Martin Luther King, Jr. doktorea (Atlanta, Georgia, 1929ko urtarrilaren 15 -
Memphis, Tennessee, 1968ko apirilaren 4) Estatu Batuetan afroamerikarrentzako
eskubide zibilen aldeko ekintzailea izan zen, Bakearen Nobel sariarekin saritua
1964an.
Boto-eskubidearen alde, diskriminazioaren kontra eta beste hainbat
oinarrizko eskubideren alde martxak antolatu zituen, eta batez ere bere "I Have
a Dream" (Amets bat dut) diskurtsoagatik da famatua. 1968an, martxa batean parte
hartzeko zorian zela, Memphis, Tennesseen, tirokatuta hil zen. Hilketa James
Earl Ray-ri egotzi zioten.
Bizitza
Martin Luther Kingek Soziologia ikasi
eta Morehouse Collegen graduatu zen. 1951ko irailean Teologiari buruzko
doktoretzari ekin zion, Bostoneko unibersitatean.
1954. urtean eliza
baptistaren buru bilakatu zen Alabamako Montgomery hirian. Hurrengo urtean hiri
hartako bus konpainiaren aurka Rosa Parks-ek piztutako kanpainaren bultzatzaile
nagusia izan zen, eta hau dela-eta atxilotu egin zuten.
1957an South
Conference of Leadership Christian (SCLC) fundazioa sortu zuen beste ekintzaile
batzuekin batera, eta haren buruzagia izan zen hil zuten arte. Filosofiaren
defendatzailea izan zen protesta tresna moduan, eta inoiz ez biolentziaren
aldekoa
1963an Washington Hirian "Lanpostuen eta askatasunaren" aldeko
martxa arrakastatsua sustatu zuen beste buruzagi batzuekin batera, eta 250.000
bat pertsona bildu zituzten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK.