orrialdeak

2012-02-03

HAURREN ESPLOTAZIOA

6.Dko ikasle batzuk gara, eta Berria egunkarian agertutako berria bat aukeztuko dizuegu:
 Hainbat lantokitan haurren esplotazioak gora egin du azken urteetan
Mari Orojakile. Iruñea


  Duela urte batzuk nazioarteko prentsak salatu zuenez, munduko hainbat enpresa handik (euren artean, kirol zapatila eta arropa marka ezagunak ekoizten dituzten hainbatek) haurrak erabiltzen zituzten lanerako, hirugarren munduko herrialdeetan ezarrita zituzten fabriketan.
  Erreportaje haren arabera, fabrika horietan baldintza oso txarretan aritzen ziren, lan esplotazio izugarria zen. Produktuak hirugarren  munduko herrialde horietan  eginez, produktuen ekoizpena askoz ere merkeago ateratzen zitzaien  enpresa horiei, irabaziak askoz ere handiagoak izanik, baina giza  eskubideei eta  lan  eskubideei erreparatu gabe.
Multinazionalek honela justifikatu zuten euren jokabidea:
-Guk, ez ditugu zuzenean ekoizten  porduktu horiek; guk egiten  duguna da herrialde horietako enpresei lana eman,eta eurak arduratzen dira prozesu guztiaz. Guk ez genekien fabrika horietan haurrek lan egiten zutenik, eta hain baldintza kaskarretan, horrenbeste orduz lan eginez (13 eta 15 ordu egunean) eta hain diru gutxiren truke. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK.