orrialdeak

2012-06-07

SOMOS Elkarrekin mundua aldatzeko

“SOMOS unidos para cambiar el mundo” (SOMOS Elkarrekin mundua aldatzeko) kanpaina aurkezten dizuegu, bertan estatuko 25 G.K.E. garrantzitsuenak parte hartzen dutelarik, beraien helburua gizarte partehartze kultura bat sorraraztea da eta besteei laguntzeko sentimendua handitzea, erakunde baten bazkide izateari balore emanez.

Hori dela eta, esperientzia hau gizarte guztiarekin partekatu nahi dugu, ekintza honi amaiera emateko "D eguna" ospatuko dugu, non gizarte ekintza bat egiteko asmoa dugu,non G.K.E.-i laguntzen dieten bazkide guztiak eskertu nahi ditugu. Egun hori, denboran iraun dezala espero dugu eta egun horri "solidaritate eguna" bezala ezagutzea nahi dugu, ekainak 8 ospatuko dugularik. Egun horretan, gizarteari keinu bat egingo diogu, honela erakutsiko diegu solidario izateaz arro gaudela, "Gauzei bira eman nahi diegu", hau da, egun horretan jantzi bat aldrebez eramango dugu. Ekintzaren bideoak aurkezten dizkizuegu, bideo hauek arrakasta handia izaten ari dira sare sozialetan eta komunikazio sareetan, baita kanpaina azaltzen den web orrian ere.
 

                                                 SOMOS Elkarrekin mundua aldatzeko




Ea lortzen dugun ikastolako guztiak edo ia gehienak,  EKAINAREN 8AN, jantzi bat aldrebez eramatea.
SOMOS ELKARREKIN MUNDUA ALDATZEKO

6 iruzkin:

  1. 3.A eta 3.B12/6/8 (10:18)

    Gu bai gaude mundua aldatzearen aldeeeee!!!!!!!!!

    ErantzunEzabatu
  2. nola ez, gaur galtzerdiak aldrebez jarriko ditut.

    ErantzunEzabatu
  3. gure klasean galtzerdiak,kamiseta,betaurrekoak eta zapatilak aldatu ditugu gure mundua aldatzearen alde.

    ErantzunEzabatu
  4. azkenean, erlojua eskuz aldatu dut.

    ErantzunEzabatu

ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK.