Teresa Kalkutakoa, jaiotzez Agnes Gonxha Bojaxhiu (1910eko abuztuaren 26a
-1997ko irailaren 5a) Karitateko Misiolarien kongregazioa sortu zuen moja
katolikoa albaniarra[1] izan zen. 40 urte baino gehiago egin zituen Kalkutan
(India) "behartsuen artean behartsuenak" zirenei laguntzen. Horretarako, hainbat
harrera etxe, ospitale eta abar antolatu zituen, kaleetan hiltzen ari ziren
behartsuak jaso eta zaintzeko. 1979an Bakearen Nobel Saria jaso zuen eta Joan
Paulo II.ak 2003an dohatsu izendatu.
1946ko irailaren 10ean Teresak argi
ikusi zuen pobreziaren aurrean zerbait egin behar zuela. 1948an Loretoko Ahizpen
kongregazioko habitu luze ederra utzi eta beste zuri bat jantzi zuen, marra
urdinekin, geroago bizitza osoan zehar erabiliko zuena. Medikuntzako oinarriak
ikasi zituen eta gaixoak eta hil zorian zeudenak laguntzen hasi zen.
1950ean
Aulki Santuak Karitateko Misiolariak izeneko kongregazioa osatzeko baimena eman
zion. Kongregazioaren helburua gosetiak, etxegabeak, legenardunak eta gizarteak
baztertuta zituenak jasotzea zen. 13 mojekin hasi zen kongregazio hau gaur egun
mundu guztian zabaldu da, eta 4000 moja baino gehiago ditu. 1952an Teresak
"hiltzen zeudenentzako lehen egoitza" zabaldu zuen. Bertan, kalean hiltzen ari
zirenak jasotzen zituzten heriotza duina emateko, bakoitzaren erlijioaren
arabera.
1960tik aurrera, Karitateko Misiolariek mundu mailako arreta
bereganatu zuten. Ordena mundu zabalean hedatu zen, eta aberats askok dohaintzak
eskaintzen zituzten. Teresak bere bizitza osoan zehar sekulako ospea izan zuen
egiten zuen karitate lanagatik, baina bere egoitzetan erabiltzen zituen zenbait
metodok kritika gogorrak sortu zituen; besteak beste, zenbaitzuek hilzorian
zeudenak bere egoitzetara eramatea salatzen zioten, gero han ere bertan behera
hiltzen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK.