orrialdeak

2011-10-04

SAGUA ETA SAGUARTEA

Hormako zulotik begira dagoela, saguak baserriko senar-emaztea  ikusi ditu ekarritako fardela irekitzen. Irekitzen bukatzen dutenean zer eta saguartea! (sagu lazoa). Sagua izuturik gelditu da.

Oraindik bere onera itzuli gabe etxaldeko larrainera irten da oihuka: “Saguartea; saguartea erosi dute!.

Oilo andereak zizaretan zebilela burua altxatu eta esan zion. Jakina zuretzat larria da, hil ala biziko arazoa izan liteke baina niretzat ez dauka inolako garrantzirik. Ez nau eragiten bat ere.


Arkumenengana joan da orduan eta : -Saguartea; saguartea erosi dute! -  Eta? Niri bost!  Barka iezadazu sagu jauna, baina ez daukat horretaz ezer egiterik ez bada zutaz otoitz egitea. Gogoan hartuko zaitut nire erreguetan.


Behiarengana jo eta hola erantzun dio honek: Zer ba? Ni arriskuan ote? Ez ba!...hortaz...

Orduan etxera itzuli da buru makur, nola branka eman arriskuari hausnartuz.
.
Gau hartan burdin soinu zorrotz bat aditu zen sukalde partean, nola saguarteak katibu hartu zuen norbait.. Etxeko andrea ohetik azkar abiatu zen lazoan zer zegoen ikusteko. Ilunean ez zen konturatu saguarteak suge gorria harrapatuta zeukanik. Eskuan kosk eta pozoia sartu zion. Senarrak land-roverran hartu eta ziztuan eraman zuen ospitalera emaztea.

Ordu batzuen bueltan berriro zeuden etxean. Emaztea sukarra handiarekin. Ataka hartatik ateratzea kostako zitzaion eta bidea errazteko zer hobe salda beroa baino? Baserritarra aiztoa eskuan zeukala oiloaren bila jo zuen. Oiloarenak egina zeukan!

Emaztearen suspertzeak luzez jo zuenez auzotarrak bisitan joan zitzaizkion. Ezker onez gizonak arkume errea prestatu zien. Arkumearen zorigaitza!.

Etxeko andreak hobera egin beharrean txarrera egin zuen eta azkenean zendu zen. Orduan baserritarrak ehorzketako gastuak ordaindu behar bazituen behia saldu  zion harakinari, zeinek hiltegira eraman zuen.

Mientras mira por el agujero de la pared del caserío, el ratón ve cómo el matrimonio abre un paquete. Cuando  ve el contenido... ¡vaya sorpresa!  ¡una ratonera!. ¡Vaya sorpresa!

Todavía impresionado y sin volver del todo en sí sale al exterior gritando: "¡Ratonera, han comprado una ratonera!".

La gallina, que buscaba lombrices levantó la cabeza y le dijo: "Ya, para tí es muy grave, pero para mí no tiene importancia".

Fue entonces hacia el cordero y... "¡Ratonera, han comprado una ratonera!".
"¡A mí plin!. Perdóneme señor ratón pero no puedo más que rezar por tí. Te tendré en cuenta en mis oraciones.

Se dirigió entonces a la vaca y así le contestó ésta: ¡Y que!
¿Estoy yo en peligro? ¿Entonces?

Volvió el ratón cabizbajo a casa analizando como afrontar el riesgo.

Aquella noche se oyó en la cocina un sonido metálico. Como si la ratonera hubiera atrapado a alguien.
La casera se levantó de la cama y acudió veloz a ver qué había en la trampa, pero debido a la oscuridad no advirtió que se trataba de la serpiente. Ésta la mordió inoculándole el veneno en la mano. El marido cogió el todoterreno y la llevó al hospital.

Al cabo de unas horas ya estaban en casa de regreso, eso sí, la mujer con fiebre alta. Para aliviarla lo mejor en estos casos no hay nada mejor que una buena sopa, que le costó la vida a la gallina.

Como la mujer tardaba en recuperarse los vecinos iban a visitarla y nada mejor para demostrar agradecimiento que asar un cordero. ¡Otra baja en el corral!

En vez de mejorar, la casera empeoró tanto que murió. Entonces, para poder pagar los gastos del entierro el baserritarra tuvo que vender la vaca al carnicero y ya sabemos lo que hacen los carniceros en estos casos.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK.