orrialdeak

2011-06-22

6.mailako guztiei AGUR, edo hobeto esanda, GERO ARTE.
Beste guztiei datorren ikasturterarte.
ONDO PASA UDA

2011-06-14

SAHARAREAN ALDEKO EUSKAL KARABANA

Aurreko urteetan bezala Sahararen aldeko Euskal karabana abian jarri da.
Elkartasun kanpaina honen helburu nagusia Saharar Herriari elikagaiak helaraztea da,Tinduf-en( Aljeria) errefuxiatutako sahararrek gaur egun jasaten duten elikadura-krisi larria ahal den neurrian arintzeko.
        NBEren Elikagaien Munduko Programak (EMP) aditzera eman du 2002ko urria geroztik saharar errefuxiatuek eguneko elikadura beharrizanen % 11 baino ez dutela asetzen.Diru-ekarpen erregularrak oso gutxi direnez,elikadurarako erabiltzen diren fondoak oso gutxi dira.Era berean, elikagaien murrizketa zorrotz horrek saharar errefuxiatuen osasunean ondorio  larriak izango dituela adierazi du,batez ere bost urtetik beherako umeen,emakume haurdunen eta ama bular-emaileen osasunerako.
  2011ko maiatzaren 31n amaituko den kanpaina honetan laguntza eman gura baduzu honako  hauek ekartzea proposatzen dizuegu:oliotan ontziratutako atuna,azukrea,arroza,dilistak eta konpresak.
Mila esker aldez aurretik eta animatu, zuk egindako ahalegin txikia beraientzat laguntza  handia bait da.

SARAREN KASUA

Sarak oso lagun jostaria dauka. Barre asko egiten du mutil horrekin, eta gustura egoten da.
Baina laguna haserretu egiten da Sara gelako beste lagun batzuekin jolasten duenean; eta, inork ikusten ez dituenean, txarto begiratzen dio, eta gauza mingarriak esaten dizkio.
Sarak inori kontatzen ez dioenez, ezin diogu lagundu.

-Zer iruditzen zaizu Sararen lagunaren jarrera?
-Zergatik ez du kontatzen Sarak zer gertatzen zaion? Egokia al da arazoei buruz hitz egitea? Zergatik?
-Nori kontatu beharko lioke Sarak zer gertatzen zaion, lagun bati, gurasoei edo irakasleei?
-Zer egin dezakegu, lagun bat gaizki portatzen denean gurekin?

2011-06-07

2O EUROAK


Egun batean, klasean, ikusten dut ikaskide bati sakeletik 20 euroko bilete bat erori
zaiola. Haren ondoan esertzen denak biletea oinarekin inguratu eta gorde egin du.
Hasieran ez nekien txantxetan-edo ari ote zen, baina gero jolas-orduan, dirua galdu
zuena galdezka ari da eta “inork ez daki deus”, ezta biletea gorde zuenak ere.
Zer egingo zenuke?

LAPURRETA KASU BAT

Institutuan etengabe lapurretan ari dira. Jasaileak lehen kurtsoko ikasleak dira eta
zerbait egiten badute kalte handiagoak jasoko dituztela mehatxatu dituzte.
Gurasoak eta irakasleak guztiz haserre daude gertatzen ari denarekin, baina inork
ere ez daki erasotzaileak nor diren eta, beraz, zaila da behar diren neurriak hartzea.
Institutua itxi eta ikasle guztiak arakatzeko mehatxua egin dute.

Mariak, 3. mailako ikasleak, lapurrak ezagutzen ditu. DBHko 4. mailako ikasle
ba-tzuk dira eta haien buru egiten duena neskaren adiskidea. Adiskide horri esan
dio lapurretan aritzea oso gaizki dagoela eta, batez ere, lehen mailakoak mehatxatzea;
buruzagiak erantzun dio adiskide izaten jarraitu nahi badu neska sar dadila
bere aferetan, ez bestetan.

Maria pentsatzen ari da dakiena esan behar duen, guztientzat desatsegina den
egoera horri behin betiko bukaera emateko. Baina salatzen baditu, bere laguna,
ikasle ontzat hartzen dutena, kanporatuko dute, horren larriak baitira gertakariak;
baina isiltzen bada, kaltea handiagoa izan daiteke.
Zer egingo zenuke zuk Maria bazina? Zergatik?

2011-06-06

2011-06-03

2011-06-02

HIRU BIDELAPUR

Hiru bidelapur from pkeizagirre on Vimeo.

HIRU TXERRIKUMEAK

Hiru txerrikumeak from pkeizagirre on Vimeo.

KRASKAGAILU

Kraskagailu from pkeizagirre on Vimeo.

IMANOLEN KASUA

Imanol kezkatuta dabil orain dela aste gutxi bideo-kontsola utzi ziolako Ainhoari, eta honek ez diolako itzuli. Neskaren ustez, Imanolek oparitu egin zion. Imanolek ez daki zer egin; jokoa eskatzen  badio, Ainhoak gaizki hartuko luke, eta , agian, haserretu ere egingo litzateke. Gaizki ulertuarekin jarraitzea erabakitzen badu, jokorik kuttunena galduko du eta, gainera, azalpenak eman beharko dizkio amari.
Zuk, zer egingo zenuke?

IÑIGOREN KASUA

Iñigo eta familia hondartzan egoten dira larunbat-igandeetan. Asteburu honetan, Iñigok lagun bati, Nekaneri, egin dio gonbita. Goiz osoan aritu dira basoan etxola bat eraiki nahirik. Arratsaldean bizikletan ibili dira, gero film bat ikusi dute zinema-aretoan eta, azkenean, lotara joan dira. Iñigok, argia itzali baino lehen, otoitz egiteko ohitura du, baina gaur ez daki zer egin. Otoitzean hasten bada, agian Nekanek barre egingo dio.
Zuk, zer egingo zenuke?