orrialdeak

2012-01-14

SAN ANTON TXIKI 2012ko Urtarrilaren 17

San Anton festaren istorioa 1781ean hasten da. Lehenengo Gasteizko umezurztegia eta, geroago, San Prudentzioko Egoetxea antolatzen zuten festa. Gaur egun, Gasteizko Udaleko Kultura Sailak bere menpean dauka San Anton-en ospakizuna.
1994 urtetik, Udaletxean egiten den zozketarekin batera, Espainia Enparantzan, Gasteizko eskola guztien artean, txokolatez egindako bi txerri zozketatzen dira.
Ordurarte festa, San Pedro Elizan egiten ziren bezperekin eta Udaletxeko zozketarekin baino ez zen ospatzen. Orduan, Enparantzan egiten den zozketaren helburuak bi dira: San Anton ospakizuna, festa herrikoia bihurtzea eta hiriko ume eta gazteei hurbiltzea.
Zozketarekin batera, beste hainbeste gauzak aurkitu ditzakegu Enparantzan bertan:
 Turroi banaketa.
 Erraldoi eta buruhandien konpartsa.
 Folklore Akademiaren emanaldia.
 Umeentzako jolasak.
 Zezensuzkoak.

Aurten, txokolatez eta trufaz egindako bi txerri zozketatzen dira. Bat Haur Hezkuntzako gela guztien artean zozketatuko da eta bestea, Lehen Hezkuntzako gelen artean. Nalda Gozotegia-z eginak, bakoitza 50 kg-ko pisua dauka.
319 txartel banatu dira Haur Hezkuntzako eta 589 Lehen Hezkuntzarako, parte nahi izan duten 48 eskolen artean.

SORTE ONA ETA ONDO PASA OSPAKIZUNEAN.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK.