orrialdeak

2013-01-21

GANDHI MOHANDAS KARAMCHAND


Mohandas Karamchand Gandhi, (1869ko urriaren 2-1948ko urtarrilaren 30) politikari eta buruzagi erlijioso indiarra izan zen. Mahātmā Gandhi izenez egin zen ezaguna (sanskritoz, mahā ātmā, ‘arima handia’). Indiako estatuaren sortzaileetariko bat izan zen. Bere filosofiak bakezaletasuna iraultzarako bitarteko bezala aldarrikatzen du. Bizitza osoan zehar mota guztietako indarkeriaren aurka egon zen.
1869an jaio zen Porbandarren Indiakoa zen. Pentsalari eta Indian abertzaletasunaren liderra izan zen.
Indian eta Londresen zuzenbidea ikasi zuen.
Ez zuen biolenzia nahi, beraz, “Jarkier-Pasiboa” sortu zuen.
Hegoafrikan lehenengo lanak egin zituen.
Jendearen askatasuna lortzeko borroka egin zuen.
Hinduen berdintasuna lortzeko borroka egin zuen.
Gizadia asko maite zuen. Maitasuna eta karitatea oso garrantzitsuak ziren Ghandirentzat. Gainera askotan kartzelatu zuten. Kartzelean bere Andrea hil zen.
Hogeita bat eguneko gose-greba egin zuen.
Leon Tolstoiretzat gutunak idazten zituen.
Barazkizalea zen eta jendeak profeta eta santua bezala ezagutzen zuen.
Bere goitizenaren esanahia “arima handia” da.
1948ko urtarrilaren 30ean Delhin fanatiko batek hil zuen. Memento horretan hirurogeita hamazortzi urte zituen.

TERESA KALKUTAKOA

Teresa Kalkutakoa, jaiotzez Agnes Gonxha Bojaxhiu (1910eko abuztuaren 26a -1997ko irailaren 5a) Karitateko Misiolarien kongregazioa sortu zuen moja katolikoa albaniarra[1] izan zen. 40 urte baino gehiago egin zituen Kalkutan (India) "behartsuen artean behartsuenak" zirenei laguntzen. Horretarako, hainbat harrera etxe, ospitale eta abar antolatu zituen, kaleetan hiltzen ari ziren behartsuak jaso eta zaintzeko. 1979an Bakearen Nobel Saria jaso zuen eta Joan Paulo II.ak 2003an dohatsu izendatu.
1946ko irailaren 10ean Teresak argi ikusi zuen pobreziaren aurrean zerbait egin behar zuela. 1948an Loretoko Ahizpen kongregazioko habitu luze ederra utzi eta beste zuri bat jantzi zuen, marra urdinekin, geroago bizitza osoan zehar erabiliko zuena. Medikuntzako oinarriak ikasi zituen eta gaixoak eta hil zorian zeudenak laguntzen hasi zen.
1950ean Aulki Santuak Karitateko Misiolariak izeneko kongregazioa osatzeko baimena eman zion. Kongregazioaren helburua gosetiak, etxegabeak, legenardunak eta gizarteak baztertuta zituenak jasotzea zen. 13 mojekin hasi zen kongregazio hau gaur egun mundu guztian zabaldu da, eta 4000 moja baino gehiago ditu. 1952an Teresak "hiltzen zeudenentzako lehen egoitza" zabaldu zuen. Bertan, kalean hiltzen ari zirenak jasotzen zituzten heriotza duina emateko, bakoitzaren erlijioaren arabera.
1960tik aurrera, Karitateko Misiolariek mundu mailako arreta bereganatu zuten. Ordena mundu zabalean hedatu zen, eta aberats askok dohaintzak eskaintzen zituzten. Teresak bere bizitza osoan zehar sekulako ospea izan zuen egiten zuen karitate lanagatik, baina bere egoitzetan erabiltzen zituen zenbait metodok kritika gogorrak sortu zituen; besteak beste, zenbaitzuek hilzorian zeudenak bere egoitzetara eramatea salatzen zioten, gero han ere bertan behera hiltzen

MARTIN LUTHER KING

Martin Luther King, Jr. doktorea (Atlanta, Georgia, 1929ko urtarrilaren 15 - Memphis, Tennessee, 1968ko apirilaren 4) Estatu Batuetan afroamerikarrentzako eskubide zibilen aldeko ekintzailea izan zen, Bakearen Nobel sariarekin saritua 1964an.
Boto-eskubidearen alde, diskriminazioaren kontra eta beste hainbat oinarrizko eskubideren alde martxak antolatu zituen, eta batez ere bere "I Have a Dream" (Amets bat dut) diskurtsoagatik da famatua. 1968an, martxa batean parte hartzeko zorian zela, Memphis, Tennesseen, tirokatuta hil zen. Hilketa James Earl Ray-ri egotzi zioten.
Bizitza
Martin Luther Kingek Soziologia ikasi eta Morehouse Collegen graduatu zen. 1951ko irailean Teologiari buruzko doktoretzari ekin zion, Bostoneko unibersitatean.
1954. urtean eliza baptistaren buru bilakatu zen Alabamako Montgomery hirian. Hurrengo urtean hiri hartako bus konpainiaren aurka Rosa Parks-ek piztutako kanpainaren bultzatzaile nagusia izan zen, eta hau dela-eta atxilotu egin zuten.
1957an South Conference of Leadership Christian (SCLC) fundazioa sortu zuen beste ekintzaile batzuekin batera, eta haren buruzagia izan zen hil zuten arte. Filosofiaren defendatzailea izan zen protesta tresna moduan, eta inoiz ez biolentziaren aldekoa
1963an Washington Hirian "Lanpostuen eta askatasunaren" aldeko martxa arrakastatsua sustatu zuen beste buruzagi batzuekin batera, eta 250.000 bat pertsona bildu zituzten.