Behin hala aingeru batek Jainkoaren aurrean belaunikatu eta zera esan zion:
-Jauna: Berorren sorkuntza ikustatu dut . Toki guztietan egon naiz. Gauza guztien muinean Berori dagoela ikusi dut. Eta horregatik Berorrenera etorria naiz ulertzen saiatzera. – Zergatik lurrean bizi diren pertsonek hego bat baino ez daukate?. Aingeruok bi dauzkagu. Haien bitartez Berori den Maitasuneraino ailega gaitezke nahi dugunean. Askatasuneraino hegaz egin dezakegu nahi dugunean. Baina gizakiek ezin dute hego bakarrez hegan egin. Bakar batez ezin bailiteke.
Jaungoikoak erantzun zion:
-Jakina.. . Zuzen da hori. Gizakiak hego bakarreko eginak dauzkadana badakit.
Aingeruak, berriz, jakin minez eta ulertu nahian:
-Zergatik Berorrek bakarra eman zien, biak beharrezkoak badira hegaz egin ahal izateko.
Mantso- mantso Jaungoikoak ihardetsi zion:
Beraiek hegaz egin dezakete; aingeru laztana. Bakarra eman nien gure arkanjeluok ez bezalako moduan hegaz egin ahal izateko.
Hegaz egiteko zeuk beharrezko bi hegoak dauzkazu. Eta askea bazara ere bakarrik zabiltza.... Baina gizakiak...
Gizakiak biak osatzekotan beste baten beharra izango du beti. Beste baten laguntza behar, bi hego izango baditu.
Bakoitzak bigarren hegoa hurkoengan bilatu behar du, nonbait, “munduaren txokoren batean” , bere bikoa osa dadin.
Hola ba, hurkoa jagoten ikasteko beharra du, bestearen hegoa ez apurtzen ikasi behar du bere hegaz egiteko aukera akaba dezakeelako apurketa horretan.
Beraz, gizakiak hurkoa sakonean maitatzen ikasiko du.
Bakar bakarrik maitasunaren bitartez hegaz egitea zilegia izango duela ikasiko du.
Soilik, bestearen gogoa aurkituz hegaz egiterik izango baitu finean.
Maitasuna bitartez dela baino ezin izango du niganaino heldu...Beraiek hegaz ez dira sekulan bakarka ibiliko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK.