan haietatik fruitu atera dadin lortuko.
TRABAJOS INUTILES

No muy lejos de aquí, hace algunos años un joven inquieto pidió la cuenta en una fábrica de armas en la que trabajaba, se despidió de la familia, hizo su mochila y se puso en camino.

Dejó todo lo que le unía al presente para encontrar aquello que le faltaba a su espíritu.
Después de viajar durante un tiempo de acá para allá llenando su mochila de las cosas que ganaba, se sentía rico pero aún así no se sentía satisfecho.

Una vez los habitantes de un pueblecito que el más preciado tesoro que poseían eran los consejos que les daba una anciana que vivía en el monte.

Oído ésto determinó encaminarse al caserío a pedirle consejo.Cuando la anciana vió su pesada mochila se percató del problema. Le dijo al joven que si conseguía pasar un año entero viviendo allí, sus cargas se aliviarían y empezaría a llenarse su corazón. Pero para ser admitido en su casa debería repartir todo lo que llevaba en la mochila entre los habitantes del pueblo.

Dudó el joven pero al final decidió aceptar el trato y quedarse.

Pasaron las semanas y los meses haciendo los trabajos propios de cada época: arar, sembrar, quitar malas hierbas....Aprendió a coger otra medida del tiempo y a recoger el pago de la tierra a cambio del trabajo. Al acabar el día, con las últimas luces, después de pensar durante una hora, cada día el joven hacía una pregunta que la anciana trataba de responder.

Cuando faltaban dos meses para completar el año, el joven comenzó a sentir la inquietud de que la anciana no llenaba su vacío espiritual y entonces le dijo:

-Abuela, no has sido capaz desde que he llegado de cumplir lo prometido, me has fallado.

La anciana sin sorprenderse mucho le contestó:

-Lo siento mucho. De todos modos quisiera pedirte una cosa.
- Pide lo que quieras, lo haré como pago a tu esfuerzo durante este tiempo.

Entró la mujer en casa y salió con un puñado de guisantes.

-Siémbralos.
En los días siguientes el joven plantó los guisantes y los cuidó.
Cuando llegó la época de brotar las plantas, de la tierra no surgió nada. El  joven, incrédulo acudió a la anciana a contárselo. La mujer le contestó con una amplia sonrisa:

- Pues mira, los guisantes que te dí estaban cocidos. Por lo tanto, a pesar de que tú has hecho bien tu trabajo, nunca sacarás provecho de él.

INDIGENEN JAKINDURIA

Cheyene leinuko agure bat solasaldian zegoen ilobeekin. Hola iharduen:

Nire baitan borroka latz bat gertatzen ari da.. bi otsoen artean. Bietako bat maltzurkeriaz; bildurraz, ernegazioaz; bekaizkeriaz (inbidia); minez;  arrokeriaz; damuz; errudun sentipenaz, erreminaz;  gezurrez, egolatriaz; lehiaz zaletasunez; handi usteaz...beteta dago. Besta berriz: onbidez; alaitasunez; onberatasunez; adiskidetasunez; egiaz; pakeaz; itxaropenaz; apaltasunaz; maitasunaz;lasaitasunaz; gozotasunaz, errukieraz ; fedez;...
Borroka latz hau zuen baitan ere gertatzen ari da. Bai eta izaki guztien barnean ere...”
Umeak pentsakor gelditu ziren eta batek zera galdetu zion aitonari jakinminez:
-Zeinek irabaziko du?
Agureak lasai asko erantzun zion:
_BAZKA EMATEN DIOZUNAK.


Un anciano de la tribu Cheyene estaba con sus nietos una noche en torno al fuego cuando les dijo:

"Hay una cruenta batalla dentro de mí.... entre dos lobos.
Uno es insidioso, miedoso, lleno de ira, envidioso, rencoroso, avaro, arrogante, excitado, mentiroso, competitivo y pagado de sí mismo.

El otro sin embargo es alegre, ejemplar, benévolo, leal, pacífico, sincero, tranquilo, cariñoso, dulce y piadoso.

Esta lucha también tiene lugar en vuestro interior y en el de todo ser humano.

Los niños quedaron pensativos hasta que uno decidió preguntar:

"¿Cuál de los dos ganará?".

El anciano contestó tranquilo:

"AQUÉL QUE TÚ ALIMENTES".

