orrialdeak

2011-09-21

HAURREEN ESKUBIDEEN HITZARMENAREN HISTORIOA


1989ko azaroaren 20an, mundu osoko gobernuetako funtzionarioen, profesionalen, umeei babesa emateko erakundeen eta talde erlijioso ugariren arteko kontsulta eta negoziazioz osatutako hamar urteren ondoren, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Umeen* Eskubideei buruzko Hitzarmenaren testua onartu zuen, eta hurrengo urtean sartu zen indarrean.

Bertan, mundo osoko neska-mutilen eskubideen zerrenda deskribatzeaz gain, umeen garapenerako etapetan euren ongizatea bermatzeko arauak ezarri ziren. Gaur egun, Eskubideen Nazioarteko Trataturik berretsiena da munduan, herrialde bi baino ez baitira geratzen hori berresteko.

Hitzarmenak, aurreko Adierazpenak ez bezala, derrigorrezko izaera du Estatuetan, eta horrexegatik da hain garrantzitsua. Izan ere, hori berretsi duten gobernuek euren lege, polítika eta praktikak Hitzarmeneko arauen arabera harmonizatu behar dituzte, arau horiek egia bihurtu behar dituzte eta eskubide horien betearazpena oztopatu edo baliogabetu dezakeen neurririk ezin dute hartu.

Hitzarmenak umeei buruzko ikuspuntu berri bat ematen du. Umeak jada ez dira gurasoen jabetzakoak, ez karitateko obra baten onuradun babesgabeak. Gizakiak dira, eta euren eskubideak dituzte. Hitzarmenaren ikuspuntutik begiratuta, umea pertsona da, eta familiako eta komunitateko kidea, eskubide eta erantzukizunekin. Garai batean haurren beharrak negozia zitezkeela uste bazen ere, orain juridikoki lotesleak diren eskubideak bihurtu dira.

Hain zuzen ere, Umeen Eskubideei Buruzko Hitzarmenean ezarritakoaren haritik eta nazioarteko eta Estatuko lege-mailako joerekin bat etorriz NBEk egindako gomendioei erantzunez, Eusko Legebiltzarrak Umeen eta Nerabeen Arretarako eta Babeserako Legea onartu zuen, 2005eko otsailaren 18an.


Lege hau erakundeetan eta gizartean luze jo duen eztabaida-prozesuaren ondorio nagusia da, eta bertan, umeen eta nerabeen aldeko oinarrizko eskubideak testu bateratuan jasotzeaz gaitera, helburu hau ezarri da, besteak beste: Umeen eta Nerabeen Euskal Behatokia osatzea, gaztetxoen eta nerabeen beharrizanak zein diren jakiteko eta polítika publikoak horietara moldatzeko.

Hitzarmenaren arabera, 18 urtetik beherako pertsona guztiak dira "neskatoak" edo "mutikoak", baldin eta tokian tokiko legeek adin horretatik beherago jartzen ez badute adin-nagusitasuna.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK.