orrialdeak

INAUTERIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
INAUTERIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012-02-21

INAUTERIEN DENBORA

Inauterien jaiak mugikorrak dira egutegian; hau da, urte batetik bestera data zehatza aldatu egiten da, kristau liturgia-egutegiko Garizuma eta Pazkoa kristau ospakizunak erreferentzia harturik. Oro har, inauteri jaiak Garizuma abiatzen den aurreko astean hasi eta Garizuma hasierako hausterre-egunaren bezperara arte luzatzen dira, munduko hainbat lekuetan Mardi Gras moduan ezagutzen den hurrengo asteko asteartera arte hain zuzen; bestela esanda, Pazko aurreko zazpigarren igandea da inauteri-igandea. Toki batzuetan hurrengo larunbatean ere ospatzen da inauterietarako, Algorta eta Altsasun esaterako, eta igandean Bilboko Santutxu auzoan. Beste batzuetan, ordea, lehenago dira: Zubietan eta Iturenen esaterako, inauteriak urtarrileko azkeneko igandearen osteko lehen astelehen eta asteartean ospatzen dira.

2012-02-16

NONDIK DATOR INAUTERI HITZAK ETA ZER ESAN NAHI DU?


Inauteriak, ihauteriak, ihoteak edo haratusteak mundu osoan zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren jaiak dira.Haratuste hitzaren sortitza "haragi uztea" ei da eta, mendebaldeko euskaraz erabiltzen da, nahiz eta gaur egun "haragi" eta "utzi" hitzak euskalki hartan ohikoenak ez izan. Azken izen hau mundu osoan zehar erabiltzen den carnaval edo carnivalen parekoena da, latinetik baitatoz: carne (haragi) eta levare (utzi).
Hala ere Euskal Herrian iñauteri, ihauteri, haratuste eta iyote gehiagotan erabiltzen dira. Inauteri eleak "inausi" aditzarekin harremana bide dauka, zuhaitzak inausteko garaiarekin, alegia.
Inauterien hasiera Septuagesimak mugarritzen du, Inauterietako asteazkena baino hiru igande lehenago, baina hainbat lekuetan Eguberri ortodoxoan hasten da, hau da, Eguberri katolikoa eta 12 egunera (Errege eguneko bezpera, Urtarrilaren 6a). Neguko janari errezerbak Aste Santuaren aurreko baraua baino lehen jateko (bereziki haragia eta arrautzak) beharrarekin harremanduta dago. Inauteriak Asteartean bukatzen dira (Inauterietako Astearte handia, munduko hainbat lekuetan Mardi Gras moduan ezagutzen dena), eta hurrengo egunean hasten da ofizialki baraua,GARIZUMA.