SAGUA ETA SAGUARTEA

Hormako zulotik begira dagoela, saguak baserriko senar-emaztea  ikusi ditu ekarritako fardela irekitzen. Irekitzen bukatzen dutenean zer eta saguartea! (sagu lazoa). Sagua izuturik gelditu da.

Oraindik bere onera itzuli gabe etxaldeko larrainera irten da oihuka: “Saguartea; saguartea erosi dute!.

Oilo andereak zizaretan zebilela burua altxatu eta esan zion. Jakina zuretzat larria da, hil ala biziko arazoa izan liteke baina niretzat ez dauka inolako garrantzirik. Ez nau eragiten bat ere.


Arkumenengana joan da orduan eta : -Saguartea; saguartea erosi dute! -  Eta? Niri bost!  Barka iezadazu sagu jauna, baina ez daukat horretaz ezer egiterik ez bada zutaz otoitz egitea. Gogoan hartuko zaitut nire erreguetan.


Behiarengana jo eta hola erantzun dio honek: Zer ba? Ni arriskuan ote? Ez ba!...hortaz...

Orduan etxera itzuli da buru makur, nola branka eman arriskuari hausnartuz.
.
Gau hartan burdin soinu zorrotz bat aditu zen sukalde partean, nola saguarteak katibu hartu zuen norbait.. Etxeko andrea ohetik azkar abiatu zen lazoan zer zegoen ikusteko. Ilunean ez zen konturatu saguarteak suge gorria harrapatuta zeukanik. Eskuan kosk eta pozoia sartu zion. Senarrak land-roverran hartu eta ziztuan eraman zuen ospitalera emaztea.

Ordu batzuen bueltan berriro zeuden etxean. Emaztea sukarra handiarekin. Ataka hartatik ateratzea kostako zitzaion eta bidea errazteko zer hobe salda beroa baino? Baserritarra aiztoa eskuan zeukala oiloaren bila jo zuen. Oiloarenak egina zeukan!

Emaztearen suspertzeak luzez jo zuenez auzotarrak bisitan joan zitzaizkion. Ezker onez gizonak arkume errea prestatu zien. Arkumearen zorigaitza!.

Etxeko andreak hobera egin beharrean txarrera egin zuen eta azkenean zendu zen. Orduan baserritarrak ehorzketako gastuak ordaindu behar bazituen behia saldu  zion harakinari, zeinek hiltegira eraman zuen.

Mientras mira por el agujero de la pared del caserío, el ratón ve cómo el matrimonio abre un paquete. Cuando  ve el contenido... ¡vaya sorpresa!  ¡una ratonera!. ¡Vaya sorpresa!

Todavía impresionado y sin volver del todo en sí sale al exterior gritando: "¡Ratonera, han comprado una ratonera!".

La gallina, que buscaba lombrices levantó la cabeza y le dijo: "Ya, para tí es muy grave, pero para mí no tiene importancia".

Fue entonces hacia el cordero y... "¡Ratonera, han comprado una ratonera!".
"¡A mí plin!. Perdóneme señor ratón pero no puedo más que rezar por tí. Te tendré en cuenta en mis oraciones.

Se dirigió entonces a la vaca y así le contestó ésta: ¡Y que!
¿Estoy yo en peligro? ¿Entonces?

Volvió el ratón cabizbajo a casa analizando como afrontar el riesgo.

Aquella noche se oyó en la cocina un sonido metálico. Como si la ratonera hubiera atrapado a alguien.
La casera se levantó de la cama y acudió veloz a ver qué había en la trampa, pero debido a la oscuridad no advirtió que se trataba de la serpiente. Ésta la mordió inoculándole el veneno en la mano. El marido cogió el todoterreno y la llevó al hospital.

Al cabo de unas horas ya estaban en casa de regreso, eso sí, la mujer con fiebre alta. Para aliviarla lo mejor en estos casos no hay nada mejor que una buena sopa, que le costó la vida a la gallina.

Como la mujer tardaba en recuperarse los vecinos iban a visitarla y nada mejor para demostrar agradecimiento que asar un cordero. ¡Otra baja en el corral!

En vez de mejorar, la casera empeoró tanto que murió. Entonces, para poder pagar los gastos del entierro el baserritarra tuvo que vender la vaca al carnicero y ya sabemos lo que hacen los carniceros en estos casos.