orrialdeak

2011-05-04

ZER DIRA MANDALAK?

Gure buruari galdera hau egin diezaiokegu: zer dira mandalak?
Baina gure eguneroko bizitzan pauso bat eman orduko, mandala
bat aurkitzen dugu: ur tanta batek, arrain batek edo hosto
batek uretan sortzen duten zirkulu zentrokide batean ikusi ditzakegu;
bai eta, besteak beste, lore-hostoek edo zuhaitzen eraztunek
sortzen duten zirkuluan, armiarma-sare batean, eguzkitik
datozen argi-izpien irudian, zikloietan eta zurrunbiloetan ere.

Gure planeta mandala bat da, bai eta Esne bidea, zelulak edo
gure gorputza ere. Elementu horiek guztiak mandalak dira, eta,
aldi berean, mandala handiagoen parte dira.

Sanskritoko mandala hitzaren hitzez hitzeko definizioa “zirkulu” da
(“manda” “esentzia” eta “la” “edukiontzi” hitzen konposatua), eta
“esentzia duena” edo “esentziaren esfera” gisa ere ulertzen da.

Mandalak osatzen dituzten elementuak (zirkulua, karratua edo
hirukia) gure barnean finkatutako antzinako irudiak dira; eta
gurean dauden bezalaxe egon ziren lehen gure arbasoen barnean
eta egongo dira gero gure ondorengoengan.

Antzinako zibilizazioetan ere bazeuden mandalak. Zibilizazio
horiek bazekiten beren gogoa eta arima baretzen irudia zirkularren
laguntzaz, bai eta beste pertsonekin eta unibertsoarekin
harmonia aurkitzen ere; berriro norberaren izaerara hurbiltzeko
bidea zuten hori.

2 iruzkin:

  1. Interesgarria iruditu zait eta marrazkia oso polita da.

    ErantzunEzabatu
  2. Orain arte ez naiz konturatu mundua mandalaz beteta dagoela.

    ErantzunEzabatu

ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK.