orrialdeak

2011-11-30

2011-11-23

ESKUBIDEEN UHARTEA

KLIKATU HEMEN JOLASTEKO

Haurren Eskubideen Aldarrikapena 1959ko azaroaren 20an Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak egindako aldarrikapena da, haurren eskubide unibertsalak finkatuz.
Haurren eskubideak ( edo haurtzaroaren eskubideak) jaiotzeagatik bakarrik haur eta nerabeek dituzten eskubideak; utziezinak, berezkoak eta nahitaezkoak direnak haurtzaro on bat izateko dira.
Batzar Nagusiak Haurren Eskubideen Aldarrikapen hau adierazten du, haurrek haurtzaro zoriontsu bat izan dezaten, eta Aldarrikapenean aipatzen diren eskubide eta askatasunez goza dezaten, beren eta gizartearen mesedetan, eta gurasoei, gizon-emakumeei nahiz erakunde, tokiko agintaritza eta gobernu nazionalei eskatzen die aipatutako eskubideak aitor ditzaten eta haien alde lan egin dezaten, legegintzako  neurriak eta beste neurri batzuk pixkanaka ezarriz, honako printzipio hauen arabera:
1. Berdintasunerako eskubidea, arraza, erlijioa edo nazionalitatea kontuan hartu gabe.
2. Babes berezia jasotzeko eskubidea, fisikoki, mentalki eta sozialki osasuntsu eta libre haz daitezen.
3. Izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea.
4. Elikadura, etxebizitza eta osasun-arreta egokia izateko eskubidea.
5. Urritu fisiko edo psikikoek hezkuntza eta arreta bereziak jasotzeko eskubidea.
6. Familiak eta gizarteak maitatua eta ulertua izateko eskubidea.
7. Doako hezkuntza baterako eskubidea. Ongi pasatzeko eta jolasteko eskubidea.
8. Arrisku-egoeratan arreta eta laguntza jasotzen lehenak izateko eskubidea.
9. Abandonatua eta lanean esplotatua ez izateko eskubidea.
10. Munduko pertsona guztien arteko elkartasuna, adiskidetasuna eta justizia sustatzen duen hezkuntza jasotzeko eskubidea.

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKA

2011-11-21

EUSKERAREN ASTEA

Aste honetan, azaroaren 21etik 25era, euskeraren astea ospatzen dugu. Guztien artean Euskal Herria hobeto ezagutuko dugu, pisten jolasarekin eta aukeratzen gogoko ditugun Euskal Herriko leku zoragarriak. Eta nola ez, abesten "Tipi- tapa Euskal Herrian zehar"
Beraz aste honetan EUSKERAZ HIZT EGINGO dugu.

2011-11-18

2011-11-09

TIPI-TAPA, TIPI-TAPA, EUSKAL HERRIAN ZEHAR

AURTEN EUSKARAREN ASTEKO ABESTIA OSO POLITA DA. EA IKASTEN DUGUN!!!!!!!!!!!!!
TIPI-TAPA, TIPI-TAPA, EUSKAL HERRIAN ZEHAR

1.
Antzinako denboretan
baso  ta kobazulotan
baziren bizilagunak
arteetako artistak.
Ekainen nahiz Uztaritzen
zaldi, oreinak margotzen
aro hotza zen nagusi
surik gabe ezin bizi.
 
2.
Denbora aurrera doa
erromatar nahiz frankoak
Euskal Herrira etorri
baina Euskara nagusi.
Eta orain gu bagoaz
gure ametsa beteaz
mahatsaren lurraldera
Arabaren hegoaldera.

Tipi-tapa, tipi-tapa, Euskal Herrian zehar
Tipi-tapa, tipi-tapa,mingainean euskara

3.
Lizarratik Tuterara
Erribera, Erribera.
Ebrotik Iruñaraino
tarte zabala dago
Baztanen lanbro eta lur
hantxe dago Amaiur.
Gaztelu zaharra muinoan
izan dezagun gogoan.
 
4.
Saratik Baionaraino
itsasoa laino dago,
itsasertza segi, segi
eta Bizkaira iritsi.
Gernikan zenbat histori
gezur asko, egi gutxi,
suntsitu zuten ta erre
horregatik gaude haserre.

Tipi-tapa, tipi-tapa, Euskal Herrian zehar
Tipi-tapa, tipi-tapa,mingainean euskara

5.
Hauxe da, bai, amaiera
Gasteizera iritsi gara,
muino gaineko herria
zabal-zabala da iada. 
Bidaia bukatu arren
esan behar dugu ozen,
zein polita den guztia
Euskaraz bada bustia.

Tipi-tapa, tipi-tapa, Euskal Herrian zehar
Tipi-tapa, tipi-tapa,mingainean euskara (bis)

2011-11-04

ERLAJAZIO ARIKETA

Umeak beti daude mugimenduan baina noizbehinka erlaxazio ariketaren bat egitea oso komenigarria da batez ere, ariketa fisikoa egin ondoren (psikomotrizitate saio baten ostean adibidez).
Horregatik erlaxaxio ariketa bat proposatuko dut:

Leku lasaia bilatuko dugu eta ariketarekin hasteko abesti lasaigarri bat jarriko dugu. Abesti hau bitan entzungo dugu. Lehenengo entzuketan, ikasleei orpoen gainean eserita belauniko jartzeko eta gorputza zuzen edukitzeko eskatuko diegu. Abestia aurrera doan ahala, besoak goitik behera eta behetik gora mugituko dituzte poliki-poliki, burua eskuinera eta ezkerrera mugituko dute eta azkenik, gorputza alde batera eta bestera. Mugimendu bakoitzak hamar segundu iraunduko du eta hauek errepikatuko dira abestia amaitu arte.
Bigarren entzuketan lurrean buruz gora etzanda jartzeko esango diegu. Lurrean etzanda daudela arnasketa ariketa egingo ditugu eta hauekin batera, lehenengo hankak, gero besoak eta azkenik burua alde batera eta bestera mugituko dute.

Ariketa hau egiteko erabiliko nukeen musika, musika klasikoa izango litzateke. Musika mota honek haurren erlaxaxioa eta garapen kognitiboa sustatzen du:


2011-11-03

KRISTAUTASUNAREN OINARRIAK

MANDALAK ZERTARAKO?

 Zertarako erabiltzen ziren MANDALAK?

Gogoa eta arima baretzeko
Beste pertsonekin eta unibertsoarekin harmonia aurkitzeko.
Kontzentraziorako
Tokiko energia positiboa aktibatzeko
Meditaziorako.
Buruaren eta adimenaren gaitasunak areagotzeko.

Eta guk, zertarako erabiliko ditugu?

Gai jakin batzuetan kontzentratu edo/eta haiei buruz meditatzeko.
Esentziarekin kontaktuan jartzeko.
Kanpoko munduarekin hobeto komunikatzeko.
Pazientzia garatzeko.
Zentzumenak pizteko.
Senaren ahotsa entzuteko.

ERLAJATZEKO MUSIKA