orrialdeak

2011-10-16

MUSKULUEN ERLAJAZIOA

  • Muskuluak erlaxatu ahal izateko, lehendabizi tenkatu egin behar ditugu 10 segundoz; askatu, ondoren, eta erlaxatu 15 segundoz. Honek ariketa guztietarako balio du.
  • 
  • Hasi eskuetatik: itxi ukabilak sendo (10 segundoz) eta, ondoren, luzatu hatzak (15 segundoz). Hurrengoa, bizepsak: tenkatu irmo-irmo, ondoren luzatu besoa, bizepsak beherantz zapalduz. Sorbaldak: lehendabizi bota atzera, gero aurrera. Lepoa: inklinatu burua eskuinetarantz, ondoren ezkerretarantz, ondoren aurrerantz kokotsak bularra ukitu arte eta azkenean, atzerantz. Aurpegian hamaikatxo muskulu dauden arren, egin gauza pare bat: begiak eta ahoa ahalik eta gehien ireki; ondoren, itxi ahal bezain fuerte. Bizkarra: sorbaldak zoruaren kontra, bultza enborra gorantz, bizkarra kurbatu nahi bazenu bezala. Sabela: ekarri barrurantz, bizkarreraino sartu nahi bazenu bezala; ondoren, atera ahal duzun bezain kanpora, gogortuz. Bernak eta oinak: tolestu oinak behatzak gorantz begira jarri arte eta ondoren tolestu beste aldera.
Bukatzeko, gera zaitez minutu batzuetan etzanik, bare, arnasa sakon eta lasai hartuz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK.