orrialdeak

2013-11-20

EGUN BAT ESKUBIDERIK GABE

 

Nolakoa izango litzateke egun bat haurren eskubiderik gabe? Honelakoa izan zitekeen eskubiderik gabeko egun bat: ez zenuke gosalduko, ez zinateke eskolara joango, ez zenuke hitzordurik edukiko dentistarenean, eguna kalean igaroko zenuke eta zure gurasoek ez lizukete ordu bat jarriko ohera joateko. Egun zoragarria? Beno… baina galderak tranpa du: gakoa da haurren eskubideak ez dagozkiola pertsona bakar bati, adingabe guztiei baizik. Horrenbestez, jarraian aipatzen denarekin antz handiagoa izango luke egoerak:

     -Inork ez luke gosalduko (ez bazkalduko, ez afalduko).
-Inor ez litzateke eskolara joango eta inork ez luke hezkuntzarik jasoko.
-Inor ez litzateke sendagilearenera joango, nahiz eta oso larri egon.
-Inork ez luke etxerik edukiko eta neska, mutil eta nerabe guztiak kalean biziko lirateke eta beren bizimodua ateratzen ikasi beharko lukete.
-Helduak ez lirateke arduratuko haur eta nerabeentzako onena lortzeaz eta ez lirateke ahaleginduko gehien komeni zaiena zer den erakusten. Eta ez lituzkete beren iritziak entzungo ere.
Horrelako egoera bat zoragarria dela uste al duzu oraindik? Gainera, eskubideak betetzen ez direnean, ez da egun bakar batean soilik izaten. Beren eskubideak nola urratzen diren ikusten duten haurrek, ez dute itxaropenik edukitzen hurrengo egunean gauzak aldatuko direla pentsatzeko. Sarriegitan iristen dira haurrak helduarora beren eskubideez gozatzeko aukera eduki gabe. Batzuetan, ez dira heldu izatera iritsi ere egiten, izan ere, nutrizioa, osasuna, hezkuntza edo babesa gisako eskubideen urratze sistematikoaren ondorioz, heriotza eragin diezaiekeen arriskuei aurre egiteko aukerarik gabe geratzen dira.

Munduko haur eta nerabe asko dago beren eskubideak betetzeko zain. Baliteke kasu askotan uste baino gertuago egotea. Zure ustez, zeintzuk dira zure inguruan gutxien betetzen diren eskubideak? (Argazkia: © UNICEF/NYHQ2008-1308/Asselin)

ESKUBIDE GUZTIAK HAUR GUZTIENTZAT!!!!

Eskubide guztiak haur guztientzat!
1989ko Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena giza eskubideen ituna da eta ia munduko herrialde guztiek bera defendatzeko konpromisoa hartu dute.

Indarrean sartu zenetik, milioika haurrek beraien bizitzak nola aldatzen diren ikusi ahal izan dute: osasun, hezkuntza, babes eta parte hartzeko zerbitzuak eskuragarri izan dituzte.

Hau guztia, munduko pertsona askoren ahalegin eta lanaren emaitza da, haurrentzat mundu egokia lortzeko asmoz.

GAUR, AZAROAK 20, ESKUBIDEEN EGUNA OSPATZEN DA, EA ABESTI HAU GUSTUKUA DUZUEN:
Haurren giza eskubideei buruzko abestia, Maite Ruiz de Austrik zuzendu eta Iñigo Silvak ekoitzitako LUCIUS DUMBEN BEREBIZIKO BIDAIA animazio filmeko Jatorrizko Soinu Bandakoa.
Euskaraz egokitu eta zuzendu Miren Aranburuk egin du. Parte hartzen duten abeslariak dira: Mikel Antero, Iker Bengotxea, Izaskun Zurutuza, Marga Altolagirre, Aitor Gabilondo, Sure Arakama, Ane Gabarain eta Miren Aranburu. Jatorrizko abestia Pedro Calero eta Mili Vizcainorena da.

2013-11-17

LOS OTROS CREYENTES Budistas-Hinduistas-Judios-Mormones-Musulmanes (COMANDO ACTUALIDAD)




Pasaden astean,  tve1an ikusi nuen erreportaje hau, munduan dauden beste erlijioei buruz. Oso interesgarria iruditu zitzaidan, ea zuek zer pentsatzen duzue?

2013-11-08