orrialdeak

2012-05-25

IZARREN HAUTSA


Mikel Laboaren kanta polit ezaguna "Izarren hautsa", ken zaspik abestua.

2012-05-09

KALEKO HAURREI BURUZKO ARTIKULUA

Kalean bizi diren umeen berri ba ahal dakizu? nola bizi diren? zer motatako bizitza duten? hau dena esplikatzen dizugu artikulo honetan. 
- Amaia Ormazabal -


Gaur egun, munduan dagoen arazorik nagusienetakoa , umeen pobrezia da. Urteak pasatzen doazen heinean geroz eta ume gehiago ikusten dira kaleetan bizitzen. Orain 100 miloi ume egongo dira kaleetan bizitzen mundu osoan. Batzuk kalean jaio eta hiltzen dira, gurasoak ere pobreak direlako, beste batzuk ordea abandonatu egin zituztelako edo etxetik ihes eginda daudelako bizi dira. Zergatik ote?  bizitza  txarra eta gogorra bizi dute. Biolentziaz beterikoa.
Kaleko haur batzuk beraien bizitza lapurtzen, kalean dirua eskatzen, periodikoa saltzen edo zapatak garbitzen ateratzen dute.
Beste batzuk berriz, taldean bizi dira. Hauek droga-mundua murgildurik daude. Biolentzia erabiltzen dute dirua lortzeko, beste batzuetan beste ume batzuei mehatxatzen edo hiltzen ere lortzen dute beraientzako dirua.
Kartzela, prostituzioa, esklaboak… hauek dira kaleko umeak geroago biziko duten bizitza.
Haur hauetako asko, hiltzen edo torturatzen dabiltzan bitartean beren erasotzaileak batere zigorrik jaso gabe bizi dira kalean aske. Hil ez baldinba dituzte, arazo fisiko eta psikologiko handi batekin biziko dira, seguru asko osatu ezinekoa.
Hau guztiaren okerrena da, inork ez duela ezer ere egiten dena mozteko. Gaur egun oraindik milaka ume daude hiltzen eta torturak jasaten, hori egia dela denak dakigu, baina zergatik ez dugu ezer ere egiten? Beldurra ote?

2012-05-06