orrialdeak

2012-06-27

Haur-esplotazioaren kontrako Nazioarteko Eguna

Haur-esplotazioaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Intervidak nabarmendu egin du "premiazkoa" dela neurriak hartzea eta "haur horiek heziketa egokia jasotzea bermatzeko" programak bultzatzea.


Mundu osoan 215 milioi adingabe dira lan-esplotazioaren biktima, eta horien erdiek baino gehiagok (115 milioi) baldintza eskasetan egiten dute lan, Intervida Gobernuz Kanpoko Erakundeak emandako datuen arabera. Erakunde horren arabera, "lan merkatuan hain goiz sartzen direnez, ez dute oinarrizko heziketa eta prestakuntzarik, etorkizunean , euren familien eta euren komunitatearen bizi-kalitatea hobetu ahal izateko".

Haur-esplotazioaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, eta arazoaren larritasuna ikusirik, heziketa jasotzeko aukera izatea beharrezkoa dela eta "haur-esplotazioari aurre egitea bermatzeko ezinbesteko pausoa" dela adierazi du Intervidak,.

Halaber, haur horiek, batez ere, baldintza txarretan lan egiten dutenek heziketa jaso dezaten, "premiazkoa" da hori bermatuko duten neurriak, politikak eta programak bideratzea.

Horretarako, Intervida erakundeak El Salvadorren, Nikaraguan eta Bangladeshen lehen hezkuntzarako sarrera sustatzeko proiektuak jarri ditu abian, lan egiten duten haurrei heziketa ematen diete eta familiak sentsibilizatzen dituzte haurren heziketak duen garrantziaren gainean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK.