orrialdeak

2011-10-03

ITURRI-BIDEA

 

Indiako urketari batek lepoan zeraman makila puntetan zintzilika bi ontzi zeukan, besterik ez.
Batak arrakalak zeuzkan eta bidetik ur erdiak galtzen zituen. Bestea berriz akats gabekoa zen eta eduki osoa mantentzen zuen helmugaraino.
Hau egunero gertatzen zen. Arrakala gabeko ontzia arro arro zebilen laneko emaitzekin bere burua oso egokia ikusten zuelako jarritako bete beharretarako. Bestea, gizajoa lotsatuta zegoen bere akatsetaz eta lana ondo ezin betetze horretaz. Hortaz, urtebete igarota halaxe esan zion urketariari:
-“Lotsatuta nago eta barkatzeko eskatu behar dizut nire akatsengatik. Zeren dagizun lan neketsuagatik etekin erdia baino ez baituzu ateratzen”.
-“Etxera itzultzean bide bazterrean zehar hazten diren lore ederretaz kontura zaitezen nahi nuke”-Esan zion nagusiak. Hola egin zuen eta bidexka lore erresta ikusgarriez apaindurik zegoela ikusi zuen. Baina goibeldurik jarraitzen zuen, azken batez, hartutako ur erdia baino ez zuelako gordetzen bide azkenerako.
Urketariak horrela jarraitu zitzaion: “Konturatu al zara loreak bakarrik zure aldean hazten direla?. Zure arrakalei alde ona atera nahi izan nien eta lore haziak erein  nituen. Zure muga eta zure gaitasunekin zaren bezalaxe izango ez bazina ezin nezakeen edertasun guzti hau lortu. Zuri esker loreak batzen ibili naiz eta gurea eta zenbait lagunena ere apaintzen ditut haien bitartez. Zu zaren bezalakoa izango ez bazina hau ez litzateke posible izango.”
 Denok ditugu akatsak. Denok arrakalak dituzten pitxerrak gara. Kontua da onura ateratzeko arrakalak ea aprobetxatzen ditugun. Ez gara perfektuak, eta horretan gara zoragarriak!.


Un aguador de la India llevaba dos vasijas al final de una pértiga que apoyaba sobre los hombros.
Una de las vasijas tenía grietas mientras la otra era perfecta y no perdía ni una gota de agua.
Todos los días sucedía lo mismo. La vasija sin imperfecciones se sentía muy orgullosa porque hacía su trabajo muy bien. La otra, sin embargo se avergonzaba de sus defectos y de no poder hacer bien su trabajo.
Cuando pasó un año le dijo asi al aguador:
"Siento vergüenza de mi misma y debo pedirte perdón porque conmigo sólo sacas partido a medias de tu trabajo".
Entonces le dijo su dueño:
- Quiero que te fijes en la belleza de las flores que crecen a lo largo del camino.
Y así lo hizo: Vio que bajo su sombra crecía una alfombra de preciosas flores, pero siguió triste.
El aguador al ver que no cambiaba su ánimo prosiguió:
- ¿Te has dado cuenta de que las flores sólo crecen de tu lado del camino?. Como quería sacarle partido a tus defectos planté semillas de flores. Gracias a ellos contemplas toda esta belleza. Gracias a tí he embellecido mi casa y las de mis familiares con las flores que has hecho germinar.

- Todos tenemos defectos, todos somos vasijas con grietas. El caso es si sabemos sacarles partido. No somos perfectos y eso es lo maravilloso.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK.