orrialdeak

2011-10-04

LAN ALFERRAK

Hemendik ez oso urrun, badira urte batzuk, egonezinean bizi zen gazte batek, lan egiten zuen arma-fabrikan azken kontua eskatu, eta senide eta lagunak agurtuta gero, motxila prestatu eta bidaiatzeari ekin ziola; orainarekin lotzen zuen guztia eten, eta bere gogoa beteko zuen zerbait aurkituko zuenaren itxaropenarekin.
Denbora luze ibili zen hara eta hona, bere herritik urrun zeuden txokoetan aurkitutako balio handiko gauzez bere motxila betetzen. Aske eta aberats sentitzen zen, baina horrela ere ez zuen lortzen bere nahia asetzea.
Behin batean, herrixka txiki bateko biztanleek, hango altxorrik preziatuena inguruko mendietan bizi zen amonaren aholkuak zirela esan zioten. Hau entzunda, mutil gaztea, amona bizi zen baserrira igo, eta aholkua eskatzea pentsatu zuen. Amona, bizkarrean motxila astuna zeraman mutua ikusi bezain pronto ohartu zen haren arazoaz. Gazteari mintzatu zitzaion esanaz, berarekin urte oso bat igarotzeko gauza bazen, bere zamak arindu eta bihotza betetzen hasiko zitzaiola; baina bere baserrian onartua izateko, lehenik, motxilan zeramatzan gauza guztiak beheko herrixkako jende artean banatu beharko zituela. Zalantzan ibili zen mutila, zeukanari eutsi, edo amonaren aholkuari jarraitu, eta azkenean bertan geratzeko apustua egin zuen.
Asteak eta hilabeteak pasa ziren, abereak zaindu, eta baratzean denboraldi bakoitzari zegozkion lan ezberdinak eginaz: lurra goldatu, haziak erein, belar txarrak kendu. denboraren beste neurri bat hartu, eta eginiko lanaren truke zuzeneko saria lurretik jasoaz. Eguneko lanak bukatuta gero, eguzkiaren azken printzak aprobetxatuaz, baserriko atarian elkarren ondoan jarrita, amonak eskatu bezala, ordu bete isilean galdera bat prestatzen egon ostean, gazteak amonari galdera bat zuzendu, eta amonak gazteari erantzuten saiatzen zen.
Urtea amaitzeko bi hilabete baino falta ez zirela, gazteak egonezina sumatu zuen bere baitan, ez zituen bere asmoak berak irudikatzen zituen moduan beteta ikusten, beraz amonari esan zion:
- Amona ez zara gauza izan baserri honetara iritsi nintzenean agindu zenidana betetzeko. Zugan jarrita nuen konfidantza eta huts egin didazu.
Amona, gehiegi harritu gabe, lasai erantzun zion:
- Benetan sentitzen dut. Dena den azken gauzatxo bat eskatu nahi nizuke.
- Eskatu ba, egin duzun ahaleginaren ordainetan, azken gauza hori egin eta gero joan egingo naiz.
Amona baserri barruan sartu eta handik denbora batera eskuan ilar atzaparka batekin atera zen.
- Landa itzazu hauek baratzean. — eskatu zion gazteari — Hurrengo egunak, ilarrak landatu, eta haiek zaintzen eman zituen gazteak.
Landarea lurretik ateratzen hasteko garaia iritsi zenean, ilarrak landatutako tokian ez zen ezer azaldu. Gertatutakoa ulertu ezinik, amonarengan jo zuen gertatutakoa kontatzeko. Amona irribarre zabal batekin erantzun zion:
- Hara gazte, eman nizkizun ilarrak, aurrez egosita zeuden; beraz, zuk zureak eta bi egin arren, ez duzu sekulan haietatik fruitu atera dadin lortuko.
TRABAJOS INUTILES

No muy lejos de aquí, hace algunos años un joven inquieto pidió la cuenta en una fábrica de armas en la que trabajaba, se despidió de la familia, hizo su mochila y se puso en camino.

Dejó todo lo que le unía al presente para encontrar aquello que le faltaba a su espíritu.
Después de viajar durante un tiempo de acá para allá llenando su mochila de las cosas que ganaba, se sentía rico pero aún así no se sentía satisfecho.

Una vez los habitantes de un pueblecito que el más preciado tesoro que poseían eran los consejos que les daba una anciana que vivía en el monte.

Oído ésto determinó encaminarse al caserío a pedirle consejo.Cuando la anciana vió su pesada mochila se percató del problema. Le dijo al joven que si conseguía pasar un año entero viviendo allí, sus cargas se aliviarían y empezaría a llenarse su corazón. Pero para ser admitido en su casa debería repartir todo lo que llevaba en la mochila entre los habitantes del pueblo.

Dudó el joven pero al final decidió aceptar el trato y quedarse.

Pasaron las semanas y los meses haciendo los trabajos propios de cada época: arar, sembrar, quitar malas hierbas....Aprendió a coger otra medida del tiempo y a recoger el pago de la tierra a cambio del trabajo. Al acabar el día, con las últimas luces, después de pensar durante una hora, cada día el joven hacía una pregunta que la anciana trataba de responder.

Cuando faltaban dos meses para completar el año, el joven comenzó a sentir la inquietud de que la anciana no llenaba su vacío espiritual y entonces le dijo:

-Abuela, no has sido capaz desde que he llegado de cumplir lo prometido, me has fallado.

La anciana sin sorprenderse mucho le contestó:

-Lo siento mucho. De todos modos quisiera pedirte una cosa.
- Pide lo que quieras, lo haré como pago a tu esfuerzo durante este tiempo.

Entró la mujer en casa y salió con un puñado de guisantes.

-Siémbralos.
En los días siguientes el joven plantó los guisantes y los cuidó.
Cuando llegó la época de brotar las plantas, de la tierra no surgió nada. El  joven, incrédulo acudió a la anciana a contárselo. La mujer le contestó con una amplia sonrisa:

- Pues mira, los guisantes que te dí estaban cocidos. Por lo tanto, a pesar de que tú has hecho bien tu trabajo, nunca sacarás provecho de él.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK.