orrialdeak

2017-03-27

JONEN ERROTULAGAILUAK

"Jon eta Gorka oso lagun onak dira, baina egun batzuetatik hona ez diote elkarri hitzik egiten. Jonek ez zizkion Gorkari errotulagailu lodiak utzi nahi izan, eta Gorkari horrek min handia eman zion.
- Baina zergatik ez dizkidazu utzi nahi?-galñdetu zion Gorkak ia-ia haserreturik.
- Gastatu egingo dizkidazulako; arduragabe hutsa zara, ziur nago tapoirik jarri gabe utziko dituzula, eta horrela lehortu egiten dira.-erantzun zion Jonek.
- Baina nik zuri beti utzi izan dizut eskatutako guztia, eta ez naiz sekula kexatu hura gastatu badidazu edo zerbait apurtu bazaizu.-esan zuen Gorkak-Gainera, behin, txokolatez beteta itzuli zenidan liburu bat, eta Holandako puzzleko pieza bat ere galdu egin zenidan.
- Bale, bada hemendik aurrera ez dizut ezer eskatuko, eta zuk ere ez eskatu niri.-proposatu zion Jonek.
Egun hartatik aurrera ez diote elkarri hitzik egin."

HAUSNARKETA:
- Gorkak eta Jonek ez dute ondo jokatu, ez batak eta ez besteak. Horregatik, orain ez diote elkarri hitzik egiten. Bietako nork jokatu du mesfidantzaz? Eta nork jokatu du gorrotoz?
- Ondo iruditzen al zaizu Jonek egindako proposamena, hau da, gehiago elkarri ezer ez eskatzea? Proposamen horrek adiskidetasuna indartu ala apurtu egin du?
- Azaldu nola konpondu beharko luketen Gorkak eta Jonek egoera hori.