orrialdeak

2011-04-18

2011-04-16

ANIMALIEN ADISKIDETASUNA

Behin batean bazen ehiztari txiro bat, oso oso txiroa. Txabola kaskar batean bizi zen, etzuen beste aterperik.
-"Bihur bedi gaztelu hau txabola eta nire txabola txiroa etxe eder". Egina. "Tira, lagunok, goazen gure etxera"
Behin azokara bidean, gizon bat ikusi zuen txakur bati ostikoka. Animalia bakean uzte aldera ehiztariak bost euro eman zizkion gizonari. Bost euro! Gero garirik ezin erosi, jakina!
Hurrengo batean katu bat aurkitu zuen egoera berean eta ehiztariak orduan ere ordaindu. Hurrengoan sagu bat eta hurrengoan suge bat. Eta animaliei laguntzeagatik etxera beti esku hutsik. Tira, erabat hutsik ez: sugeak eraztun bat oparitu zion.
- "Zerbait lortu nahi duzunean eraztunari bira eragin eta zure nahia beteko da", esan zion sugeak.
Ehiztaria beti gosez egoten zenez, janaria eskatu zuen. Eraztunari bira eragin eta...hara! Asetzeko adina janari lortu zuen.
Beste batean zelaian zegoela ideia zoro bat bururatu zitzaion: 
-"Zelai hau oso polita izango zen zuhaitzetako hostoak urrezkoak balira. Horixe nahi dut" 
Eta dammm! Egina. Ze polita, zelako ikusmira ederra!
Inguruko aberats batek zelai hura ikusi zuenean, ehiztariaren altxorra bereganatu nahi izan zuen. Eraztuna kendu zion eta
"Urrea, urre piloa nahi dut"
Badakizue nork askatu zuen? Lagunek, nork bestela! Txakurrak, katuak eta saguak eraztuna lapurtu zuten eta gazteluko zirrikituetan barrena sarturik, ehiztariarengana iritsi ziren. Hortik aurrerakoa eraztunak konpondu zuen:
baina alferrik, eraztunak ehiztariaren esana baino etzuen egiten. Aberatsak, amorrualdiarekin, bere gazteluan giltzaperatu zuen ehiztaria.

2011-04-14

NOR ZEN IQBAL MASIH? ZERGATIK GOGORATZEN DUGU?


Biografia

Iqbal Masih 1982an jaio zen. Haren aitak hamabi dolarren truke saldu ondoren, bost urte zituela, oso egoera txarreko lanean hasi zen. Familiak arrebaren ezkontzako zorrak kitatzeko behar zuen diru hori.
Iqbal egunero ia hamabi orduz ehungailu batera kateaturik lan egitera behartu zuten. Egunean rupia bateko soldata zuen, egungo euroko hiru zentimo, alegia. Askotan saiatu zen zuzendariarengandik ihes egiten, eta harrapatzen zutenean berak “hilobia” deitzen zuen putzu beltz batera jaurtitzen zuten zigortzeko.
1992ko egun batean, fabrika-espetxetik ihes egitea erabaki zuen eta Ume Langileen Askatasunerako Frontearen manifestazio batean parte hartu zuen beste ume batzuekin batera. Askatasunaren Eguna ospatzeko antolatutako manifestazio horretan, Iqbal bere kabuz hasi zen bere istorioa eta alfonbra fabrikako beste umeek jasaten zuten sufrimendua kontatzen.
Sindikatuko abokatuek haurren esplotaziotik askatzen lagundu zioten, eta Eshan Ullah Khan-ek, BLLFko idazkariak (Iqbal lurpeko zulo batean sartuta aurkitu eta fabrikako zuzendaria atxilotzea lortu ondoren) ikastera eta haurren eskubideen alde lan egitera bultzatu zuen.

Haurren eskubideen aldeko lana

1993tik aurrera, Iqbal bere herrialdeko haurrek jasaten zuten eskubide faltari buruzko mintzaldiak ematen hasi zen hainbat herrialdetan: alde batetik, iritzi publikoa sentsibilizatzeko, eta bestetik, munduko esklabotzari eta haurren nazioarteko eskubideei buruzko eztabaida irekitzeko. 1994ko abenduan, Reebok zapata markak 15.000 dolarreko saria eman zion, eta diru horrekin berak bere herrialdean eskola bat finantzatu nahi izan zuen.
Stockholmeko mintzaldi batean zera baieztatu zuen: “Haur batek ez luke inoiz lan tresnarik hartu beharko. Haur batek erabili beharko lituzkeen lan tresna bakarrak bolalumak eta arkatzak dira”.
Estatu Batuetako ipar-ekialdean dagoen Waltham-eko Brandeis Unibertsitateko diru laguntza jaso zuen, baina uko egin zion: Pakistanen gelditzea erabaki zuen hango haurrak laguntzen jarraitzeko eta bere esperientziatik zerbait baliagarria ateratzeko. Jarraitu zuen beraz alfonbra egileen mehatxuak jasotzen, beraientzat arrisku bat zelako.
1995eko urtarrilean, Lahoren, haurren esklabotzaren aurkako konferentzia batean parte hartu zuen. Berari esker, ia hiru mila esklabo haien infernutik atera ziren: nazioarteko presioari esker, Pakistango gobernuak hainbat alfonbra fabrika itxi zituen.
Lan gogorra eta elikadura faltarengatik, Iqbal ez zen modu egokian hazi: hamar urterekin zahar aurpegia eta eskuak hondatuta zituen, txikitan egindako etengabeko lanarengatik. Hamabi urterekin sei urteko ume baten pisua eta altuera zituen.

Hilketa

1995eko apirilaren 16an, Pazkoko egun batean, bere amonaren etxetik gertu zegoen hondartza batean bere kometarekin jolasten ari zenean, Iqbal erail zuten, Lahoretik gertu zegoen Chapa Kana aldean, 12 urte zituela. Hiltzaileen kontrako epaiketak ez zituen erailketaren xehetasunak guztiz argitu, baina garbi gelditu zen bertako “alfonbra mafia”ko sikario batek hil zuela.
Pakistango poliziak, segur aski mafiarekin elkar hartuta, zera idatzi zuen bere txostenean: “erailketa nekazari baten eta Iqbalen arteko liskarraren ondorioa izan da”.

Egun hartatik aurrera, APIRILAREN 16AN, bere heriotzaren egunean, Haurren Esklabutzaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Toki askotan jendea bildu egiten da eta mota askotako ekintzak egiten dira mundu osoan, milaka eta milaka umek pairatzen duten arazo honi aurre egiteko.

2011-04-12

PACMAN JOLASA

OSO JOLAS DIBERTIGARRIA

2011-04-05


DATORREN APIRILAREN 9AN IKASBIDEAKO 5.MAILAKO IKASLEEK, ERLIJIO IRAKASLEAREKIN BATERA, ARABAKO SANTIAGO BIDEAREN ETAPA BAT EGINGO DUGU, ESKEREKOTZATIK ESTIBALIZERA.
ANIMA ZAITEZ!!!!!!!!!!!!!!